Joxan Goikoetxea
(Hernani, Gipuzkoa, 1967ko abenduaren 17a) musikari,
interprete, moldatzaile, konpositore, eta ekoizle euskalduna da.
Gaur egun estatuko soinu-jotzailerik esanguratsuenetakoa eta aktiboenetakoa
den honek hiperaktibitatea eta ugaritasuna ditu ezaugarri.
Izaera
eklektiko argikoa, hernaniarraren ibilbide artistikoan azpimarragarriak
dira molde eta adierazpen herrikoien eta folklorikoen erabateko ezagutza,
abangoardiako korronteetan duen praktika, bai eta zuzendu eta parte
hartutako proiektu ezberdinetan aplikatu dituen teknologia berrien
erabilpena ere.
Hainbat
artistek Joxan Goikoetxearen eskusoinua ezaugarritzen duten izaera
liriko eta pertsonala gehitu nahi izan dute euren bira eta lanetan,
besteak beste, Dulce Pontes, Xabier Lete, Alasdair Fraser
& Skyedance, Paco Ibañez, Bernardo Atxaga, Luis Eduardo
Aute, Alberto Iglesias, Fernando Velázquez, Emilio Aragón,
Mikel Laboa, Txomin Artola, Imanol, Javier Álvarez, Suso Saiz,
Joan Valent, Jorge Drexler, Espido Freire, Balen López de Munain,
Eliseo Parra, Angel Illarramendi, Diego Vasallo, Oskorri, Pasión
Vega eta Pier Paul Berzaitz.
Artista
horien testigantzek eta esker onek musikari honen lan eta ibilbide
luzea bermatzen dute. Izan ere, azken 40 urteotan jarduera profesional
handia garatu du, besteak beste, ondorengo lekuetan arituz:
Théâtre
du Châtelet (Paris) – Royal Theater Carré
(Amsterdam) – Acrópolis (Atenas) - Teatro
Romano (Mérida) – Foro Iberoamericano (Huelva)
– Coliseu (Lisboa) – Thessaloniki Concert
Hall (Tesalonika) – Athens Concert Hall - Megaron
(Atenas) – Arantzazuko santutegia - Finlandia Hall
(Helsinki) - Beit El-Suhaimi (Kairo), Teatro Romano
(Verona) – Arena Civica (Milán) - Parco
della Musica (Erroma) – Théâtre des Champs-Elysées
(Paris) - Teatro del Liceu (Bartzelona) – Palau
de la Música (Bartzelona) – Teatro de la Maestranza
(Sevilla) - TNC Teatro Nacional de Catalunya (Bartzelona)
- Royal Concert Hall (Glasgow) - Muziekcentrum Oosterpoort
(Groningen) - Muziekgebouw Frits Philips (Eindhoven) - Palais
des Beaux Arts (Brusela) - Het Concertgebouw (Amsterdam)
- Bruckner Konservatorium (Linz - Austria) - Less Cliff
Hall de Folkestone (Ingalaterra) - Teatro romano di Caserta
(Italia) - Museumsuferfest (Frankfurt) - Teatro di Verdura
de Palermo (Sizilia) - Ippodromo Capannelle (Erroma)
- Teatro romano di Nora (Sardinia) - Maynooth University
(Dublin) - The Harlan O & Barbara R. Hall Recital Hall, Reno
University Auditorium (AEB) - Théâtre Romain
de Fourvière (Lyon) - Jardines del Generalife/Alhambra
(Granada) - Førde (Norvegia) - Székesfehérvár
(Hungaria) - San Francisco Bay Area Accordion Club (AEB) - Armagh
Market Place Theatre (Irlanda) - Poznan (Polonia) -
Görlitz (Alemania) - Leeuwarden (Fryslan) -
Opéra Comédie (Montpellier), Théâtre
de la Mer (Sète), Teatro Cervantes (Malaga)
- Teatro Calderón (Valladolid) - Auditori (Girona)
- Luz de Gas (Bartzelona) - Sala Apolo (Bartzelona)
- Teatro Caixanova (Vigo) - Teatro Principal (Zaragoza)
- Teatre Fortuny (Reus) - Cartuja Center (Sevilla)
- Auditorio Ciudad de León (Leon) - Palacio
de Congresos (Salamanca) - Auditorio (Murtzia) - Teatro
Pérez Galdos (Kanaria Handia) - Teatro Victor Jara
(Tenerife) - Palacio Euskalduna (Bilbo) - Palacio de
la Audiencia (Soria) - Teatro Palacio Valdés
(Avilés) - Auditorio Mar de Vigo (Vigo) - Palacio
de Congresos (Jaka) - Auditorio de Galicia (Santiago
de Compostela) - Teatro Infanta Leonor (Jaen) - Teatro
Coliseum (Madrid) - Baluarte (Iruñea - Pamplona)
- Teatro Gayarre (Iruñea - Pamplona) - Brasschaat
(Belgika) - Dranouter (Belgika) - Le13ème
Art (París) - Coliseo Barrière (Miarritze)
- Salle Quintaou (Angelu) - L´Espai (Bartzelona)
- Teatro Monumental (Madril) - Auditorium Kursaal
(Donostia - Sn.Sn.) - Los Tarantos (Bartzelona) - Teatro
Principal (Vitoria - Gasteiz) - Teatro Arriaga (Bilbo)
- San Juan Evangelista (Madril) - Sala Galileo (Madril)
- Teatro Nuevo Apolo (Madril) - Salle Kursaal (Besançon)
- Sala Central Lechera (Cádiz) - Auditorio Caja
Burgos (Burgos) - Teatro Principal (Palentzia) - Festival
Badasom (Badajoz) - Teatro Arango (Gijón) -
Sala Imperdible (Sevilla) - Universidad Coimbra (Portugal)
- La Mar de Músicas (Cartagena) - Musicas Vivas
(Vic) - Nuits de Nacre (Tulle) - Teatro Politeama Grecco
(Lecce) - Teatro Griego (Bartzelona) - Sala La Riviera
(Madril) - Casa do Artista (Lisboa) - Sala Bikini
(Bartzelona) - Estadio do Bessa (Porto) - Auditorio Ceutí
(Murcia) - Teatro Nuevo Apolo (Madril) - Scène
nationale du Sud-Aquitain (Bayonne) - Théâtre
Gare du Midi (Biarritz) - Teatro Alcazar (Madril) -
Sala Caracol (Madril) - Sala Suristán (Madril)
- Auditorio Teobaldo Power (Tenerife) - Auditorium Horszowski
(Monforte d´Alba) - Pabellón de las Américas
(Sevilla) - eab.
