. ZERU HORREN INFERNUAK
. Shakespeareren sonetoak euskaraz


. JOXAN GOIKOETXEA & OLATZ PRAT

 


. [eu] [es] [en]



Joxan Goikoetxea
musikariak eta Olatz Prat kantariak
'Zeru Horren Infernuak - Shakespeareren sonetoak euskaraz' emanaldia eskainiko dute
irailean AEBetan egingo duten kontzertu bira txikiaren barruan.

AEBetako Boise hiriko 'Boise State University, Department of World Languages' eta
Reno hiriko 'Center for Basque Studies, University of Nevada' erakundeetatik jaso dute errezitaldi
hauek eskaintzeko gonbidapena, hain zuzen, bien artean antolatuko duten
'2nd International Conference on Cultural Studies - TRANSLATION: Wor(l)ds in other wor(l)ds'
Nazioarteko Biltzarretik.







- Egin click programa ikusteko -

Boise hiriko 'Boise State University - Student
Union Simplot AC'
-n irailaren 14tik 16ra egingo
den Nazioarteko Biltzar honen helburua
itzulpengintzari buruzko gaiak lantzea da,
praktika gisa eta ikerketa akademikoaren xede gisa.
Era berean, itzulpen-ikasketen eta ikasketa kulturalen beste
arlo batzuen arteko elkarrizketa sortzea du helburu.

Disziplina desberdinetako itzulpenen arteko loturetan
sakontze aldera, lotura horien gaineko hausnarketak jasotzen dituzten lanak bildu dituzte antolatzaileek biltzarraren
programan, besteak beste literatura, hizkuntzalaritza,
teoria kritikoak, soziologia, historia, etika,
ikerketa globalak eta teknologiaren ingurukoak.

Itzulpengintzako akademiko eta profesionalak gonbidatu dituzte biltzarrera, itzulpenak kulturen arteko ulermenean
lagun dezakeen forma berritzaileak partekatu eta eztabaida ditzaten.

Literatura lan klasikoen euskarazko itzulpenak goraldu
nahi dira Biltzarrean, eta Shakespearerenak bereziki.
izan ere, aurten betetzen da 'First Folio' delakoaren lehen
edizioaren urteurrena, 1623an argitaratu baitziren
estreina Shakespeareren lanak.







Shakespeareren lanen bertakotze-maila omen
da kultura baten garapenaren neurrietariko bat.
Sonetook lirikaren gailurrik bikainenetarikotzat jotzen dira,
eta kultura gertakari handitzat hartzen dira obra hori
beste hizkuntza batera ekartzeko saioak.


Sortu berritan heldu zion EHUko Mikel Laboa Katedrak
proiektu honi, testuarekin batera euskal kulturako
bestelako arte-hizkuntza batzuk ere hitzezko
hizkuntzaren jai honetara gogatzeko
ametsaren atzetik, eta edizio eder
bat apailatuaz 2014 urtean.

Lan horrek itzulpengintzako Euskadi Saria
jaso zuen 2015ean



Juan Garzia Garmendia literatura-itzultzaileak
aspalditik jardun zen buru-belarri pieza hori
euskarara egokitzeko ahaleginean.
Hogei bat urtez landu eta orraztu zituen,
behin eta berriro, 154 soneto horiek,
eta beste hainbeste argibide-iruzkin
ere egin zituen alboan, irakurleari bidea
errazteko. Horrenbestez, Sonetoen
edizio eder hartan
.


Bistakoa da poesiak, eta lirikak bereziki, lotura zuzena
duela musikarekin, eta horregatik proiektuan beste
partaidetza bat, arte horretarako ere: Joxan Goikoetxea musikariak, berak sorturiko doinuz, kanta bihurtu zituen Sonetoetariko batzuk, eta euskal kantari multzo ezagun
batek jarri zion ahotsa, Goikoetxearen beraren musika-moldaeraz eta haren gidaritzapean. Paco Ibañez,
Pier Paul Berzaitz, Olatz Prat, Eñaut Elorrieta,
Mikel Urdangarin, Estitxu Pinatxo,
Petti eta Amaia Azkue.








Zeru Horren Infernuak - Shakespeareren sonetoak euskaraz
proiektua arrakasta nabarmenarekin estreinatu zen zuzenean 2015ean, hainbat musikari, abeslari, errezitatzaile eta aktoreren parte-hartzearekin. Orain, eta formatu intimoagora egokituz, Joxanek Olatz Praten ahotsari moldatu dizkio kantuak, eta, era berean, euskarara itzulitako eta egokitutako hainbat klasiko ere sartu dituzte bere errepertorioan 'Biziak bizi nau' izenburuarekin.


Juan Garzia idazlea bera eta Larraitz Ariznabarretaren laguntza izango dute Estatu Batuetan eskainiko duten
kontzertu-biran, testuetara eta kantuetara hurbiltzeko zeregin garrantzitsuetan, hauek itzuli eta aurkeztuaz.
Boise eta Renoko unibertsitateetan egingo diren kontzertuak San Frantziskoko (Kalifornia) Basque Cultural Centerren eskainiko den emanaldi berezi batekin osatuko dira.




Era berean, eta Nazioarteko Biltzarraren barruan, idazle, itzultzaile eta euskal kulturako eta
nazioarteko hainbat eragilek hartuko dute parte. Besteak beste: Uxue Alberdi, Eider Rodriguez,
Maialen Berasategi, Kirmen Uribe, Harkaitz Cano, Nere Lete, Igor Leturia, Urtzi Urrutikoetxea,
Marina Pérez de Mendiola, Maialen Fernández Martínez, David Romtvedt, Beret Norman,
Nele Hempel-Lamer, Jennifer Good, Clyde Moneyhun, Marta Iravedra, Casey Kennington,
Ziortza Gandarias Beldarrain, Asier Barandiaran, eta Xabier Irujo,
Renoko (Nevada) Center for Basque Studieseko zuzendaria.






. EMANALDIAK
TALDE ARTISTIKOA .

..
. 2023.IX.14 - Irailak, 14 - Osteguna
. BOISE STATE UNIVERSITY - 17:30
.
Student Union, Simplot AC
. Biziak bizi nau

Joxan Goikoetxea Maritxalar: zuzendaritza musikala,
konposaketak, konponketak,
pianoa eta akordeoia
.

Olatz Prat:
ahotsa .




Juan Garzia Garmendia: sarrerak, itzulpenak eta aurkezpenak.
.
Larraitz Ariznabarreta:
sarrerak, itzulpenak eta aurkezpenak .



. .
.
. 2023.IX.15 - Irailak, 15 - Ostirala
. BOISE STATE UNIVERSITY - 16:15
.
Student Union, Simplot AC
. And Shakespeare got Basque
. Zeru Horren Infernuak - Shakespeare euskaraz

.
.

. 2023.IX.17 - Irailak, 17 - Igandea
. SAN FRANCISCO BASQUE CULTURAL CENTER- 16:00
. Biziak bizi nau


.
. 2023.IX.21 - Irailak, 21 - Osteguna
. UNIVERSITY OF NEVADA, RENO - 19:00
. The Harlan O & Barbara R. Hall Recital Hall

. Church Fine Arts Building
.
And Shakespeare got Basque
. Zeru Horren Infernuak - Shakespeare euskaraz

.
[Egitaraua] [Flyer]





Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Proiektuak
Shop
Katalogoa
Agenda
Who?


Segi Aztarna...





LATSUNBEBERRI, 10 BEHEA
20120 HERNANI - GIPUZKOA

aztarna@aztarna.com
www.aztarna.com