|
Grabaketa arduraduna: Joxan Goikoetxea
Hernaniko AZTARNA estudioan grabatu da 2017. urtean zehar.
Nahasketa,
soinu-trataera eta masterizazio digitala:
Mikel F.Krutzaga – Musikart Studio (Amezketa - Gipuzkoa).
Alan
Griffin:
low whistle-a, whistle-a, muxukitarra, alboka
Joxan Goikoetxea: akordeoia,
sintetizadoreak, perkusioak eta soinu efektuak
Fiachra Mac Gabhann: bouzuki-a,
mandolina
Juanjo
Otxandorena : bouzouki-a
Peter Maund: târ-a,
riqq-a
Juan Arriola: biolina
Bizkaiko
eta Gipuzkoako dantza formal batzuetan 6/8 eta 3/4 konpasak erabiltzen
dira txandatuta.
Doinu horiek, antza, ez dute izendapen generiko bat, eta “ezpata-dantza”
da musikariek erabili ohi duten izena –batzuk badira, baina beste
batzuk ez–. Hemen eskaintzen ditugun hiru doinu berriek erritmo-patroi
tradizionala dute.
Lehenbiziko biak ez dira albokarako moldatzeko modukoak, baina hirugarrena
bai. Hain zuzen ere, Halfway to Hell: Albokarako 333 doinu
liburuko 78. doinua da.
|
|
Alboka taldearen disko orok ezpata-dantza sorta bat izan behar
du gutxienez.
Doinu tradizional asko grabatu ondoren, ezpata-dantza berriak konposatzen
hasi ginen, eta hemen dituzue beste hiru.
Joxani galdetu nion ea zer iruditzen zitzaizkion, eta hauxe erantzun
zidan: “Ezpata-dantzak baino gehiago, ezpata-dantzako erritmoa
duten labirintoak dirudite”.
Hirugarrenari Cormac Breatnach-en izena jarri nion,
Cormac lausengatu eta pieza hori joko zuelako itxaropenaz.
Beste bi izenburuen jatorriaren historia gustura kontatuko dut solasaldi
pribatu batean, baina nahiago dut idatziz ez plazaratzea.
|
Ezpata-dantza
Izen hau, jakina, generikoa da,
eta printzipioz ezpatekin egindako edozein
dantzari ezarri dakioke: horregatik, euskal
lurraldetik atera gabe, izen honekin ezagutzen
dira, adibidez, Xemeinen,
Zumarragan, Deban, Legazpian,
edo Lesakan (hemen, gutxienez gaurko
egunean kasu honetan makilak eta ez
ezpatak erabili arren) egiten diren dantza batzuk.
Horretaz gain, gipuzkoar ezpata-dantza
estandarizatu bat ere bada, eta azken
garaian ezpata-dantza berriren bat ere sortu da,
Iruñan kasu. Baina izena, bereziki XX. mendearen
lehen erdialdean, Euskal Herri osoan zabaldu zen Durangaldeako Dantzari
Dantza izendatzeko.
Bitxikeria
honetako arrazoia dantza
honetan EAJ-k orokorrean eta Sabino Aranak
berak zuen interesean datza: ezaguna da,
adibidez, Aranaren berotasuna dantza honekin
lehen aldiz ikusi zuenetik, 1886an, Durangon.
Sinbologia nazionalista ia osoa bezala,
bere alde izaera bizkaitarra zuen, eta kasu honetan
Sabinok berak azpimarratu zuen
bere gizon-izaera eta seriotasuna,
beste dantza batzuek -zinta dantzak,
kasu- ez zutena (Arana Goiri 1987).
Bere hasierako martxan pentsatu zuen
espetxean zegoenean bertso batzuk idazteko,
gero euzko-abendearen ereser'kija osatuko
zutenak, eta beraz gaur egun Euskal Erkide
Autonomoaren ereserkiaren jatorria
(Jemein eta Lanbarri 1977:288).
Euskal nazionalismoaren eskutik,
(Arana Goiri ibid.), XIX. mendearen buruan
nekez Durangaldeako lau herritan egiten zen
dantza Euskal Herri osoan zabaldu zen,
partiduko ekintza gehienetan
parte handia hartuz:
1910rean hasi ziren euskal dantzaren
eskolak Bilboko batzokian
(Camino eta de Guezala 1991);
1932an Bizkaiko Ezpatadantzari Batza sortu,
eta azkar antzeko elkarteak beste
lurraldeetan egin ziren.
1933n, San Ignazio Egunean,
Bizkaiko berrehun eta hirurogeita hamabost
taldek elkarrekin dantzatu zuten
San Mames estadioan.
Data hauetan, Gipuzkoako Ezpatadantzari
Batzak mila eta berrehun partaide zituen,
seiehun Arabako Elkarteak eta bostehun
Nafarroakoak (Tápiz 2001:105).
Kontestu honetan, eta elkarte hauen
izena beragatik ondorioztatzen den bezala,
badirudi Dantzari-dantza izena Durango
Merinaldetik kanpo ez zela ezagutzen ere.
