|
|||
Grabaketa
arduraduna: Joxan Goikoetxea Nahasketa,
soinu-trataera eta masterizazio digitala:
Alex
Sardui: ahotsa
|
|||
Joxanek aspalditik zuen doinu hau erabiltzeko asmoa, hamabost urte edo, eta halaxe azaltzen du bere oharretan. Dirudienez, gogoan du nik gaitarekin jotzen nuela bertsolariekin jarduten genuenean. Joxan ni baino askoz gazteagoa da, baina bere oroimena zalantzan jartzen dut, nik beste doinu bat jotzen bainuen gaitarekin, 6/8 konpasean hura ere, eta doinu hau baino askoz egokiagoa tresna horretarako. ‘Mundua ala gu’ jotzen saiatzean, berehala ohartu nintzen gorriak eta bi ikusi beharko nituela doinu horretan legatoa egiteko; beraz, gaitak eta albokak erabiltzea baztertu behar izan genuen. Noski, baneukan klarinete zaharra berreskuratzerik, Fiachrarengatik izan ez balitz. Joxanek doinua estudioan jo zionean entzun zuen Fiachrak lehen aldiz, baina hala eta guztiz ere, hogei minutu geroago, grabazioaren nortasuna zehazten duten bouzoukien eta mandolinen egitura grabatuta zuen jada. Eta, noski, etxe aldera egin zuen tresna horiek grabazioan erabiltzean. Beraz, ez zen klarinetea sartzeko aukerarik geratu, eta azkenean, whistlea grabatu nuen. Irlandar erara, jakina. Hauxe esan zidan Fiachrak grabatzen ari ginenean: ‘Hitz batzuk entzuten ari naiz buruan, doinuaren azken bi fraseetarako’. Eta abestu egin zituen, bertsolari baten moduan: “So now my foolish sailor, a warning take by me / And never leave your wife at home when you go out to sea” [‘Eta orain aholku hau emango dizut, entzun ondo marinel ero, / ez utzi emaztea etxean, itsasora joan behar izanez gero’]. Izan ere, bertso horiek egokiak izan litezke erromantze interesgarri baten amaierarako. Badaude grabazio honi buruzko beste pasadizo batzuk. Pena da Joxan ez animatzea abeslariekin izandako gertaerak kontatzera. Animo, Joxan!. |
Bizi
denak derrigor aldatu behar du, |
Jada igaro dira urte batzuk Euskal Herriko Bertsozaleen Elkartearentzat
zenbait proiektu eta garaitan lan egiteko aukera izan nuenetik. Besteak
beste, Euskal Telebistako Hitzetik Hortzera saioko bertso musikatuen
atalaren zuzendari izan nintzen 2002-2005 aldian. Garai horretan, aukera
izan nuen bertsolariek erabilitako doinutegia ondo berrikusteko. Juanito
Dorronsorok jaso eta argitaratu zuen doinutegi hori, eta handik aukeratzen
genuen zer doinu erabiliko genituen igande arratsaldero egiten zen saioan...
|
Segi Aztarna... |