IBILBIDEA
Richard Galliano soinu-jotzaile frantsesa irakasle
eta adiskide izanik, eragin zuzena izan zuen hernaniarrarengan. Bere
bi lehenengo diskoak Angel Unzu gitarra-jolearekin elkarlanean grabatu
zituen, LEHENENGO GELTOKIAN (1988) eta KOLLAGE
(1991), jazz-akordeoi estiloan, non Gallianok berak parte hartu zuen.
Radio 3-RNEko Discopolis programak Lehenengo Geltokian argitaratu
zen urtean hileko estatu-mailako disko izendatu zuen. Urte horretan
euskal soinu-jotzaileen belaunaldi berri batek aldi berean haien lehenengo
lanak argitaratzeari ekin zioten. Soinu-jotzaile horien artean aurkitzen
dira Joseba Tapia, Kepa Junkera,
eta Joxan Goikoetxea bera. Haien arteko laguntasuna eta kidetasun
artistikoa zela eta, azken honek Tapiaren eta Junkeraren lehen diskoetan
parte hartu zuen.
|
|
|
Lehenengo geltokian
(1988) |
Kollage
(1991) |
Libertango.
Piazzolla in memoriam
(1991) |
'HAT'
(Hernaniko akordeoi taldea) sortu eta zuzendu zuen (1987-1991),
non ganbera-musika landu zuen errepertorio klasiko baten barruan.
Talde honekin LIBERTANGO (1991) diskoa grabatu
zuen, Astor Piazzolla musikari argentinarraren omenez.
Gaur
egun “Hernani” Musika Eskola Publikoko
zuzendaria da, non 1985. urtetik eskusoinua, joera ezberdinak eta
informatika musikala. Aipatutako eskola aitzindari izan dugu estatu
mailan musika eta pedagogiari aplikatutako informatikaren erabilpenari
dagokionez.
Euskal
musika herrikoiaren arloan bere ibilbidea bi egitasmo paraleloetan
banatzen da: bata, lehenengoa, zuzeneko folk musika tradizionalaren
esparruan ALBOKA taldearekin (Alan Griffin
multiinstrumentista irlandarrarekin batera) grabaturiko bost diskoarekin:
Alboka (1994), Bi beso lur
(1998), Lorius (2000), Lau anaiak
(2004) eta Lurra, ur, haize (2017). Eta
bigarrengoa berriz, Juan Mari Beltran musikari eta
ikertzailearekin abiatutako bide berritzailea, birziklatze musikala
eta esperimentalaren bidez. Bi diska nabarmen grabatu zituen Beltranekin:
Egurraren orpotik dator... (1993) eta
Beti ttun-ttun (1998), biak ere Suso Saiz
espainiar gitarra-jole ospetsuaren ekoizpenarekin. Bera dugu Goikoetxearen
ibilbidean beste erreferentzi puntu garrantzitsu bat, harekin grabatu
zituen Quartet (1997 - zuzenean) eta Elektro
psychodelic film remix in living stereo (2000).
|
|
|
Egurraren orpotik dator
(1993) |
Beti Ttun-ttun
(1998) |
Quartet
(1997) |
|
|
|
|
|
Alboka
(1994) |
Bi beso lur
(1998) |
Lorius
(2001) |
Lau anaiak
(2004) |
Lurra, ur, haize
(2017) |
Euskal
folkaren talde sendo eta errepresentagarrienetako bat dugu ALBOKA.
Abestiak -kantatutakoak zein instrumentalak- birsortzen dituzte, horietako
zenbait, erromantze tradizionalak oinarri harturik, beste zenbait,
aldiz, berriki sortuak, baina beti ere herri-musikari dioten fideltasuna
erakutsiz. Bi aldiz izan dira izendaturik Espainiako Arte eta Zientzen
Akademiak (SGAE – AIE ) banatzen dituen Musika sarietan. Prestigio
handiko FolkWorld
aldizkari alemaniarrak ere beraien lanak aukeratu izan ditu Europako
diska onenen artean.
30
urteko ibilbidean partaideak (Joxan Goikoetxeaz eta Alan Griffinez
gain, Txomin Artola, Josean Martín Zarko, Juan Arriola, Juanjo
Otxandorena eta Xabi San Sebastián, guztiak garai eta proiektu
diskografiko ezberdinetan) Europako Folk jaialdi ospetsuenetan aritu
izan dira: Celtic Connections - Glasgow (2002) WOMMAD Festival
- Atenas (Grezia) (2002) Modern Folk Music Festival - Kairo ( Egipto)
(2002) Musica delle radici - Nogara (Italia) (2000). Strictly Mundial
- Zaragoza (2000) Euromusica 96 - Hungaria (1996). Festival de Mùsicas
Vivas - VIC (1998) (2000). Folk Festival Dranouter - Belgika (1995).
