ALBOKA FOLK TALDEA

The Marker Stone
Alan Griffin in memoriam


30. Urteurrena - Argitalpen berezia
(1994 - 2024)


CD Audio Cosmopack - AZ027

Kaleratze data: 2024.XII.05


Erosi Elkar.eus denda digitalean



Créditos e informacion en castellano


Kredituak eta informazioa euskaraz


Information and credits in English

THE MARKER STONE
Gabriel Casey


Harri markatzailea

Irlandako landa paisaiaren ezaugarri diren iraganeko monumentuen
artean, maiz aurkitzen ditugu pieza oroigarriak hildakoen atsedenlekua
markatzen dutenak. Tradizioa garai paganotik heldu da gaurdaino,
hildakoengatik jendeak bizi zuen erreberentziaren, maitasunaren edo galera
sentimenduaren seinale garbia.

Hala, Newgrangeko tumulua, trikuharriak eta harrespilak bezalako egitura
handiez gain, Irlandako hilarri ohikoenak harri soilak izaten ziren, marker
stoneak
. Tokian-tokian tamaina eta forma askotarikoak ziren: hasi inguruan
aurkitutako harri apaletatik eta urrutitik ekarritako harri tantai oraindik ere
zutik dirautenetaraino.

Agerikoa da gaur egun, eta gero eta sarriago, jende askok errausketa
hautatzen duela heriotz ondorenerako, eta pertsona maitatuaren errautsen
pausalekua adierazteko modu polita da harri bat jartzea soil-soilik, ekintza
xumea eta ederra errautsak zehazki non kokatu aukeratzeko keinuan: esanahi
berezia izan zuen toki bat gogoangarri bihurtzen da.

Gure kasuan, azkenean, Burreneko (An Bhoireann irlandarretik eratorritako anglizismoa,
“leku harritsua”) kareharrizko errekarri txiki bat aukeratu
genuen, Alanentzat esanahi handiko paisaia irlandarrekoa. Gure lagunaren
errautsen marker stonea lorategi barreneko sahatsaren ondoan kokatu genuen.
Leku ederra da han atseden hartzen duen gizon berezia gogoratzeko.






THE MARKER STONE

01 THE MARKER STONE · 02 EAVAN AND HER MEN · 03 BRIDGET´S LEAVE TAKING
04 ELLEN´S ARRIVAL · 05 FRANTZIATIK EDERRENIK · 06 WHAT HARM · 07 THE TACKLE
08 CAITLÍN BHUARTHA · OIHANEKO ZUHAINETAN · INTXAUSTI · 09 BLACKBERRY BLOSSOM · THE BACHELOR
10 THE FLAT OF MY BACK · THE RED PERIL OF ORMAIZTEGI · BARKATU, PEPE
11 THE OSTRICH ·12 THE SPRING RELEASED · DAINTY DOMINIC
13 THREE MAIDENS · ARHANE · 14 BEIR BUA · 15 ELURRA ZURI MENDIAN
16 TAIMSE IM´CHODLADH · THE SHORES OF LOUGH BRAN · HAZAFELÉ
17 HAMAR URTEREN BUELTAN · 18 JAVIER SENDATZAILEA · ANACH CUAIN · OILEÁN



Alan Griffin - Juanjo Otxandorena - Arkaitz Miner
Iosune Marín - Mikel F. Krutzaga - Garbiñe Sagastibeltza
Márta Sebestyén - Iker Lope de Bergara - Ixiar Jauregi
Joxan Goikoetxea - Suso Saiz - Zohar Fresco




PRODUKZIO ARTISTIKOA : JUANJO OTXANDORENA, MIKEL F. KRUTZAGA & JOXAN GOIKOETXEA
NAHASKETAK, EDIZIOA ETA MASTERING DIGITALA: MIKEL F. KRUTZAGA - MUSIKART STUDIO


Diseinu grafikoa: GRAFIKOKI
Azala - Argazkia: The Burren, County Clare, Ireland
Alan Griffin - Argazkia: Juantxo Egaña
Ingelesezko itzulpena: Donal Thompson
Euskarazko itzulpena: Beatriz Zabalondo eta J.L. Aranguren “Txiliku”
EskEskerrik asko Kontxi Irizar eta Sara Estébanezi, testuak
gainbegiratzeko egindako lanagatik.





