|
Grabaketa
arduraduna: Joxan Goikoetxea
Hernaniko AZTARNA estudioan grabatu da 2017. urtean zehar.
Grabaketa osagarriak(Pettiren gitarra akustikoa), Andoaingo Garate estudioan,
Mikel F. Krutzagaren ardurapean.
Nahasketa,
soinu-trataera eta masterizazio digitala:
Mikel F.Krutzaga – Musikart Studio (Amezketa - Gipuzkoa).
Xabi
San Sebastian: ahotsa
Ainhoa Larrañaga: ahotsa
Petti: gitarra akustikoa
Alan Griffin:
low whistle-a
Joxan Goikoetxea: akordeoia
eta sintetizadoreak
|
|
Duela
urte asko Juanjo Otxandorena, Donal Thompson eta hirurok
Ron Kavanaren 'Reconciliation' abestiaren bertsio bat egiten
genuen.
Donal Madrilera bizitzera joan zenean, harekin joan zen abestia ere.
Baina Joxan, dirudienez, abestiaz gogoratzen zen, berak proposatu baitzuen
doinua diskoan sartzea.
Ez dut ezer esango jatorrizko hitzetako balizko alegoria politikoari
buruz.
Eta ez dut ezer esango melodiaren eta 'Four Green Fields' ospetsuaren
arteko antzekotasunari buruz ere.
.
When summer's time has come
And autumn winds are threatening
To blow our love away
It's then love will be tested.
Arm in arm we'll stand,
Side by side together
To face the common foe
That would tear our love asunder.
Tura lura lay
Tura lura laddie
Tura lura lay
Tura lura laddie
You fair weathered friend
Where are you now I need you
Unlike the autumn sun
A cold December morning
When hard times come around
In cold and stormy weather
There's only you and I, my love
To shelter one another
Chorus
Now there's a time to fight,
And there's a time for healing
As the sun would melt the snow
On clear, bright April mornings.
Our fight has run its course
Now is the time for healing
So let us all embrace
Sweet reconciliation .
|
Udara
kitto... Udazken haizeak,
mendeku gose, koxk maitasunari.
Goaz besoz beso, ezpainak lehorrak...
Etsaia atean joka, biontzat da orain froga.
Lurra, ur, haize;
haiek ezin ase.
Lurra, ur, haize;
haiena nahi dute.
Eguzkitan bai, lagun atsegina,
laiotzarekin, ote da berdina?
Ilbeltz, ekaitza... gauzak okertzean
nola uxatu gaitza? Elkarren aterpean.
Lurra, ur, haize;
haiek ezin ase.
Lurra, ur, haize;
haiena nahi dute.
Lehen zen borroka, orain senda-garai.
Hurbil leihora, berriz adiskide.
Apiril sentian, amaitu da lehia:
elurra urtu zaigu, ttanttaka, bidez bide.
Lurra, ur, haize;
haiek ezin ase.
Lurra, ur, haize;
haiena nahi dute.
Menu
nagusira itzuli
|
2016an hasi nintzen mamitzen abesti hau gure diskoan sartzeko ideia.
Urte horretan, Donostia Europako Kultur Hiriburua izan zen. Prozesu
eta esperientzia horrek konbentzimendu- eta ilusio-maila desberdinak
eragin zituen herritarren bizipenetan.
Nik zenbait proiektutan lan egiteko eta kolaboratzeko aukera izan nuen,
eta horietako batean, gogoetarako gai hau piztu zitzaidan: ea zer-nolako
eginkizuna bete dezakeen arteak gatazka osteko prozesuetan, memoria
berreraikitzeko eta gerra gainditzeko adierazpen-bitarteko gisa. Herrialde
batzuek, hala nola Kolonbiak eta Irlandak, urte asko daramate horrelako
esperientziak lantzen eta haietan sakontzen.
Donostiako proiektuari 'Adiorik gabe' izena
jarri zioten, eta horren baitan, aukera izan nuen indarkeriaren eta
terrorismoaren biktima batzuen familiekin egoteko.
Bizikidetza horren emaitza zuzeneko hiru arte-adierazpenetan gauzatu
zen (musika, antzerkia, eta literatura eta irudia).
Intentsitate handiko ekimen delikatu horretan ezagutu nituen pertsonen
oroimen berezia dut.
Gurean bizitzen ari garen gatazka osteko faseez jabetu nintzen, beste
leku batzuetako esperientziekin alderatzean, eta horregatik bururatu
zitzaidan Ron Kavanaren abesti hau probatzea eta gure diskorako proposatzea.
Kasualitate hutsez, 2017ko urriaren 1ean amaitu genuen abestia grabatzen,
Katalunian autodeterminazio-erreferenduma gauzatu zen egun berean. Bake-
eta bizikidetza-arau oro urratzen ikusi genuen egun samingarri horretan,
eta heltzen zitzaizkigun irudiak oso urrun zeuden gure nahi eta asmo
guztietatik.
Zalantzak harrapatu ninduen eta kolokan jarri zuen ordura arte abesti
hori egokitzeko nuen borondate irmoa.
Baina hementxe dago abestia.
Harkaitz Canoren ekarpena ere goraipatu behar dugu.
“Lurra, ur, haize”, zein bikain ekarri duen euskarara
“Tura-Tura-Lay” klasikoa...
Mila
esker Harkaitz.
L
|