Folk Segovia (1995). Folk Getxo (1998). Festivales de Navarra (1996).
Euskalherria al C.A.T. - Bartzelona (1997). Círculo Bellas
Artes - Madril (1997). Folkest - Spilimbergo - Italia ( 1997)(2006).
Festival Música Interceltica - Italia (1997). Festival música
Førde - Norvegia (1998). Festival Ottocento - Saludecio, Italia
(1998). Manifesta 98 - Amarante, Portugal (1998). Conciertos de Radio
3 - TVE 2 - (1998). Transhumances Musicales - La As (Frantzia) (1999).
Pir 99 - Huesca (1999). Musiche Presenti - Reggio Emilia (Italia)(1999).
Concerti Scaligeri - Verona (Italia) (1999). Festival de la Luna Celta
- Toledo (1999). International World Music - Getafe (1999). Musicas
del mon - Katalunia (1999). Folk y raices - Tenerife (2000). Musica
delle radici - Nogara (Italia) (2000). Udazkenean Folk - Donostia
(2001) Folklorum - Görlitz (Alemania) (2007).
Joxan
Goikoetxeak musika, irudia, dantza, eskultura eta literatura uztartzen
dituzten hainbat ikuskizun eta proiektu sortu eta estreinatu ditu.
Eremu horretan LIBERTANGO (1991)ren ostean
AMETSAREN BIDEA (1994), METROPOLIS (1995),
SUPERNOVA (2000), EL SUEÑO DE ALEJANDRO (2001),
AGUR EVEREST (2010), GAU-BERANDUAN (2013), IHES
(2014), EZPALETENAK (2015), MAITE K. (2016), ADIORIK
GABE-SIN ADIOS (2016), ZERUA
BETI BEHERAGO DAGO (2016), HERNANI -
GURE HITZAK (2018), IPARRAGIRRE
ETA LETE: BI MIN KANTUAN (2020), ITSAS URRADURAK (2021) edo
EZ DOK, BADOK: OTEITZAREN MAILUA (2023) iritsi ziren
eta bereziki GOAZEN LAGUN (1996)Euskal Herrian
ezaugarri hauekin egindako lehen proiektu multimedia. Kontzeptu eta
euskarri berri honek 1995 urtean AZTARNA zigilua
sortzera bultzatu zuen, hainbat euskal artisten lanak argitaratuaz
orduz geroztik.
|
|
|
Goazen Lagun
(1996) |
Innervisions
(2007) |
Zeru Horren Infernuak
(2014) |
2014.
urtean ZERU HORREN INFERNUAK argitaratu
zuen, hau da, William Shakespeareren Sonetoen euskarazko itzulpen
musikatuak biltzen dituen liburu-diskoa: luxuzko edizioa berriki sortutako
Mikel Laboa Katedrak babestua, Koldobika
Jauregi artistaren ilustrazioekin, eta Juan Garzia
Garmendia idazlearen itzulpenekin. Azken horrek, hain justu,
Euskadi saria eskuratu zuen euskarazko itzulpena
modalitatean lan horren kalitate handia dela eta. 2015. urtean, Joxan
Goikoetxeak 154 soneto horien egokitzapen eszenikoa aurkeztu zuen,
non musika, kantua, dantza eta deklamazioa uztartzen ziren. Martxoaren
30ean estreinatu zen Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, musikari
profesional bezala bere 1.000. kontzertuan, hain zuzen ere.
EUSKAL KANTAGINTZA
Joxan
Goikoetxea musikari, interprete, moldatzaile eta ekoizle gisa aritu
izan da lanean Euskal Kantagintzako abeslari eta talde ugariekin.
Imanol, Txomin Artola, Anje Duhalde, Amaia Zubiria, Niko
Etxart, Ganbara, Pier Paul Berzaitz, Antton Valverde edo Mikel Laboa
bezalako artistekin gazte-gaztetatik sortutako harreman artistiko,
zein pertsonala dela medio ezagutza eta sentikortasun baliotsua
bereganatu ditu eremu honetan.
Artista sorta zabal batekin estudio, argitalpen diskografiko, kontzertu
eta birak partekatzearekin batera esperientzia bereganatuz joan
da. Artista horien artean aurkitzen dira, besteak beste,
Olatz Zugasti, Petti, Erramun Martikorena, Kepa Junkera, Xabier
Amuriza, Peio Ospital, Fran Lasuen, Oskorri, Xabier Euzkitze, Xabi
San Sebastian, Altzükutarrak, Mikel Errazkin, Zarama, Sasoi
Ilunak, Tapia ta Leturia, Fran Idareta, Mixel Ducau, Caroline Phillips,
Zaldibobo, Xabier Solano, Xabi Paya edo Hibai.
Baina guztien artean Xabier Lete idazle, poeta
eta musikariarekin sortutako harreman artistiko, zein pertsonalak
eragin du gehien Joxan Goikoetxearengan. Hernaniarra Leterekin elkarlanean
aritu izan zen bai musikari-taldeko partaide gisa, bai bakarka eskusoinuarekin
lagunduz azken honen poesia errezitaletan. Xabier Letek Joxan Goikoetxearekin
batera Egunsentiaren esku izoztuak izeneko
bere azken poesia liburua aurkeztu zuen hainbatetan eta saio horiek
DVD batean bildu ziren, Neguan izan zen
(2009) lanean, hain zuzen ere.
