BALEN LOPEZ DE MUNAIN

 

 

 

- Biografia en castellano -

- Biography in english -

- Biografia en italiano -



Balen Lopez de Munain
(Bilbo, Euskal Herria, 1958)

Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatorioan gitarra ikasketak egin zituen, eta ondoren hasiera eman zion bere ibilbide artistikoari. Ikasketa aldian Francisco Santibáñez Maisuarekin ikasi zuen; geroago Bienvenido Rodríguez maisuarekin landu zuen ganbera musika. Prestakuntza urte horietan Madrilgo Goi Mailako Erret Kontserbatorioko katedradun José Luis Rodrigoren mintegietara joan zen, eta harmonia ikasi zuen Francisco Escudero maisuarekin.

Sustraiak tradizioan dituen musikaz eta etnojazzaz interesaturik, hainbat artistarekin ibili da lankidetzan: Antonio Breschi (Italia) piano-jotzailea, zeinarekin hainbat grabaketa (Mezulari, Al Kamar, Orekan eta Irish portrait diskoak) eta bira egin baititu, edo eta Jamal Ouassini biolin jotzaile marokoarra eta Zyriab talde multietnikoa.

Laurogeita hamar urteetako hamarkada erabakigarria da berak idatzitako jatorrizko musikak oinarri dituen proiektu batean zentratzeko. Garai hartan hirukote bat osatu zuen Sergio Candotti (Trieste) baxu-jotzailearekin eta angolar jatorrizko Mario N’Goma perkusio-jotzailearekin. Orduan hainbat bira egin zituen Europan zehar, eta bere lehen diskoa, Laberintoa (1995), grabatu zuen, aurretik Italian eta gero Euskal Herrian argitaratu zena, Aztarna (AZ 002 1997) zigilu diskografikoarekin. Disko
hartan nabarmentzekoa da Kepa Junkeraren parte-hartzea.

Laurogeita hamar urteetako hamarkada amaitzean eta XXI. mendearen hasieran euskal kulturarekin lotuagoa dagoen errepertorioa landu zuen, eta laukote bat osatu zuen musikari hauekin: Salvatore Maiore (Sardinia), kontrabaxua eta biolontxeloa; Geoff Warren (Ingalaterra), flauta eta saxo sopranoa eta Joxan Goikoetxea (Euskal Herria), akordeoia. Ordukoa da Lotuneak (2005) diskoa, Freecom Italia eta Aztarna (AZ 0014) disko etxeekin atera zena. Diskoa etnojazza eta folk musiken jaialdi garrantzizkoenetan aurkeztu du.

Kritikak azpimarratu izan du denbora honetan bere musikaren originaltasuna, euskal tradiziokoa izan edo jatorrizko konposizioa izan, eta moldaketen ganbera-ukitua nabarmendu du.

Gitarra jaialdi askok gonbidatu du Balen Lopez de Munain, eta jo izan duen guztietan bere errepertorioaren originaltasuna azpimarratu dute, baita errepertorioan euskal konpositoreek daukaten presentzia nabarmena txalotu ere. Artista hauekin guztiekin jo izan du: Franco Morone (Italia) gitarra jolea, Mairtin O’Connor (Irlanda) akordeoilaria, Kepa Junkera trikitilaria eta Alboka talde euskalduna, zeinarekin hainbat bira egin baititu Italian zehar. Horrez gain, jatorri tradizional- etnikoa duten taldeekin proiektuak egin izan ditu Italian, esaterako Maria Moramarco & Uaragniaun taldearekin (Apulia). Veronan bizi da, eta bertako Evaristo Felice Dall’Abaco Kontserbatorio Estatalean, gitarra solistaren second level (Master Degree) titulua lortu du, gitarrarako euskal errepertorioaren jatorriari buruzko tesi batekin.

Gaur egun gitarra eta musika hezkuntzaren irakaslea da Italiako Verona probintziako estatu-institutuetan, bigarren hezkuntza musikalean.





Laberintoa
, Balen Lopez de Munain
AZ002, Aztarna, 1997, Euskal Herria



Lotuneak, Balen Lopez de Munain
FRFO0305 Freecom, 2005, Italia,
AZ014 Aztarna, Euskal Herria


 


Kolaborazio diskografikoak


Zeru horren infernuak - William Shakespeare - Sonetoak,
Joxan Goikoetxea
AZ017 Aztarna, 2015, Euskal Herria

 

 

U diavole e l’acqua sante,
Maria Moramarco & Uaragniaun
Fy 8128 Felmay 2007, Italia



Beste artistek grabaturiko Balen Lopez de Munainen doinuak






WDR big band Colonia
Massimo Morganti Michele Corcella
Jules Buckley - Diana Torto
MediterraNeo


ArrangiaMenti, Massimo Morganti
William Cunlife, Martin Wind, Joe LaBarbera,
Diana Torto, Scott Robinson
NJ017 Notami Jazz 2017, Italia

 





Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Proiektuak
Shop
Katalogoa
Agenda
Who?

Segi Aztarna...