Como a menudo ocurre en este ámbito,
por tanto, un término -en este caso,
ezpata-dantza- no tiene un significado claro
ni tampoco, en muchos sentidos, lógico.
Arlo honetan askotan gertatzen den bezala,
beraz, hitz batek -kasu honetan,
ezpata-dantzak- ez du esanahi bakarra ez argia,
ezta, zentzu askotan, logikoa ere.
Musikari dagokionez, adibidez,
ez zen batere arraroa izango doinu batek,
edo bik hobeki esanda, izen hau hartu izatea.
Doinu hauek, izan ere, aipaturiko euskal
ezpata-dantza guztietan agertzen dira
hala edo nola, eta kasu hauetan ohikoa denez,
aldaera oso interesgarrietan.
Musikan,
hala eta guztiz, ezpata-dantza
hitzaren esanahi ohikoa beste bat da:
erritmo batek definitzen duen genero bat.
Aipaturiko Dantzari-dantzaren zati batzuek
duten erritmo berezia hain zuzen.
Dantza honen musika lehengo aldiz
pentagrametan jarri duena
Wilhelm von Humboldt
izan zen, Euskal Herrian zehar
1801ean egin zuen bidaiaren fruitua.
Baile de los niños de esta merindad de
Durango izenaren pean lau doinu idatzi
zituen 6/8ko eta 2/4ko konpasetan.
XX.
mendearen hasieran, Azkuek ere idatzi
zituen Berrizeko ezpatadantzarien
dantzaren zati gehienak, eta
Hipolito Amezua danbolinteroa
espresuki aipatuz.
Eta dudarik gabe, hemen zortzikoarenarekin
batera, euskal musikaren berezkoentzat
hartu izan den erritmo bat dugu..
Iturria: Enciclopedia
vasca Auñamendi
Egilea: Carlos Sánchez Ekiza
Eusko Ikaskuntza
Menu
nagusira itzuli
|
Musika-ekoizpen
orotan, doinu bat grabatu baino lehenago erabaki behar diren gauza garrantzitsuenetako
bat tenpoa da.
Ekoizle onaren eskuliburuan eguneko une desberdinetan probak
egitea aholkatzen da, doinuen abiadura erabaki baino lehen, biorritmoak
direla-eta oso sentsazio desberdinak izaten baitira goizean goiz, bazkari
oparo baten ondoren edo gaueko sorgin-orduan.
Ez ditut azalduko gure sekretuak, ez dut esango nola erabakitzen ditugun
gure tenpoak eta nola jokatzen dugun haiekin (sukaldari onek ere isilpean
gordetzen dituzte haien errezeta gastronomikoak), baina aipatu nahi
dut Alboka taldearen lehen diskoko ezpata-dantzatik
(Launako, 1994), gure ezpata-dantzen abiadura izugarri handitu
zela hurrengo diskoetan: Iparhaizea (1998), Dantzau daigun/Binako
(2000) eta Ekihaizea (2004). Oraingoan, 2017ko Hiru ahoko
ezpata honetan, 2004ko abiadurara itzuli gara, gutxi gorabehera…
Ba al dago horri buruzko azterketa labur bat egiten eta ondorioren bat
ateratzen ausartuko den musika-aditurik edo psikologo-psikiatrarik?
Fiachrak mandolinarekin eta Juanjok bouzukiarekin egiten duten hasierako
duoa zoragarria da, benetan, luxuzkoa. Zoritxarrez, ez dugu inoiz izango
hori berriz ikusteko aukerarik...
Une hau aprobetxatu nahi dut Juanjoren (Pepe lagunentzat) lana
goraipatzeko eta eskertzeko. Azken hogei urte hauetan, bouzukia jotzen
izan duen progresioa eta egin dituen ekarpenak azpimarragarriak izan
dira. Lan hori islatzen da, halaber, Juanjoren kolaborazioa duten beste
proiektu eta talde askotan.
Ezpata-dantza hauetako linea harmoniko-erritmikoak Juanjoren estiloaren
adibide bikainak dira, eta modu askotan, gainerako tresnek jarraitu
beharreko bidea erakusten dute. Eskerrik asko Pepe!
Eta zer esan dezakegu Cormac Breatnachi buruz, Alanek
hirugarren ezpata-dantza eskaintzen dion gure lagunari buruz?
Ba,
oso ondo pasatzen dugula Euskadira bisitan etortzen zaigunean, hemen
baitu bere euskal-irlandar sustraietako zati bat. Plazer handiz gogoratzen
dugu, halaber, William Kennedy Piping Festival jaialdian (Armagh,
2009) jotzeko eman zigun laguntza; elkarrekin jardun genuen oholtzan
jaialdi horretan..
Cormac da beren errepertorioan euskal piezak sartu dituzten nazioarteko
musikarietako bat, eta bere estilo eta ikusmolde pertsonala erantsita
interpretatzen ditu.
Eskerrik asko Cormac!
|