Xabier
Letek Joxan Goikoetxearen Innervisions
(2007) diskorako hitzaurrea idatzi zuen. Xabierrek berak aipatutako
lan diskografikoaren aurkezpenerako hainbat kontzertutan sarrera
egin nahi izan zuen testua irakurriz.
"Joxan
Goikoetxearen ariman ildoak egiten joan diren konposizio eta moldeen
oihartzunen barne-eztanda da, nire ustez, Innervisions hau. Sortzeko
garaian Joxani sentiberatasunean eta gustuan itsatsita geratu zaizkion
musika uneak dira honako hauek, eta, era berean, gutxi diren bezalako
musikari plural, askotariko eta interdisziplinario honen ibilbidean
akuilagarri gertatu diren erreferentziak ere badira" (Hitzaurrearen
laburpena).
2011.
urtean, Xabier Lete hil ondoren, CD bikoitzean argitaratu zen 1999an
artistak eskainitako zuzeneko azken kontzertuaren (Xabier
Lete zuzenean- Azken Kontzertua Errenteria 1999) grabaketa.
Aipatutako lan diskografikoa Xabier Leteren testamentu artistikotzat
jo daiteke, bertan argitaratutako 21 kantetatik aurretik inoiz grabatu
gabeko 11 izenburu berri baitaude. Joxan Goikoetxeak argitalpen
diskografiko horren hitzaurrea idatzi zuen.
SDB
- SORTUKO DIRA BESTEAK
2011. urtean bertan, eta bere heriotzaren lehen urteurrenarekin bat,
Euskal Herria osoan zehar kontzertu bira bat antolatu zen Xabier
Lete Gogoan lelopean, non abeslari, musikari eta idazle
talde garrantzitsu batek parte hartu zuen. Ekimen horretan generazio,
estilo eta jatorri desberdinetako artistak elkartu ziren, eta Xabier
Leteren kantaz eta poesiaz osatutako ondare aberasgarria berrikusi
eta eguneratu zuten.
Ondoren,
Sortuko dira besteak (SDB) ikuskizun berria aurkeztu
zen, urtero euskal musikagintzan aktiboan zeuden ahots garrantzitsuenetakoak
biltzen zituen kontzertu kolektiboa, hain zuzen ere.
SDB-Sortuko
dira besteak Joxan Goikoetxearen zuzendaritza artistikopean,
musikaren eta literaturaren klasikoetan oinarritutako bertsioak eskaini
zizkigun (Sarrionandia, Brel, Imanol, Cohen, Lauaxeta, Laboa,
Gandiaga, McKennitt, Karlos Giménez, Benito Lertxundi, Mikel
Arregi, Joao Afonso, Imanol, Pablo Milanés, Juan Garzia, Xalbador
o Lluis Llach), bai eta anbizio-handiko zuzeneko oparoan estreinatutako
abesti eta testu berriak ere. Ikuskizun honek euskal kantagintzaren
agertokian garrantzia handia izan zuen.
Eñaut Elorrieta (Ken7), Pier Paul Berzaitz, Olatz Prat,
Ainhoa Arteta, Mikel Urdangarin, Estitxu Pinatxo, Alex Sardui (Gatibu),
Mixel Ducau, Petti eta Amets Arzallus abeslariek euren ahots
karismatikoak eta pertsonalitateak batu zituzten publiko zabal eta
heterogeneo bati zuzendutako ikuskizun honetan. Bernardo Atxaga,
Harkaitz Cano eta Kirmen Uribe idazleen elkarlan garrantzitsuak
ere izan ziren, bira honetako kontzertuetarako espreski sortutako
testu poetikoen bidez.
Bizipen
artistiko handi honetatik sortu dira proiektu diskografiko zein zuzeneko
proiektu berriak, besteak beste, Gau beranduan
(2013) Petti abeslari eta Harkaitz Cano idazlearekin, Ihes
(2014) Amets Arzallus bertsolariarekin, Egunsentiaren
Kantak (2015) Pier Paul Berzaitz abeslari zuberotarrarekin
eta Muskerraren Bidea (2015) Bernardo Atxaga
idazlearena.
HESIA
URRATURIKK
2020. urtean Joxan Goikoetxeak Xabier Leteren oroimenez, haren 10.
heriotza urteurren ospakizunerako idatzitako Hesia
urraturik, Oratorio sinfoniko-korala estreinatu zuen,
haren testu eta melodia bilduma berreraikitzen duen alegoria. 13 atalez
osatua dagoen oratorioa bere barne kezkak eta pasioa, fedea, etsipena,
maitasuna, elkartasuna, adiskidetzea, babesa etab. bezalako zalantza
existentzialak inork gutxik bezala adierazteko gaitasuna izan zuen
artistaren pentsamendu eta imajinario filosofiko-estetikoan sakondu
eta horiek gogora ekartzeko gonbidapena da... Estreinaldirako antolatutako
bira Juanjo Ocónen zuzendaritzapean gauzatu
zen, besteak beste Landarbaso Abesbatza, Kaabestri Ensemble,
Kontari haur-abesbatzaren partaidetzarekin bai eta
Miren Urbieta Vega eta Beñat Egiarte bakarlari soprano
eta tenorrarekinn. Obra honen grabaketa 2021. argitaratu eta zabalduko
da Cd Audio + DVD euskarrietan.
