GABON TXIRRITA (1982)

XABIER LETE
Testuaren idazle eta zuzendari





Txirrita zenari hauzi bat asmatzea bururatu zitzaigun. Ifar Euskal Herriko antzerki zaharrean
(batez ere kale antzerkian) egiten zen gisan. Karroxa, asto-laster edo tobera-munstra
deitzen ziren adierazpenetan, gaia edo aitzakia horrelakoa izan oi zen gehienetan:
pertsona berezi baten bizitzako pasadizoak kontatzea,
era xelebre batean, jakina.

Era horretako errepresentazioek fartsa giroa hartzen zuten sarri.
Dena zen xelebrea: gaia, aktoreen imintzioa, gertakizunen karakterizazioa.

Horrek ez du esan nahi, hala ere, zenbait aldiz hura guztia hauzitara eramana zen
pertsonarentzat mingarria izan ez zitekenik. Euskal herriteatro zaharrean badago halako
moral kutsu hestu bat; ez beti, jakina, baina bai sarri.


Eta zergatik guk gaur horrelako istillu bat Txirritari buruz asmatu? Atsegin zaigulako,
jakina. Txirrita bera pertsonaje bezela atsegin zaigulako (ez baizen aingeru bat, noski).
Eta atsegin zaigulako, nunbait, bizitzari fartsa aldetik bere trazak hartzea ere.

Ez gera gauza haundi eta garrantzitsu bat egitera joan. Ez dugu horretarako indar eta gaitasunik.
Txirritari buruz historio batzuk kontatzera gatoz, eta, ahal balitz,
zuei ikusleei farre pixka bat egineraztera.
Horrela, bidenabar, guk ere ongi pasako dugu.

Guk asmatutako Txirrita hori atsegin badezue, ontzat hartu; bestela berriz...
gaizki esanak eta aldrebes esanak barkatu...

Farsa hastera doa... GABON, TXIRRITA!



**********

Esta obra teatral adopta la forma de un juicio-farsa que se celebra a quien fué el
famoso bertsolari TXIRRITA. Está inspirada la obra en cierto teatro tradicional popular del País Vasco,
sobre todo el teatro de calle de Zuberoa y la Baja Navarra.

Solía ser costumbre el sacar a juicio público determinadas personas o determinados
sucesos que hubieran provocado, por las razones que fueran, conmoción en la opinión pública.
Dicho juicio, que adquiría dimensiones de farsa, servía como exponente de criterios
valorativos sociales, familiares, morales, etc...





En nuestro caso, en el caso del grupo BURUNTZA respecto a TXIRRITA,
hemos considerado divertido y oportuno enjuiciar burlescamente a quien fué famoso bertsolari,
pero invirtiendo los valores. O, mejor dicho, provocando una confrontación de juicios
valorativos contrapuestos, de manera exagerada y caricaturesca, para que así
el acceso a una posible realidad de Txirrita como persona resulte
no tan dramática y sí, en cambio, más divertida.



1982ko ekainaren 4ean estreinatua Urnietako Elizondo aretoan




Aktoreak

Maritxu Larzabal
Bartolo Orkaizagirre
Lourdes Ayensa
Joxi Lizeaga
Nekane Goñi
Jokin Izagirre
Kontxi San Sebastian
Joxe Manuel Kortajarena
Gabriel Mujika
Xabier Lete
Julian Melero
Joxe Manuel Lajas
Gotzon Nazabal
Juanjo Donoxti

Argiak: Jesus Fraisoli
Dekorazioa: Periko Barrioseta
Pianoa: Antton Valverde
Muxika Grabaketa: Oxen (Beasain)
Apainketa: Elixabet Unanue
Textoa eta Zuzendaritza: Xabier Lete
Argigaliluen osaketa: Antzerti
, Eusko Jaurlaritzaren antzerki serbitzua.


Irakurri: Buruntza azpian, edo dena ankaz gorako lurraldea. Diario Vasco, 1975 - Otsailak 16. Anjel Lertxundi


Irakurri: Argia. 1982. Ekaina 937. Zbka. Gabon Txirrita. Artaso.


**********


Urnietako BURUNTZA taldea

Talde hau, 1974. urtean sortu zen eta Lourdes Iriondo abeslari,
idazle eta aktorea izan zen fundatzaile eta zuzendaria.
Aktore gazteen konpainia zen, hamar urtetik hemezortzi urte artekoak.
Kolektiboa Euskal Antzerki Taldeen Biltzarrekoa zen, eta euskara eta euskal antzerkia
erabili eta sustatzea zituen helburu nagusi. Xede horiekin hartu zuen parte ikastolen
aldeko jardunaldi eta jaietan, une hartako euskal talde askok bezala.
Argumentuei dagokienez, 1975ean, taldeak honela definitu zuen bere burua:
"nahiko ameslaria eta jende gaztearentzat pentsatua; ez zserioa ez haurrena,
kritika barrearekin nahasita"
.


