Esperoan joaten zaigu bizitza,
urrunera luzatuz hatzak eta so;
zerua beti beherago dago,
eta geure baitan du azalmintza.
Kanpotik nahi dugu salbamen-hitza,
kanpoan izan eder eta oso,
baina barne hurbilean ditxoso
dugu geure izatearen irritsa.
POESIA
ETA MUSIKA
Karlos Linazasoro:
Errezitatuak Joxan Goikoetxea: Pianoa eta akordeoia Iosune Marín: Gitarra eta ahotsa