ZINEA ETA ARTE ESZENIKOAK
Joxan Goikoetxeak ibilbide luzea garatu du zinemari eta arte eszenikoei
lotutako musikari-interprete eta musika-konpositore gisa. Konpositore
desberdinekin aritu izan da elkarlanean, besteak beste, Suso Saiz
(Novios - Joaquín Oristrel, El detective y la
muerte - Gonzalo Suarez), Bingen Mendizabal (Los lobos de
Washington - Mariano Barroso), Alberto Iglesias (Self
- Compañía Nacional Danza - Nacho Duato), Angel Illarramendi
(Luna de Avellaneda - J.J.Campanella, La felicidad perfecta
- Jabier Elortegi), Joan Valent (Demasiado amor - E.Rimoch),
Fernando Velázquez (Sí, pero no lo soy - Alfredo
Sanzol, Gernika - K. Serra, Soinujolearen semea/El hijo del
acordeonista - Fernando Bernués), Aitor Amézaga (Ione
sube al cielo - Joseba Salegi), Emilio Aragón (Una
noche en el Viejo México) edo Felipe Ugarte (Mugaritz
B.S.O.).
Izaera
aparteko bi konposizio goraipatu ditzakegu: Metropolis
(1995) Fritz Lang-en filmerako soinu-banda originala, enkarguz idatzia
eta zuzenekoan interpretatua Roberto Yaben gitarristarekin; eta Azken
bidaia (The last Passage) (2010), Bigarren Mundu Gerran
Comète ihes-sareari buruzko historia kontatzen
duen filmaren soinu-banda originala. Azken proiektu hori Iurre Telleria
eta Enara Goikoetxeak (Moztu filmak) zuzendua, Joxan Goikoetxearentzat
emozio osagai berezi bat du, besteak beste, Florentino Goikoetxea
pertsonaian zentratzen baita, hau da, bere osaba-txiki eta Comète
sareko mugalari nagusi edo ezagunena.
Iruñeko
Planetarioarekin eskuarki aritu izan da elkarlanean haien hainbat
ekitalditarako musika konposatu baitu, horien artean, Supernova
(2000), El sueño de Alejandro (2001),
El mundo de Fugaz (2002) eta Mirando
hacia lo alto (2005).
Baina
antzerkiaren esparruan garatu du gehien bere sorkuntza-jarduera, 20
antzerki-obra baino gehiagotarako musika konposatu baitu. Garbiñe
Losadak zuzendutako Ados Teatroa antzerki
konpainiarekin izan du eskuhartze handien, izan ere, ia bere hogei
urteko ibilbidean zehar elkarlanean aritu izan dira.
BERTSOLARITZA
Joxan
Goikoetxeak bertsolaritza munduarekin harreman estua izan du, horren
erakusle bertsoa eta musika bateratu dituzten proiektu garrantzitsuetan
parte hartu izana.
Xabier
Amurizaren hitzetan. Anje Duhalde eta Xabier Amuriza
- (1990)
Andoni Egaña. Tximeletak sabelean
- (1994)
Euskaldunak Munduan. Andoni Egaña eta Iñaki
Murua - (1998)
Argitzaletan. Xabier Euzkitze – (2006)
Txirrita (1936-2006). Unai Agirre eta J.M.Irazu
– (2006)
Pilota Bertsotan. Xabier Euzkitze –
(2006)
Ihes. Amets Arzallus – (2014)
Gabon, Txirrita. (Xabier Lete) – (2016)
Asteasu y Txirrita. RS538
Disko baten sekretuak (Pello Errota 100 urte)
- (2018)
Bost hitz. Xabi Paya. Leeuwarden 2018 -
(2018)
Auskalo zeinek jarriak. Eñaut Agirre,
Unai Agirre eta Imanol Kamio - (2020)
Bilintxen menda. Eñaut eta Unai Agirre,
Amets eta Maialen Arzallus eta Imanol Kamio - (2021)
Euskal Herriko Bertsozale Elkartearekin aritu izan da hainbat proiektutan:
Metodologiak:
"Bertso trena" (1988), "Bertso galaxia"
(1989), "Bertso ostatua" (1990).
Sintoniak: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia (1997)
eta (2001), Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (1999).
ETBko “Hitzetik Hortzera” saioko bertso musikatuen
sekzioa zuzendu zuen 2002-2005 denboraldietan.
"Hitzetik Hortzera 2020 - Historiako emakume bertsolariak"
- Musika laguntza.
FORMAKUNTZA
AKADEMIKOA ETA SARIAK
Musika, kantua, bertsolaritza eta Euskal dantza garrantzia handikoak
izan ziren Hernaniko Urumea Ikastolan izan zuen nerabezaroan. Musikako
lehenengo irakaslea Juan Jose Iruretagoiena izan
zuen solfaketa, txistua eta armonia irakatsiaz hasiera batean, ondoren
eskusoinuarekin hasi zen, eta Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko
ikasketekin jarraitu zuen Mikel Bikondoa irakasle
izanik. Horrek guztiak, eskusoinu klasiko garaikidera eta abangoardia
musikara bideratu zuten. Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan
tituluduna da eta eskusoinuaren adarrean Erdi Maila Amaierako Saria
eta Karrera Amaierako Saria lortu zituen. Ondoren, Le Thorn-Avignon
(Frantzia) herriko E.D.M. zentroan musika ikasketak burutu zituen.
Hobekuntza-ikastaroak egin zituen Jacques Mornet
(Frantzia), Friedrich Lips (Errusia), Max Bonnay (Frantzia), Matti
Rantannen (Finlandia), Pierre Gervasioni (Frantzia), J.M.Marroni (Frantzia)
eta batez ere Richard Gallianorekin (Frantzia).
Sariak:
Certámen Nacional de Acordeón - Valladolid 1986
Certámen Reina Sofía - Madrid 1986
Certámen Ibérico Acordeón - Granada 1985
Certámen Nacional Jóvenes intérpretes de Música
culta - Palencia 1985
Certámen Jóvenes Intérpretes Kutxa - Donostia-Sn.Sn.