Lehen montaketa, "Buruntza-azpian, edo dena ankaz gorako lurraldea (1975) " deiturikoa izan zen.

Horren ondoren "Fabrika Berria (1977)" etorri zen, eta gerorago, haurrentzat prestatu
eta gertaturiko ikuskizun pare bat, Begi oker eta hanka zikin (1976) eta Pailasoaren ipuina (1978).
Baina hori guztia gertatzen zen bitartean, taldeko jendea, gaztea izanik, ikasketa;
lan eta soldadutza bitarteko, banatzen eta sakabanatzen joan zen.
Hori batetik, eta haurrentzat Euskal Herrian eginiko antzerkiak zuen laguntzarik eza bestetik
kontutan hartuz (laguntza falta lotsagarria, benetan) lehenengo BURUNTZA talde hura
orain hiru bat urte gelditu egin zen.

Bizitza ez da gelditzen, ordea, eta batzutan berak bereizitakoak gerora bildu egiten ditu berriro.
Eta antzerki talde honekin ere horixe gertatu da. Sakabanatu zen, gaur berriro pizten da,
eta lehengo zenbait jende tartean da. Hala ere oraingo talde honetan
Hernaniko zenbait jendek ere parte hartzen du, eta emakumeak denak berriak dira taldean,
eta lehen aldikoz antzerkia egiten dutenak.

GABON, TXIRRITA delako montaketa honetako testua Xabier Leterena da.
Testu hori orain sehi bat urte Oiartzungo Intxixu taldeak erabili zuen.
Baina montaje haundiago baten atal bezala. Gaur zerbait aldatua eta osatua bakarkigu,
batasun bat taula gainerako osatzen duelarik.


Irakurri: Lourdes Iriondo - Goiz-Argi aldizkaria (1979). Elkarrizketa .pdf formatuan.

Irakurri: Garaia. 1977 - 6 de enero. Grupo Buruntza - Fabrika berria. M.Goizueta





XABIER LETE eta ANTZERKIA
Pintzeladak

Xabier Leteren imajinario intelek-tualean toki nabarmen bat izan zuen antzerki munduak. Zinema eta antzerkia ziren bere gazte garai-ko zaletasun handienak irakurketa-rekin batera, noski. Eta ez zuen zaila izan bere zaletasun hori hasetzea berak ezagutu zituen bi bizilekuetan, Oiartzunen eta Urnietan, hauetan beti egon bait da antzerki tradizio handi bat. Eta esan genezake bere zaletasun hori ikuspegi guztietaik jorratu zuela; aktore, zuzendari, idazle, kritikari eta azkenik, eragile eta bultzatzaile bezala, Kultura diputatua izan zen garaiean.1963an, Xabier Lete, bere Tarragonako ikasketetik bueltan, bere kideko lagun batzuekin bildu (tartean zen Eugenio Arozena an-tzerki gizona) eta herriko kultur elkartearen barruan antzerki talde bat sortzea erabaki zuten. Lartaun zuen elkarteak izena, eta Lartaun jarri zioten antzerki taldeari ere.

Antzerkiaren bidez, Xabierrek Iñaki Beobide ezagutu zuen, Donostiako Jarrai antzerki taldeko zuzendaria,
eta talde hartan ere aritu zen, Julen Lekuonaren bitartez. 1963an eta aktore moduan
Udaberriko gau hartan lorik ez antzeslanean partu hartu zuen Ordurako Beobidek eta Saizarbitoriak
Zeruko Argian idazten zuten eta, 1964an, Xabierrekin hitz egin zuten eta proposatu zioten
ea nahi ote zuen beraiek bezala aldizkari hartan idatzi, maiztasun batekin eta Gazte Naiz sailean.
Sail horretan idazten zuten, besteak beste, Ramon Saizarbitoriak berak,
Ibon Sarasolak, Begoña Arregik, Mari Karmen Garmendiak eta Joxemi Zumalabek.
Hala hasi zen Xabier Lete lehen artikuluak idazten.

Ordurako irakurriak zituen euskal literaturako uhin berriaren emaitza ba-tzuk: Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua eta Peru Leartzako eleberriak eta Huntaz eta hartaz saiakera bilduma,
Etxaideren ordura arteko eleberriak, bainan batez ere liburu bat irakurri
zuen zirrara era-gin ziona: Gabriel Arestien Harri eta Herri.



Bainan buelta gaitezen antzerki mundura. 1967an Albert Camusen “Gizon zuzenak
taularatu zuen Jarraik, Beobide zuzendaritzaren pean, eta aktoreetako bat Xabier Lete izan zen.
1948an plazaratu zuen Camusek “Les Justes” antzezlana. Xalbador Garmendiak egin zuen
euskal itzulpena. Auzi moral bat planteatzen du Camusek: tirano bat hiltzea zilegi al da?
Xabier Letek gazte iraultzailearena egin zuen taula gainean, 22-23 urte zituela.
Obra hark oihartzun handia izan zuen, hogeitaka emanaldi izan ziren.
1968 aldera bukatuko zen Jarrai taldearen jarduera.

