Menu nagusira itzuli

 


02 - Agustina Antonia-
3´05


Musika eta hitzak: Tradizionala
Moldaketak eta ekoizpena: Joxan Goikoetxea eta Alan Griffin


[Eus] [Es] [Eng] [Fr] [It] [Cat]

Grabaketa arduraduna: Joxan Goikoetxea
Hernaniko AZTARNA estudioan grabatu da 2017. urtean zehar.

Nahasketa, soinu-trataera eta masterizazio digitala:
Mikel F.Krutzaga – Musikart Studio (Amezketa - Gipuzkoa).


Xabi San Sebastián: ahotsa
Joxan Goikoetxea: akordeoia
Alan Griffin: whistle-a
Fiachra Mac Gabhann: bouzouki-a, mandolina

Peter Maund: riqq-a, târ-a
Juanjo Otxandorena: bouzouki-a


Europako ahozko tradizioan, erromantze askotan jorratzen da gizonez jantzitako emakume gerlariaren gaia. Amodiozko eta balentriazko kontakizun jostalariak izan ohi dira, non neskak arma-kideen susmoak pizten dituen (eta susmoak baino zerbait gehiago ere bai), eta haiek genero-proba bat eginarazten diote. Neskak proba gainditu egiten du, maitearen besoetan amaitu aurretik, amaiera zoriontsu eta oparoa. Baina esan dezagun egia: 'Agustina Antonia' erromantzea ez da beste kontakizun horiek bezalakoa. Erromantze nahiko gatzgabea da, Marte oso gutxi ageri baita, eta Venus, berriz, batere ez. Ez da harritzekoa Jesus Cid-ek esan izana “emakume gerlariaren metrifikazio trauskila” dela. Hortaz, zergatik hartu dugu guk hori grabatzeko lana?

Lehenik eta behin, aldaera bakarra da. Gertaera dramatikorik ez izateak genero horretako beste erromantze batzuetatik bereizten du. Bestalde, erromantzeak gutxi kontatu arren, testuaren xehetasun batzuek aditzera eman dezakete abestian Katalina Erauso donostiarraren bizitzaren eragina dagoela, txikia bada ere. Antza, esan daiteke hauxe dela donostiar trabesti abenturazale horren autobiografia bitxiak ahozko euskal edo atzerritar tradizioan utzitako arrasto bakarra. Eta abestia hautatzeko arrazoirik garrantzitsuena, noski, bere doinu zoragarria izan da.

Bide batez, erromantzeak 14 estrofa ditu, eta Xabik 13 abestu ditu. Behean jarri dugu testu osoa, falta den estrofa barne (hamaikagarrena).

'Agustina Antonia' kantuaren azterketa xehatuagoa irakurri nahi izanez gero, egin klik Alanen iruzkinaren bukaeran dagoen ikonoan.


Abesti hau ezin aproposagoa da nire beste talde Aintzinaren errepertoriorako. Talde hori euskal erromantze herrikoiak plazaratzeko sortu zen. Mea culpa, Albokarentzat lapurtu nuen; espero dut Antzinako taldekideek barkatuko nautela. Nolanahi ere, euskal erromantzeetan, badaude folk musikarientzat ezezagunak diren altxor eder asko.

Letragatik, agian, eta doinuagatik, ziur, Joxani proposatu nionean, denbora asko neraman jada 'Agustina Antonia' lantzeko ideiarekin. Zorionez, gustatu zitzaion. Esan beharra dago hasieran behin aipatu zuela letra aldatzeko aukera, dibertigarriagoa izan zedin. Baina, azkenean, Agustina Antonia anti-Katalina Erauso hori jasotako moduan utzi dugu, eta pozten naiz. Espero dut Joxan ere kontent geratuko zela.

Doinua ez da abestiaren elementu asimetriko bakarra; metrika irregularrak ere lan nekeza eman diezaioke abeslari ez-trebe bati. Grabaketan, jakin-min eta arreta handiz ikusi nuen nola doitzen zuen Xabik letra musikara, leun-leun, malgutasunez eta zuhurtziaz. Ars est celare artis.

