Menu nagusira itzuli

 


11 - Gaiañhera, abilua
- 2´34


(Musika eta hitzak: Herrikoia)
(Armonizazioa eta ekoizpena: Joxan Goikoetxea)


[Eus] [Es] [Eng] [Fr] [It] [Cat]

Grabaketa arduraduna: Joxan Goikoetxea
Hernaniko AZTARNA estudioan grabatu da 2017. urtean zehar.

Grabaketa osagarriak (Landarbaso abesbatza), Andoaingo Garate estudioan, Mikel F. Krutzagaren ardurapean.

Nahasketa, soinu-trataera eta masterizazio digitala:
Mikel F.Krutzaga – Musikart Studio (Amezketa - Gipuzkoa).



Xabi San Sebastian: ahots bakarlaria

Landarbaso Abesbatza
Zuzendaria:
Iñaki Tolaretxipi
Mikel Estomba: ahots bakarlaria


Dirudienez, Zuberoako abesti hau jada ez da existitzen tradizio bizian. Aita Donostiak jaso zuen Buenos Airesen, Pedro Gorrittepe emigratzaile zuberotarrarengandik. Hark amarengandik ikasia zuen. Aita Donostiaren Euskal Eres-sortan dago argitaratuta (481 zenbakia du bilduma horretan).



Nire lehenbiziko ideia zen abesti honen bertsio instrumentala egitea, antzeko beste bi doinurekin: 'Alageraz' (Sallaberry, Chants populaires du Pays Basque, 1871, 109.-111. or.) eta 'Gau-aiñerak' (Sagaseta, Luzaideko dantzak, 2011, 36 zk.).
 
Izan ere, duela urte dezente, Juanjo Otxandorenak eta biok 'Alageraz' doinuaren bertsio instrumental bat egiten genuen. Joxanek konbentzitu zidan 'Gaiañhera' proiektu interesgarria izan zitekeela Xabik abesbatza batekin abesteko.



 

 










 


 

 

Gaiañhera, abilua etxerat,
Ütz nezak lotara,
Gaiaren igaraitera.
Hire plazer handia
Nere iratzartzia
Gaiaren minian,
gaiaren minian.

Nik eztit alageraz khantatzen,
Ez minik sendotzen,
Bena komünikatzen.
Lagünak estünatzen
Nulaz düdan khantatzen
Alagera gabe,
alagera gabe.




Menu nagusira itzuli



Guztiz ezaguna da Nafarroako eta Zuberoako abesti zaharrenganako dudan grina. Askotan moldatu eta interpretatu ditut 'Belatsarena', 'Basoilarrak' edo 'Bortüan Ahuzki' klasikoak, gure kantutegiaren esentziarik puruenak gordetzen dituzten doinuak. Alboka taldearekin ere grabatu ditugu haietako batzuk: 'Oihaneko zuhainetan', 'Ez da munduan' eta 'Plañitzen ñiz'.
 
Alanek abesti hau proposatu zuenean, bi gauza bururatu zitzaizkidan. Lehenik eta behin, zer-nolako gozamena izango zen edozein abeslarirentzat deitorezko eresi hau errezitatzea.
 
Pier Paul Berzaitzek kontatu zidan doinu hori noizbait erabili zuela pastoralen batean, baina ez zuela gogoan inoiz jatorrizko hitzekin entzun izana.
 
Bestalde, gogoa nuen gure abesti herrikoietako bat Korsikako edo Georgiako gizonezko abesbatzen erara harmonizatzeko.
Errenteriako Landarbaso abesbatzarekin dudan adiskidetasuna dela eta, aukera izan nuen doinu erakargarri hau haiekin probatzeko.
 
Eskerrik asko Iñaki Tolaretxipiri, haren adiskidetasun ordainezinagatik, eta zorionak abesbatza nekaezin horri, gorputz eta arima aritzeagatik lan goraipagarria egiten.

 



https://landarbaso.com/

 

L




Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Proiektuak
Shop
Katalogoa
Agenda
Who?

Segi Aztarna...