Eta denboran atera denbora gidatzeko mendebaldera
Clare konderrira, Flaggy itsasertzean barrena
irail-urrietan, haizea
eta argia bata besteari atxikitzen zaizkionean

hala moduz itsasoa alde batean zakar agertzen dela
apartsu, distiratsu, eta harri arteko lehorra
lakuaren gainazal arbel-zilarkara argituz
oinaztargia irudi beltxarga saldoak lurra jotzean

haien lumak laztu eta nahastuak, zurian zuri,
haien buruak erabat heldu eta temati itxurakoak
ezkutatuak edo gandortuak edo urpean lanpetuak.
Ez alferrik espero geldituta irudi hobea

harrapatzerik. Ez zaude ez hemen ez han,
presa horretan gertatzen dira gauza ezagunak eta bitxiak
ufada leun indartsuak autoa albotik astintzera datozenean
eta bihotza ezustean harrapatu eta zapla zabaltzean



Postscript
Seamus Heaney
(Nobel Saria Literaturan 1995)







THE MARKER STONE
Joxan Goikoetxea


Kontxi Irizarren ahotik entzun nuen lehenengoz marker stoneen berri.
Berak kontatu zizkidan Alani lurra eman zioteneko bilera familiarraren xehetasunak eta
nola egin zuten Lisdoonvarnako euren etxeko lorategi ederrean,
pena handiz joan ezin izan nuena. Lehenengo momentutik harrapatu ninduen
marker stone kontzeptu eta titulutzat erabiltzeko ideiak, disko bat lantzen
baikenbiltzan taldearen 30. urteurrena ospatzeko eta gure lagun minari eskaintzeko haren
heriotzaren lehenengo urteurrenean. Berehala pentsatu nuen
horrek indartu eta osatu egingo zuela Hernanin 2023ko abenduan antolatu
genuen Azken agurra deitu genion agur zeremonia hunkigarrian sortu zen
unibertso berezia. Alanek eta Kontxik hain gustuko eta lasaigarri zuten Irlandako Burren
paisaia berezira egindako azken bisitetako irudiek hainbat testu
eta une musikal inspiratu zituzten.



Marker stone hitzaren esanahian arakatzen badugu, “mugarri” aurkituko
dugu lehena, eta, jakina, Alan gu guztiontzat hala izan zen: bidea markatu zigun benetako harria.
Haren giza kategoriak eta talentu artistiko eta intelektualak leku ordezkaezin garrantzitsua landu dute gure
bizitzetan, modu sinboliko honetan gogoratzea merezi duena.

Baina gehiago sakontzen badugu marker stoneen esanahi, itzulpen eta erabileren artean,
ikusiko dugu historikoki espazio fisikoetan ere elementu mugatzaile
gisa erabili izan direla, noizbait bereizi gabeko ingurune natural bat bereizteko.
Bereizketa hori giza arrazoiengatik, arrazoi kulturalengatik
edo arrazoi sozialengatik bilatzen da. Bigarren adiera horretan sakondu nahi
nuke, lan diskografiko honen edukiaren esanahia ulertzen lagunduko duen
tresna gisa erabiltzeko.

Alboka taldearen oroitzapenezko disko bat sortzeari ekiteko gogoak
hogeita hamar urteotako ibileretan bildutako gure artxibo zabal osoa
arakatzera eraman ninduen hasiera batean: material fotografikoa, testuak,
gutunak, liburuak, aldizkariak, kazetaritza-artikuluak, objektuak, opariak,
tresnak, bidaiak, kartelak, esku-programak, oroitzapenak... baina batez
ere grabazioak. Era guztietako grabazioak: gure diskoetako kantuen
bertsio alternatiboak, horien maketak, zuzeneko kontzertuen grabazioak,
beste proiektu batzuetako eta parte hartutako bestelako ekitaldietako
kolaborazioak... Lehenengo tentazioa izan zen doinu argitaratu gabeekin
bilduma on bat egitea, talde honek izan dituen fase eta formazioak islatuko
lituzkeen bilduma.




