Xabier Lete
GABON, TXIRRITA


Liburua - 168 orrialde
Euskara - Castellano
AZL003

ISBN: 978-84-617-4293-6


Hitzaurrea: Xabier Payá Ruiz
Itzulpena: Ramon Etxezarreta
Azala: Felix Garrido
Txirritaren ilustrazioak: Sofia Arostegi
Diseinua: Grafikoki
Testu bilketa, hautaketa eta edizioa: Joxan Goikoetxea



Xabier Letek duela 40 urte idatzi eta estreinatutako antzerki lana taularatu da berriro DSS2016 eta Urnietako herriaren iniziatibari esker. Ikusmina nabarmena sortu dute irailan Donostiako Trinitate plazan eta Urnietan izan diren emanaldiak eta horretarako Donostiako Kultur hiriburutzak antzeslanaren libretoa argitaratzea bultzatu du Aztarna argitaletxearen bidez. Liburuxkak 168 orrialde ditu eta Leteren testu orijinalaz gain, hainbat informazio gehigarri, artikulu eta irudiak dakartza bai eta Ramon Etxezarretak apailatutako erderazko itzulpena.


...Txirrita zenari auzi bat asmatzea bururatu zitzaigun. Ifar Euskal Herriko antzerki zaharren (batez ere kale antzerkian) egiten zen gisan. Karroxa, Asto-laster edo Tobera-munsira deitzen ziren adierazpenetan, gaia edo aitzakia horrelakoa izan ohi zen gehienetan: pertsona berezi baten bizitzako pasadizoak kontatzea, era xelebre batean, jakina. Pertrsonaia bati hauzi bat egiten zaiolarik, hauzi horretan ager baiditezke beraren alde on eta txarrak; baina ez ikuspegi gizartetsu ohizko batetatik (gizarte horren irizpideak eta baloraketak onartuz), alderantziz baizik, baloraketak hankaz gora jarriaz eta, neurri batean, ikuspegia irauliz. Eta zergatik guk gaur horrelako istillu bat Txirritari buruz asmatu? Atsegin zaigulako, jakina. Txirrita bera pertsonaje bezela atsegin zaigulako (ez baizen aingeru bat, noski). Eta atsegin zaigulako, nunbait, bizitzari fartsa aldetik bere trazak hartzea ere...

Farsa hastera doa... GABON, TXIRRITA!
Xabier Lete

 

En 1982, Xabier Lete llevó a escena una obra de teatro Gabon, Txirrita cuyo personaje principal es el célebre versolari Jose Manuel Lujanbio Txirrita. En ella el Tribunal de la Historia juzga las andanzas del personaje, descrito como un ‘elemento de cuidado’. Coincidiendo con el 80 aniversario de la muerte del versolari, la capitalidad volverá a escenificar fielmente la obra de Lete junto con el pueblo de Urnieta.



Obrari buruzko informazio gehiago - INFO -




GABON, TXIRRITA - 2016




Donostia - Trinitate Plaza - 2016.09.10
Urnieta - Kiroldegia - 2016.09.25
Ereñotzu - Frontoia - 2016.11.05
Andoain - Bastero Kulturgunea - 2016.12.02


Bideotrailerra - Gabon,Txirrita 2016

 

Liburuaren aurkezpena / Presentación del libro
Durangoko 51. Azoka - Ahotsenea
2016.12.05 - 18.00h

 

 




Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Proiektuak
Shop
Katalogoa
Agenda
Who?

Segi Aztarna...