1987
Ondorengo nazioarteko txapelketetan parte hartzeko hautatua izan zen:
Coupe Mondiale CIA - Linz (Austria) 1983 (Txapelketako historian parte-hartzaile
gazteena)
Coupe Mondiale CIA - Folkestone (Ingalaterra) 1984
Trophée Mondiale CGA - Caldas da Rainha (Portugal) 1985
Trophée Mondiale CGA - Arenzano (Italia) 1986
DISKOGRAFIA
ETA BESTELAKO SORMEN LANAK
Bakarka:
Lehenengo
geltokian. Elkar (1988)
Kollage. Elkar (1991)
Libertango - HAT - Piazzolla in memoriam. IZ (1991)
Goazen Lagun. Aztarna (1996)
Supernova. Planetario de Pamplona (2000)
Innervisions. Aztarna (2007)
Azken bidaia (The last passage - El último paso) (B.S.O.).
Aztarna (2010)
Zeru Horren Infernuak. W.Shakespeare - Sonetoak. Aztarna
(2014)
Hesia Urraturik - Xabier Lete in memoriam (2020)
Juan Mari Beltran eta Suso Saizekin batera:
Egurraren
Orpotik. NO-CD Records (1993)
Beti ttun-ttun. NO-CD Records (1998)
Juanito Gorriti – Babarrunaren dantza. NO-CD Rekords
(1998)
La ciudad sumergida – (zuzenean) (2001)
Suso Saizekin batera:
Quartet
(Suso Saiz / Tino di Geraldo / Krishou Montieux / J.Goikoetxea). Dro
- Warner – (1997)
Elektro psychodelic film music remix in living stereo. (zuzenean)
(2000)
ALBOKA Folk taldearekin:
Alboka.
Lagin (1994)
Bi beso lur. Aztarna (1998)
Lorius. Resistencia (2001)
Lau anaiak. Elkar (2004)
Lurra, Ur, Haize. Aztarna (2017)
Ekoizle lanetan:
Kilometroak
98. Elkar (1998)
Zoriona Guztioi. ETB (1998)
Hernanin entzuna. IZ (1999)
Agur 2000 Kantuz. EITB (2000)
Xabier Euzkitze. Argitzaletan. IZ (2000)
Atxia Motxia. Aztarna (2001)
Iosune Marín. Zeru Horiek (2012)
Pier Paul Berzaitz. Egunsentiaren Kantak. Aztarna (2015)
Langile
Ikastola- 50. urteurrena - Askoren artean (2019)
Imanol
Lau haizetara - Landarbaso Abesbatza - EITB (2024)
Zuzeneko ikuskizunak:
Libertango.
Astor Piazzolla in memoriam - (1989)
Ametsaren Bidea (Zuzenean) (1994)
Metròpolis (B.S.O. Zuzenean) - (1995)
Euskaldunak Munduan - (Zuzenean Andoni Egaña eta Iñaki
Muruarekin) – (1998)
Supernova – Planetario de Pamplona (2000)
El sueño de Alejandro – Planetario de Pamplona
(2001)
El mundo de fugaz – Planetario de Pamplona (2002)
Mirando hacia lo alto – Planetario de Pamplona (2005)
Txirrita (1936-2006) - (Zuzenean Unai Agirre eta J.M.Irazurekin)
– (2006)
Pilota Bertsotan – Zuzenean Xabier Euzkitzerekin –
(2006)
Neguan izan zen – Xabier Lete (DVD) – (2009)
Nisa Goiburu – Y aún así somos Naturaleza
– (2010)
Agur Everest – Zuzenean (1980 - 2010)
Xabier Lete Gogoan – Zuzenean (2011)
Jaso dezagun hiri bat (Wir bauen eine stadt) - (2011)
SDB Sortuko dira besteak - Zuzenean (2012-2014)
Gau Beranduan – (Zuzenean Harkaitz Cano eta Pettirekin)
– (2013)
Egunsentiaren Kantak – (Zuzenean Pier Paul Berzaitzekin)
– (2013)
Ihes – (Zuzenean Amets Arzallusekin) – (2014)
Imanol Gogoan 10 urte - (2014)
Teresarekin bidean - Caminando con Teresa – (Zuzenean
Espido Freirerekin) – (2015)
Ilargiaren alde erantzian – (Zuzenean Harkaitz Cano
eta Pettirekin) – (2015)
Muskerraren bidea - (Bernardo Atxaga - DSS2016) - (2015)
Ezpaletenak - Gotzon Huegun eskultorearekin X. Leteren heriotzaren
V. urteurrenean - (2015)
Konplize ditut eta… Landarbaso Abesbatza - 25. urteurrena
- (Amets Arzallusekin batera) (2016)
Maite K - (2016)
Topaguneak. Kukai Dantza Taldea - (2016)
Adiorik Gabe (Sin Adios) - DSS2016 - (2016)
Zerua beti beherago dago - (Zuzenean Karlos Linazasororekin)
- (2016)
Itzaletik Aztarnara - (Zuzenean Nisa Goiburu eta Ander Letamendiarekin)
- (2017)
Horra, Horra! - (Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa) - (2017)
ceLebratio - (2017)
Laida Pilota - (2018)
Hernani
- Gure Hitzak - Zuzenean Ainhoa Larrañagarekin batera
(2018)
Bost Hitz - Zuzenean Xabi Payarekin batera - Leeuwarden (2018)