Gero, Peter hurbildu eta hau esan zigun: 'Xabik egin duen gauza bera egingo dut'. Eta esan eta egin: entzun ezazue.
Luze jardun ninteke 'Agustina Antonia' abestiari buruz idazten, eta egia esan, hori ere egin dut. Abestiari buruz gehiago jakiteko, egin klik hemen.





 

 

 

 

 

 

 

 

 

 
























 

















 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aranzazu aldizkarian, 1969ko ilbeltzan ohar hauek egiten ditu aita Luis Villasantek:

"El culto y diligente investigador de la literatura vasca popular, que es D. José María Satrústegui, nos dio el año pasado lo que él llama "versión vasca de la doncella guerrera" ("Boletín de Amigos del País", 1967, 323 ss.) Tema que, como él mismo indica, viene a ser patrimonio de la literatura universal...

El Padre Bitoriano Gandiaga, por su parte, sin tener noticia de la versión del Sr. Satrústegui, recogió en Araoz (Oñate) otra versión del mismo tema, en parte coincidente, y en parte distinta de la recogida por aquél en Urdiáin (donde el informante era Lucas Zufiaurre de 85 años que la había aprendido a su vez de su madre). La comunicante de Araoz fue la señora Leona Ugarte de 75 años. También ella decía que este canto lo cantaba su madre. Sus propios hijos no recordaban habérselo oído nunca, hasta que lo cantó al P. Gandiaga.


La doncella guerrera de este canto insiste en su condición de guipuzcoana (probintziania). ¿Tendrá algo que ver con la monja alférez? Pero aquella se llamaba Catalina y ésta Agustina Antonia. Un detalle del arcaísmo del texto es la declinación del nombre de Jesús como sifuera nombre común (Jesusarena), detalle confirmado por otros documentos de la zona, de relativa antiguedad.

Aita Gandiaga, euskeraz eta Euskera aldizkarian, 1974-an, berdintsu mintzatzen da:

"Jose Maria Satrustegi jaun azkarrak, "Boletín de Amigos del País" deritzaion aldizkarian, "versión vasca de la doncella guerrera" deitzen duen erromantzea eman zuen 1967-gn. urtean. Satrustegi jaunarekin ez nekiala, urte hartan bertan bildu nuen nik Neskia soldau deritzaion hau. Gure herriak ere kantatu izan duen literatura unibersaleko gai baten testigutza damaigu. Satrustegi jaunak Nafarroako Urdiainen bildu zuen. Nik Araozen, Leona Ugarterengandik. Amari entzuna zuela esan zidan. Haren seme-alabak ez bide zioten entzun arik eta neuri kantatu zidan arte, Neska soldadu hau giputza zela dio kantuak. Monja Alferezarekin ba ote du zer ikusirik?Baiña haura Katalina zen -dio Villasantek-, eta hau Agustina Antonia. Jesus izena izen arront bezela jokatua ageri da erromantze hontan. Bigarren ahapaldiko 3-gn. eta 4-gn. bertsoetako.


Anjele Ondasetan
Buenosairasetan.

Satrustegi jaunak bildutakoaren argitara hauxe da:

Arjelen onduan ta
Buenos Airesetan.


Hurrengo aldaera hau ere Bitoriano Gandiagak jaso zuen eta Aranzazu aldizkarian agertu zan 1969-ko uztaillean. Bertsio honek piztu du gure interesa eta horregatik grabatu dugu diska honetan.

"Errebista hontan eta Ilbeltzeko alean azaldu zan "Neska soldauaren" kantu jakingarri au. Orduan Leona Ugarte genuan kantari. Aren saioa ikusi ondoren, Arantzazu-ra Albitxuri-ra gazterik ezkondu zan Maria Barrena, Araoz-ko alabak,
aiek baiño bertso geiago ta beste boz batean gogoratzen zituala esan zidan. Maria Barrena au ez da aurreneko aldiz agertzen errebista ontan. Gogoramen argikoa da ta kantu zalea, dituan 77 urteak arren. Nunbaitetik zera ere jakin det: gazte zanean eta Otalan bizi zan garaian, "aitzeko eperra" deitzen ziotela Maiñatarrak. Bertsoak korrika bota zizkidan, baiña bozik etzidan bere- alakoan kizkurtu. "Lenao ederki kantaitten neban nik ori baiña orain ezin dot ondo, eta kitto. Neure denporan kantaittia izan bazan, ederki kantauko neban bai! Boza oso lastimosua deuka kantu onek". Azkenean, ala ere, askatu zuen eztarria eta or dituzute bertso eta doiñu".

