|
Grabaketa arduraduna: Joxan Goikoetxea
Hernaniko AZTARNA estudioan grabatu da 2017. urtean zehar.
Nahasketa,
soinu-trataera eta masterizazio digitala:
Mikel F.Krutzaga – Musikart Studio (Amezketa - Gipuzkoa).
Alan Griffin:
Low whistle-a, Alboka
Joxan Goikoetxea: akordeoia,
zhitara
Juanjo Otxandorena:
bouzouki-a
Peter Maund: riqq-a,
târ-a
Albokarako
fandango berria, 25.a Halfway to Hell: Albokarako 333 doinu liburuan.
|
|
Duela
urte batzuk nire lagun eta luthier Ossesek diseinu
berriko alboka bat oparitu zidan, kanabera sintetikoak zituena. Agindu
nion haren izena jarriko niola tresna horrekin egingo nuen lehenbiziko
piezari. Baina gezur esan nuen: 'Garazi' jarri nion
izena, haren alabatxoaren izena. Garazi Hach-Embarek-i ere eskaini nahi
diot fandango hau.
Nire
ideia (maketan!) pieza zertxobait zarpaila eta zakarra grabatzea zen.
Baina ikuspegi hori ez zetozen bat Joxanen gustu finarekin. Bazekien
ez zela erraza izango albokarako fandango batetik gutizia bat ateratzea,
baina saiatu zen.
Bai ondo saiatu, gainera; izan ere, moldaketa hain fin bihurtu zen,
ezen albokak erabat kentzea ere bururatu baitzitzaigun. Azkenean, utzi
egin genituen; beraz, hortxe dirau zarpailtasunak; hori bai, akordeoiak,
bouzoukiak eta perkusioak zertxobait leunduta.
|
|
Fandango honek, neurri batean, Bi beso lur (1998) diskoaren
garaira eramaten nau.
Hau grabatzeko aldi berean, beste fandango bat grabatu dut Xabi
Solano trikitilariarekin, biok batera, haren Ereñotzu
diskorako. Beste instrumenturik gabe jotzeak dakarren askatasunak aukera
eman dit linea, testura eta baxu interesgarriak probatzeko.
Horrelako baliabideak probatu ditut ‘Garazi’
fandangoan, baina kasu honetan, akordeoia nolabait desagertuta geratu
da gainerako tresnekiko, alboka tiranoarekiko batik bat...
Eta Peperen sarrera hori, bouzukiarekin? Soinu horrek 1970eko hamarkadara
narama: Haizea, Errobi, Itoiz..., segundo batzuez behintzat....
Taldeko
bosgarren kidearen sinadura falta zaigu, Mikel F. Krutzaga
soinu-ingeniariarena. Jada bada urte dezente gure lanetan askatasun
osoa duela gauzak egin, desegin, antolatu, apaindu, trukatu, makilatu,
dotoretu, konpondu, nahasi eta masterizatzeko.
Uste dut 1991n ezagutu nuela Mikel. Biok orain baino dezente gazteagoak,
Mikel ni baino zertxobait gazteagoa. Angel Unzurekin nuen laukotearen
kontzertu bat sonorizatu zuen Bilbon. Gordeta dut egun hartako kontzertuaren
grabazioa, DAT formatuan. Grabazio kutuna, oso soinu ona baitu!.
Ordutik hona, atsegin handiz erreparatu diot Mikelek egindako ibilbide
luze eta garrantzitsuari, ikasten eta askotan elkarrekin hazten, proiektu
eta abentura kontaezinetan. 1994ko lehenbiziko disko hura kenduta, Mikel
izan dugu ALBOKA taldearen disko guztietan grabazio- eta nahasketa-lanetan,
eta gure lanen soinuak eta manufakturak zor handia diote Mikelen ekarpenei
eta ardurari.
Eskerrik asko, Mikel, eta ez dadila musika amaitu.
|