Auskalo zeinek jarriak - (Eñaut Agirre, Unai Agirre
eta Imanol Kamiorekin zuzenean) – (2020)
Hor zaude nonbait - (Antton Valverderekin zuzenean) (2020)
Iparragirre eta Lete: bi min kantuan - Euskamerata (2020)
Paso Cuántico Luz-Sombra - Nisa Goiburu (2021)
Esaten dugun argia - (Karlos Linazasororekin zuzenean) -
(2021)
Bilintxen menda - (Eñaut eta Unai Agirre, Amets eta
Maialen Lujanbio eta Imanol Kamiorekin zuzenean) – (2021)
Itsas Urradurak - Euskamerata (2021)
Txori Kantazale - Joana Otxoa de Alaiza eta Alex Gurrutxagarekin
zuzenean - (2022)
Herrixa Dantzan, Euskal Herriko plazetarako dantza berriak
- Patxi Monterorekin zuzenean - (2022)
Gabonzuzi, Oles-aro - Zuzenean (2022)
Horra, gerraren ondoria - Rifeko gerra, bertso, musika eta koplaz
(Eñaut eta Unai Agirre, Asya Zaizaoui eta Antton Valverderekin
zuzenean) – (2023)
Ez dok, badok: Oteitzaren mailua (2023) - Joxan Goikoetxea
& Euskamerata Jorge Oteitzaren heriotzaren 20. urteurrenean
Amama - Euskal Herrietako Ipuinak Dantzan - Aukeran
Dantza Konpainia (2024)
Antzerkirako sortutako musika:
Txaplin
tropela - Hika Antzerki taldea (1990)
Aguro - Hika antzerki taldea (1991)
Adagio Violentissimo - Tanttaka (1993)
Robinson - Ados (1994)
Henry Bengoa Inventarium - Hika Antzerki taldea (1995)
Lamiak - Ados (1997)
Arraultza delikatuak - Hika (1998)
Manolito gafotas - Ados (1999)
EuskalOff 2050 - Hika Antzerki taldea (1999)
Gus y Gas - Ados (2000)
El amigo de John Wayne - Ados (2002)
Ai Ama! - Hika Antzerki taldea (2002)
Los niños no pueden hacer nada por los muertos - Agerre
Teatroa (2002)
Las mujeres de verdad tienen curvas – Ados Teatroa
(2003)
Ixaequis - Hika Antzerki taldea (2003)
Einstein – Ados Teatroa (2005)
El vendedor de tiempo – Ados Teatroa (2006)
Si ves a Lola dile que es rica – Ados Teatroa (2008)
El jefe de todo esto – Ados Teatroa (2008)
La guerra de los Rose – Ados Teatroa (2010)
Wilt, panpina puzagarriaren hilketa – Ados teatroa
(2011)
Gabon, Txirrita - DSS2016/Urnieta (2016)
KOLABORAZIO
DISKOGRAFIKOAK
TAPIA
TA LETURIA - Jo ta eutsi (1987)
KEPA JUNKERA - Kepa, Zabaleta ta Motriku (1987)
GANBARA - Harat Honat (1987)
ANJE DUHALDE - Nahas Mahas (1988)
ALTZUKUTARRAK - II (1988)
O.K.KORRAL - Beti Gogor (1988)
BERTSO TRENA - (1988)
LATXIKANA TA LARRAKI - Ahüzki bortian (1989)
BERTSO GALAXIA - (1989)
ALTZUKUTARRAK - III (1990)
KEPA JUNKERA - Triki Up (1990)
ANJE DUHALDE - Amurizaren hitzetan (1990)
BERTSO OSTATUA - (1990)
ZARAMA - Sexcalextric (1991)
SASOI ILUNAK - Sasoi Ilunak (1991)
TXOMIN ARTOLA - AMAIA ZUBIRIA Folk-Lore Sorta I - (1991)
JOSE INAZIO ANSORENA - Ansorenatarren danbolina (1991)
IRIGOIEN ANAIAK - Luk berri (1991)
KORRIKA - (1991)
OSKORRI - Ba dok Hamairu (1992)
ANJE DUHALDE - Bakezaleak (1992)
OTXOTE ERTIZKA - Cantando a la pelota /
Pilota Kantuz - (1992)
TXOMIN ARTOLA - AMAIA ZUBIRIA Folk-Lore Sorta II - (1992)
TXOMIN ARTOLA - AMAIA ZUBIRIA Folk-Lore Sorta III - (1993)
SUSO SAIZ - Mirrors of pollution (1993)
ANJE DUHALDE - Zuzenean (1993)
ANDONI EGAÑA - Tximeletak sabelean (1994)
ANJE DUHALDE - Su gainean dantzan (1994)
TXOMIN ARTOLA - Banako (1994)
PAMPI LADUCHE - Aitari (1995)
MIXEL DUCAU & CAROLINE PHILIPS - (1995)
TXOMIN ARTOLA - Zurartean (1995)
AMAIA ZUBIRIA - Amonaren mengantza (1995)
SUSO SAIZ - El detective y la muerte B.S.O. (1995)
JAVIER ALVAREZ - La edad del porvenir (1995)
JORGE DREXLER - Vaivén (1996)
LUIS EDUARDO AUTE - Alevosia (1996)
ZALDIBOBO - Aio (1996)
ALTZUKUTARRAK - IV (1996)
JAVIER ALVAREZ - Dos (1996)
ALBERTO IGLESIAS - Self (Compañia Nacional de danza/N.Duato)
(1996)
LUIS CAMINO - Abya Yala (1997)
ANJE DUHALDE - Azkarate (1997)
PACO IBAÑEZ eta IMANOL - Oroitzen (1998)
SUSO SAIZ - Novios B.S.O. (1999)
AITOR AMEZAGA - Lur (1999)
