.
........Iparragirre eta Lete:
bi min kantuan

........Joxan Goikoetxea & Euskamerata

........Ideia eta zuzendaritza
........JOXAN GOIKOETXEA





1981. urteak bihotza erdiratua zuen Xabier Lete (1940 -2010) eta alderrai ibili zen J.M. Iparragirre (1820-1881) bardoa uztartu zituen, beronen 100. heriotzaren urteurrenean, zenbait hitzaldi, testu eta disko-lankidetzaz.

2020. urtean, bataren 200. jaiotza urteurrenean eta bestearen 10. heriotzarenean, Leteren musikari eta lagun-mina izan zen Joxan Goikoetxea aldeaniztunak bere Euskamerataz biak elkartzea proposatzen digu, oso ohikoa ez den gerturatzea. Biak inspiratu, eragin, eta oso atsegin zuten musika eta poesia zehar-ibilbidean: W.Wordsworth, G.B.Pergolesi, G.Sagreras, J.Brel, J.S.Bach, C.Duprez, G.Meyerbeer, F.Schubert, Lizardi edota Xenpelar.

Musika horiek ere bide direla, haien bien oroiminaz eta herriminaz mintzatuko zaizkigu. Hala nola, haurridetasunaz, herraz, aberriaz, maitasunaz, nahiaz eta oro har bihotzak bere barnean daramatzan minaz.

Joxan Goikoetxea akordeoilariak oso ohikoak ez diren musika ibilbideetara ohituta gaitu, "Euskamerata" izen bereziaz bataiatutako taldeari esker. Talde honen kontzeptua eta estiloa italian zehar egindako biretan sortu zen, euskal musika tradizionala jotzen zuten jatorri ezberdinetako musikarien inguruan.

Kasu honetan, Klara Mendizabalen eta Amaia Azkueren ahotsak izango dira, biak ere nortasun berezikoak, eta txandaka eta sotilki eramango gaituztenak, Iparragirreren eta Leteren alderdi ez hain ezagunak direnak deskubritzera. Iosune Marinen gitarra eta Maider Zapirainen txeloa lagun, kontakizun honetan beharrezkoak diren instrumentu eta koloreak Iñaki Beraetxe zeremonia-maisuaren ahotsak babestuko ditu une oro, eta hainbat testu errezitatuko ditu, Xabier Lete eta Iparragirreren jatorrizko testu eta ahotsekin tartekatuta.

Nor dan nor asmatzera gonbidatzen zaituztegu, istorioaren zehar uztartze berezi honetaz gozatzera.



El año 1981 supuso el acercamiento del poeta desgarrado Xabier Lete (1944-2010) al bardo errante J. M. Iparragirre (1820-1881), a través de conferencias, textos y colaboraciones discográficas en el centenario de la muerte de Iparragirre.

Ahora en 2020, año conmemorativo de ambos, el que fuera músico y amigo cercano a Lete, el polifacético Joxan Goikoetxea y su Euskamerata nos proponen un acercamiento poco convencional a los dos artistas: un itinerario transversal en el que nos cruzaremos con los universos musicales y poéticos que les inspiró, les influenció y les apasionó. W.Wordsworth, G.B.Pergolesi, G.Sagreras, J.Brel, J.S.Bach, C.Duprez, G.Meyerbeer, F.Schubert, Lizardi o Xenpelar nos hablarán de nostalgias y añoranzas, de dolor y sufrimiento, de fraternidad y rencor, de la patria, del amor, de deseos y anhelos.

Euskamerata es el peculiar nombre de la agrupación con la que Joxan Goikoetxea nos tiene habituados a itinerarios musicales poco convencionales y que fue acuñada en diversas giras italianas y en torno a músicos de diversa procedencia que interpretaban música tradicional euskaldún.

En este caso serán las voces de Klara Mendizabal y Amaia Azkue, ambas dos contrastadas en sus respectivos ámbitos y de singular personalidad, las que nos llevarán alternativamente y de modo sutil por aspectos menos conocidos de Iparragirre y de Lete. Acompañadas por la gitarra de Iosune Marín y el cello de Maider Zapirain, instrumentos y colores necesarios en este marcado relato estarán arropadas en todo momento por la inconfundible voz de Iñaki Beraetxe, maestro de ceremonias que nos recitará diversos textos que se intercalaran a su vez con fuentes originales, tanto de Xabier Lete como de Iparraguirre.

Os invitamos a adivinar quién es quién y a disfrutar de este peculiar maridaje a través de la historia.



. EMANALDIAK
TALDE ARTISTIKOA .

.
.
2020ko irailak 5, larunbata - ESTREINALDIA
. Antioko XXXVII. Musikaldia
. Ciclo de música de La Antigua
. ZUMARRAGA - Antioko baseliza - 19:30h
.


Joxan Goikoetxea: ideia, gidoia,
zuzendaritza eta akordeoia
.

Amaia Azkue: ahotsa .

Klara Mendizabal: ahotsa
.

Iosune Marín: gitarra klasikoa .

Maider Zapirain: biolontxeloa .

Iñaki Beraetxe: errezitatzailea.

.

.E
Emanaldiaren iraupena: 75 minutu.n

. 2021eko maiatzak 16, igandea
. Azkoitiko XXIX. Udaberriko Musikaldia
. AZKOITIA - Andre Mariaren Jasokundearen eliza - 18:30h
.
. . .
. 2021eko abenduak 23,osteguna
..HERNANI - Biteri Kultur Etxea- 19:30h

 

 



Orain kanta ditzagun lau bat bertso berri
Gure probintziaren alabantzagarri.

Bide batetik okertu gabe, esan dezagun bertsoa,
ixil-ixilik kanta ditzagun euskaldunen sekretuak.

Egun batean agertuko da gure goizeko izarra,
bere hodeietan inguru dala Jaun Zuriaren itzala;

Herri zahar baten oharpen haiek nola ditugun galduak,
zenbat itxura alda lezazke eguna hil zuen gauak.

Erregutu diogun Jaungoiko Jaunari
Pakea emateko oraiñ eta beti.
Bai eta indarrare zedorren lurrari,
Eta bendiziyoa Euskal-erriari.





Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Proiektuak
Shop
Katalogoa
Agenda
Who?

Segi Aztarna...