“Gaua ez dun une bat, leku bat dun. Eztandaren legua.”



Harkaitz Cano - Petti - Joxan Goikoetxea

GAU BERANDUAN

"Eraldatu egiten dira paisajeak gau-beranduan. Eder zena beldurgarri bihurtzen da eta beldurgarri zena eder. Giza-piztiak ere berdin: izango da soseguaren bila erretiratuko denik eta baita ehizakiaren xerka abiatuko denik ere. Egunak utzitako nekeak ez du disimulurako tarterik uzten gau-beranduan. Kantu eta poema zaharrak, bertsioak eta emanaldirako espreski ondutakoak. Malenkoniak bai baitu bere amorrua. Eta amorruak bere malenkonia. Gau-beranduan eta ilunpeen bihotzean. Egunsentia urratu arte".

Poesia eta musika saio noktanbulo honetan istorioak, pertsonaiak, mamuak edo ametsak uxatzen eta erakartzen dituzte gure hiru gaueko hontzek.

Estreinaldia: Maiatza - 2013



Lumazko oheak eta koltxoien karrankak…
Festak utzi edo festarako argibideak…
Bide ertzeko poliziaren kontrolak…
Egunaren kakotik zintzilik topatzen dituzun perla ttipiak…

Eta pianoa edaten aritu da…eta batez ere urteak
eta batez ere gaua eta batez ere tequila Don Julio reposado
eta batez ere berandu
eta batez ere Hansel eta Gretel,
baso guztiak zeharkatzen, gauez.

Eta pianoa edaten aritu da…

Eta Egunsentia?
Egunsentiak…, gutaz gehiegi daki.

Gutaz, gehiegi…





ILARGIAREN ALDE ERANTZIAN


Poesia eta musikako errezitaldia

Erotismoak iradokitzailetik daukana aintzakotzat hartuta, hitzak, kantuak eta poemak ere, gauzak erakutsi baino,
haiek ezkutuan mantentzeko erabili izan dira sarri. Metafora eta sinboloetatik abiatuz, euskal tradizioko kantuak,
abesti propioak nahiz Nick Cave edo Lou Reed bezalako egileen bertsioak kateatzen ditu amorez eta
umorez sortutako emanaldi honek. Sotilki abiatu eta gauak aurrera egin ahala
gordinagotzen doan festa intimo bat.

Ahotsa, gitarrak: Petti
Eskusoinua, teklatuak: Joxan Goikoetxea
Errezitatzeailea: Harkaitz Cano



Estreinaldia: Bilbo - Alhóndiga (Azkuna Zentroa)
Gutun Zuria - Apirila 2015



Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Proiektuak
Shop
Katalogoa
Agenda
Who?

Segi Aztarna...