AITOR AMEZAGA - Ione, sube al cielo B.S.O. (1999)
BINGEN MENDIZABAL - Los lobos de Washington B.S.O. (1999)
JOAN VALENT - Demasiado amor B.S.O. (2000)
ALTZUKUTARRAK - V (2000)
AITOR BADIOLA - Naizena izan arte (2000)
IMANOL - Ausencia (2000)
DIEGO VASALLO - Canciones de amor desafinado (2000)
XABIER EUZKITZE - Argitzaletan (2000)
JAVIER ALVAREZ - Grandes exitos (2001)
TXIRRI, MIRRI eta TXIRIBITON - Altza Porru (2001)
JUANMARI BELTRAN - Arditurri (2002)
ALASDAIR FRASER & SKYEDANCE - Live in Spain - (2002)
JOAN VALENT & ARS ENSEMBLE - Ensems (2002)
JAVIER PAXARIÑO - Ouroboros (2002)
FRAN IDARRETA - Zephyrus (2002)
IMANOL – Versos encendidos (2003)
CLARA MONTES – Uniendo puertos – (2003)
ANGEL ILLARRAMENDI – J.J. CAMPANELLA Luna de Avellaneda
– B.S.O. (2004)
XABI SAN SEBASTIAN – Orai (2004)
J.IGNACIO H. TOQUERO – El camino es la meta (2004)
IMANOL In memoriam – Bolona Molona (2004)
ELISEO PARRA – De ayer mañana – (2004)
CARMEN PARIS – Jotera lo serás tú –
(2005)
BALEN LOPEZ DE MUNAIN – Lotuneak (2005)
FRAN IDARETA – Gurari Sinfonikoa. Pamplona Ciudad de Todos,
Iruñea, Guztion Hiria - (2005)
DIEGO VASALLO – Los abismos cotidianos (2005)
BILBAOKO UDAL TXISTULARI BANDA – Hala ere (2007)
UARAGNIAUN – U diavule e l ´acqua sante (2007)
FERNANDO VELÁZQUEZ – Alfredo Sanzol - Centro dramático
Nacional - Sí, pero no lo soy (2008)
MIKEL ERRAZKIN – Bidean Aurkitu Zintudan (2008)
ANGEL ILLARRAMENDI – JABIER ELORTEGI - Zorion perfektua
– B.S.O. (2009)
UARAGNIAUN – Lamalunga live (2009)
FELIPE UGARTE – ANDONI L. ADURIZ - MUGARITZ B.S.O.
(2011)
UARAGNIAUN – Malacarn (2012)
IOSUNE MARIN - Argitzaletan (2012)
EMILIO ARAGÓN – A night in Old México
(B.S.O.) (2013)
PETTI – Astirtitan (2014)
PASION VEGA – Pasión por Cano (2014)
LANDARBASO ABESBATZA ETA AMETS ARZALLUS - Eta konplize ditut...
(2016)
XABI SOLANO - Ereñotzu (2016)
FERNANDO VELAZQUEZ - Soinujolearen semea / El hijo del acordeonista
- B.S.O. (2019)
EMILIO ARAGÓN - Bebo San Juan - La vuelta al mundo - (2019)
XABI SOLANO - Elorrabi - (2019)
KHAMI - Mugen dantza -
(2020)
EMILIO
ARAGÓN - Bebo San Juan - Pegado a tu vida - (2021)
JOANA OTXOA DE ALAIZA/ALEX GURRUTXAGA - Txori kantazale - (2022)
BESTE
KOLABORAZIOAK :
EMILIO ARAGÓN – MAX sari-banaketa– Bilbo 2001
EMILIO ARAGÓN – RTVE Orkestra – Espainiar Zinemagintzako
Akademiako urteko Gala 2012
EMILIO ARAGÓN – OSE- EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA –
61. Zinemaldia
LANDARBASO ABESBATZA - 25. urteurrena - Victoria Eugenia (2016)
ORBCB - Orchestre Régional Bayonne Côte Basque
EUE Universidad de verano - CIBERART Valencia - AYUDA EN ACCION ONG.
KORRIKA - GIE OSTADAR - EIZIE ELG Euskal Libururaren gaua
EAB Euskal Aktoreen Batasuna - Fundación Sabino Arana - Fundación
Cervantes
Aurten Bai Fundazioa - DSS2016 - EHTE - NABARRALDE - Euskaltzaindia
Museo Naval Donostia - RSBAP Real Sociedad Bascongada de Amigos del
País
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa - RAKS Rikardo Arregi Kazetaritza
sariak
Eusko Ikaskuntza - 100. urteurrena (2018) - 111 Akademia Sariak -
Gogora Institutoa
DISKO BILDUMETAN ETA DOKUMENTALETAN
PARTEHARTZEA :
THE BIG BANG - In the Beginning was the drum (1994)
MUSICA SIN FRONTERAS – Vol.V – Warner Music (1993)
NACIONES CELTAS - Vol.II – Fonomusic (1998)
LA PENINSULA IBERICA - Variedad musical - FNAC (2000)
CAPRICCIO SPAGNOLO – Meridiani – Italia (2002)
La Jungla Sonora – Conciertos. Radio Euskadi –
(2006)
Centro interpretación del queso – Idiazabal
(2008)
Las rutas del vino – Navarra (2008)
Orreaga 778-824. La Chanson de Roland (2012)
Jeremías Goñi - Óscar Mosquera eta Pello
Pagola (2015)
Kortsarioen ostatva - Xabiroi (2015)
The Camino Voyage - Camino by sea - Anú Pictures (2018)
|
|
|
Facebook |
Instagram |
Twitter |