Bilaketan zehar, ezin konta ahala oroitzapenez gozatu dut eta agian okupatzen gaituen
hau baino argitalpen zabalagoa merezi dute. Bidaia iniziatiko
eta ahaztezinak oroitu ditut, Førdera (Norvegia) egin genuena bezalakoak,
eta hango gauerdiko eguzkia. Han ezagutu genituen Ziya Aytekin eta bere
tuluma –euskal albokaren bertsio turkiarra–, edo guk miretsitako artista eskandinaviarrak,
Väsen eta Agnes Buen Garnås kasu. Kairorako (Egipto) bidaian, albokaren eta Khan el-Khalili zoko
ikusgarrian eskuratu genuen tar, doumbek eta bendir sortaren arteko senidetze hunkigarria bizi izan genuen,
Bayt al-Suhaymi jauregitik gertu, non errezitaldia eskaini baikenuen. Székesfehérvarnen (Hungaria),
ekialdeko kulturak ikasten hasteaz gain, gerora gure
talismana izango zena ezagutu genuen, Márta Sebestyén abeslaria. Márta,
Lorius diskoan euskaraz egin zuen kolaborazio harrigarriaz gain, taldekide
izan genuen Atenasko Womad (Grezia) eta Glasgoweko Celtic Connections
jaialdietan. Jaialdi horretan lagun izan genituen halaber Alasdair Fraser, Natalie Haas, Skyedance eta
Mikel Laboa oroitua ere, zeinak bere Txoria txori eskaini zuen jendez gainezka zegoen
Royal Concert Hallean. Italia beti abegikorrean, gure Balen López de Munain estimatua zeremonia-maisu
ibili zen espazio enblematikoak diren Folkest-Spilimbergon (Friuli) –Chieftains historikoekin–,
Concerti Scaligerin (Verona), Ottocenton (Saludecio), Musiche
delle radicin (Nogara), eta baita Turinen, Padovan, Reggio nell’Emilian, Trenton eta Pugliako
hegoalde muturrean ere; itzultzeko irrikaz gauden toki hori,
Uaragniaungo gure lagunekin (Maria, Luigi eta Silvio) elkartzeko. Han sortu genuen Euskamerata terminoa,
italiarrentzat itsusi samarra ducearen unibertsoarekin duen loturagatik, baina guri gustatzen
zitzaiguna Geoff Warren eta Salvatore Maiorerekin fantasiazko sormen lan haiek proposatzeko.
Ezin dugu ahaztu Renoko Unibertsitateko (Nevada, AEB) Nightingale Concert Hallean emandako ezohiko
kontzertu akustikoa. Bidaiak ere ez: Irlandara (Maynooth, Armagh...),
Dranouterrera (Belgika), Görlitzera (Alemania), Amarantera (Portugal) eta are
Bartzelonara –Tradicionarius, C.A.T.–, Ceutíra, Folk Segoviara, Viceko musika
bizietara, Toledoko Luna Celtara, Madrilgo Arte Ederretara, Madrileko Suristan eta Galileo Galileira,
Nafarroako Jaialdietara, Folk Getxora, Radio 3ko kontzertuetara, Zaragozako Strictly Mundialera,
Huescako PIRera, Tenerifera... Hamaika lagun eta bizipen, gure oroimen pisu higatuan gandutzen hasiak.









Ariketa mnemonikoak berriro gogoratzera behartzen gaitu, pertsona
askoren ekarpena eskertu behar baitugu: Suso Saiz, Peter Maund, Cormac
Breatnach, Martin Goikoetxea, Mike Bidart eta gure artean ez dauden beste hainbat,
hala nola Fiachra Mac Gabhann, Fernando Larruquert, Javi Area,
Jonan Ordorika... Zerrenda amaigabea zinez, izenen bat ahaztuko zaidana
ezinbestean, eurekin musikaz, kulturez eta bizitzaz gozatu
eta ikasi dugun jendearena.