1974 urteko Euskera aldizkarian berdintsu esaten du aita Gandiagak.

J. Lakarra, K. Biguri eta B. Urgell: Euskal Baladak, II tomoan, 143 orrialdean

.




Gaztiak kantuan ta
zarrak eragusian,
ori da pasatzen dana
bardin mundu guzian


Etxetik urten neban
Mariatzeko illian,
amasei urterekin,
neure txoramenian.


Soldadu sartu nintzan
Agorraren bostian,
kabo ero saljento
izateko ustian.


Ni lako fortunia
notu arrapatu?
Amaika illabeteko
saljento nonbratu.


Urte bete baiño len
nintzan teniente,
rejimentutikan be
nintzala ausente.


Rejimentu bi izan ditut
amar urte onetan:
Arjelen ondoan eta
Buenos Airesetan.


Nerau emakumia
ofizialia,
letrarik eskolarik
batere gabia.


Agustin Antonio
izan da neure izena.
Ori aitu dezutenok
ezta neure izena.


Oraintxe da denboria
izena muratzeko,
Agustina Antonia
naizela esateko.


Batetik lau balazo,
bestetik enfermo,
Jaunaren abixuak
oixek ditut klaro.

Hamar urtian errege
serbitu detalako,
dotia gertu daukat
moja sartutzeko.


Adios, ama neuria
probintziania,
ongi lastimatzen naiz
zu despeditzia.


Baiña oraindik ere
bizi naizen artian
gogoan izango zaitut
neure biotzian.


 

Menu nagusira itzuli



Leona Ugarterengandik jasotako bertsiotik ezagutzen nuen abesti hau. Hiru Truku hirukoteak grabatu zuen 1994an, 'Neska soldadua' izenburuaz, 'Mendebaleko Euskal baladak' izeneko CDan.

Ruper Ordorikak, Bixente Martinezek eta Joseba Tapiak osatutako hirukoteak beren lehen disko hori 1994ko Durangoko Azokan aurkeztu zuten. Guk ere, hantxe aurkeztu genuen Alboka taldearen lehena.
Gure proiektuen aurkezpenetan egin genuen topo. Proiektuok hutsune garrantzitsu bat bete zuten euskal folkaren esparruan.


Baina Alanek hasierako ideia-jasan aurkeztu zuen bertsioak berehala harrapatu ninduen. Esan beharra dago, ideia- eta proposamen-jasa horrek 13 urte iraun dituela. Imajinatu zein bide nekeza egin behar izan duten gure ideiek, proposamenek, irudipenek eta ilusioek.

Oro ez da urre....

Partituraren ezaugarriak ikusita (bi zati txandakatzea, modu maior eta minorretan, konpas hautsiak…), nire Larrinaga Guerrini zaharra ateratzea erabaki nuen berehala, ezin egokiagoa baita horrelako piezetarako..



Akordeoi hori 1933koa da, gerra aurrekoa, eta gure taldearen une sakon eta berezienetan izan dut nirekin. Tinbre eta kolore berezia du, trikitixaren (akordeoi diatonikoa) esparruan ezaguna dena, eta taldeko zenbait doinutan entzun daiteke, hala nola 'Ipar Haizea' abestian.






Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak (EHTE) liburu interesgarri bat argitaratu du duela gutxi euskal-italiar akordeoi-marka horren historiari buruz, lurralde osoan geratzen diren akordeoi asko eta askoren argazkien bidez.







 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 












































Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Proiektuak
Shop
Katalogoa
Agenda
Who?

Segi Aztarna...