“...Badago antzerki obra bat oso interesgarria honen inguruan.
Kuriosoa da, bere garaian Txillardegik eta Xalbador Garmendiak euskaratu zuten.
Obra Albert Camusen Le justes (Gizon zuzenak) da.
Obra horrek tratatzen du iraultza ekintzen etikaren gaia. Iraultzaren ekintzek,
nahiz eta ekintza bortitzenek -erailketek eta-behar dituzte arau etiko batzuk.
Zuk hil deza-kezu norbait? Beharbada bai, baina etika batekin’. Ezin da esan: ‘Iraultzalea naiz
eta iraultzaren izenean dena da libre’. Ez. Teatro obra horretan kasu historiko baten bidez
kontatzen da hori. Anarkista batzuk Errusian XlX.mende bukaeran erabaki zuten
Duke Nagusia -Tsarraren anaia- akabatu behar zela. Hala bada, San Petersburgoko
karri-ketatik karroza zetorrela bonba bota behar zuenari besteak seinalea egin zion,
baina keinu arraro batekin. Jarraian hark ikusi zuen karrozan zetozela dukea, bere
emaztea eta seme-alabatxoak. Eta... ez zen ausartu, baina bonba atera egin zuen,
eta atxilotu egin zuten. Hori gertatu egin zen. Obraren argumentua oso polita da.
Oso polita da, esaterako, kartzelatik ateratzen denean bere lagun iraultzaileekin
elkartzen de-nean izaten duen eztabaida. Eztabaida bat sortzen da kristorena. Zeren
eta bere koldarkeria horren ondorioz, gainera, bera atxilotzen dute, eta beste lagun batzuk
ere bai. Orduan, esaten diote lagunek oso gaizki egin zuela, bere obligazioa zela bonba
bota eta gero bere burua akabatzea. Baten batek esango dit:
‘Zu ari zara kontatzen teatro obra bat, baina hori errealitatean ez da behin ere gertatzen,
gauza horiek ez dira horrela izaten...”

(Xabier Lete – «Deus ez da inorena, bizitza bera ere ez» Pagourte 2001).

Irakurtzearen irakurtzez, idazteko gogoa ere piztu zitzaion. Lantegian aspertu egiten zela azaldu
zuen gerora behin baino gehiagotan, eta une libreetan hasi zela poesia idazten
Pasaiako bokaleari begira. Gabriel Arestiren eragina nabarmena zuen garai hartan,
hurbilekoak egiten zi-tzaizkion bilbotarraren idazkera eta erabiltzen zituen gaiak.
Ukitu soziala alde batetik eta existentzialista bestetik agerikoak zituen.
Irakurketetatik hasita existentzialismoa muin-muinean zeraman orduan.
Geroago aitortzen zuenez, Kafka ere asko irakurri omen zuen garai hartan eta
euskaldunen artean, lehen aipatutakoez gain, Mikel Lasak ere zirrara eragin omen zion.
Zeruko Argian idatzen zuenean, berriz, jarrera ezkonformista eta ihardukitzaile
bat landu zuen bere kideko gazteanaiz-tarrekin batera, orduko idazle beteranoekiko:
Inazio Eizmendi Basarri, Nemesio Etxaniz, Antonio Maria Labaien, Jose Artetxe...

Arestirekin ere aurrez aurre antzerkiaren bidez kontaktatu zuen, Eibarren, antzerki
taldeek egin zuten topaketa batzuetan. Gero, Arestik Leteren artikuluak irakurri,
gustatu eta deitu egin zion eta hor sortu zen harremana. Gabrielek antzerki
lan bat idatzi zuen Lartaun taldeak joka zezan lehen aldiz: Justizia txistulari.
Eta estrainaldira joan zen Oiartzunera Meli bere andrea lagun hartuta.




Irakurri: GABRIEL ARESTIREN HERIOTZEAN. Xabier Lete
Zeruko Argia, 1975-06-15
armiarma.eus, 2015



Xabier Letek idatzi eta itzulitako antzerki obrak

1970. Hamarkada hasiera - Lartaun
Alzateko Jaun
(Pio Barojaren obraren itzulpena eta egokitzapena)

1977 - Intxixu - Antzerkia deuseztik izatera
(Eugenio Arozenarekin batera)

1978 - Intxixu - Karlistadaren kronika
(Eugenio Arozenarekin batera)

1982 - Buruntza - Gabon, Txirrita

 



Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Shop
Proiektuak
Katalogoa
Agenda
Who?

Segi Aztarna...