Baina, orduan, non imajinatu behar dugu marker stone horren kokalekua,
hainbeste kultura aniztasunen artean, denbora honetan guztian mugitu garen
unibertso plural horretan?






Alan Griffin 1984an iritsi zen Euskal Herrira, Pio Barojari buruzko
literaturako doktore tesi baten harira, eta hemen errotzea erabaki zuen.
Hasiera-hasieratik, eta agian helburu edo asmo argirik gabe, baina bere
nortasun bitxiari leial izanik, euskal musikaren, folklorearen eta tradizioaren
alderdiak entzuten, behatzen, aztertzen, biltzen, alderatzen, ordenatzen eta
partekatzen jardun zuen irmo eta jarraikitasun handiz. Ia berrogei urteotan
astia izan zuen alboka jotzen ikasteko –eta nola!–, Alboka taldearekin bost disko
argitaratzeko –gehi ia erabat haren egiletzako materialarekin konposatutako
seigarren hau–, eta beste bi disko Aintzina taldearekin –Albokaren alter egoa–,
zeinarekin bideratu ahal izan baitzuen bere lan emankorra. Orduan bota zuen
Veronako Alessandro Nobis lagun estimatuak esaldi hau: “Aintzina? Formazio
perfektua da, Alboka taldea bezalakoa, baina akordeoilaririk gabe...”.
Umorea izan da gure harremanaren oinarrietako bat urteotan guztietan, eta
esaldia ia neurea bailitzan hartu izan dut bi taldeen eta proiektuen arteko
aldea deskribatzen saiatu naizen aldietan. Aintzina proiektua, hasiera batean
Ipuinak deitzekoa zena, urte batzuk geroago azaleratuko zen icebergaren
punta baino ez zen. La Puerta abierta. Baladas vascas e internacionales, The
Welcoming Tradition
–ingelesezko bertsioa– eta Sasibaladak dira Alanek
lanerako zuen gaitasunaren islarik onena. Bata eta bestearen artean, Halfway
to Hell
egin zuen, herri errepertorioko doinu original edo moldatuekin
albokarako osatutako 333 piezako bilduma, eta kolaborazio ugari egin zituen
musikari, ikertzaile eta aldizkariekin. Jarduera hori guztia ingeleseko irakasle
lanarekin, kontzertuekin eta birekin konbinatzen zuen.


Alboka
(1994)
Bi beso lur
(1998)
Lorius
(2001)
Lau anaiak
(2004)



Kultura aniztasunera itzuliz, euskal munduan murgildu izanak esan nahi
du Alanek alde batera utzi zituela irlandar izaera, kultura, hizkuntza eta musika? Inola ere ez!
Denbora horretan guztian maiz bidaiatu zuen jaioterrira,
han harremanak baitzituen familia-ingurune osoarekin, lagunekin, albisteekin eta herrialdeko
egoerarekin, literaturarekin eta unean-unean egiten zen
musikarekin. Berak jarraitzen zuen bere instrumentu “ez-euskaldunak” ikasten eta ahal zuen session
guztietan zuzenean jotzen. Urte askoan jo zuen Lisdoonvarnako The Roadside
Tavernen –Micílin Conlon zenarekin–, Bridget ‘s Welleko Murphys Puben, Liscannorren edota
Ennistymoneko Marrinan’s tabernan.



Euskadin ere aurkitu zuen bere alderdi natural hori asetzeko modua.
Lehenengo urteetan, The Porter Sharks taldearekin jardun zuen, lagun zituela
Donal Thompson, Conor MacCarthy, Flavio, Joserra eta beste boluntario asko:
asteazkenetan Auld Dubliner-Azul Cristalen egiten ziren saioetara hurbiltzen
ginenak. Tokia Donostia erdialdean zegoen anglohiztunen oasi moduko bat
zen. Geroago, eta modu ordenatuago, planifikatuago eta entseatuagoan, Turlach jarri zuen
martxan Alanek, oso hirukote bateratua Juanjo Otxandorena eta Arkaitz Minerrekin,
Hernaniko Kixkaleko saioetan atsegin ematen ziguna.

Aintzinarekin entseguak, dinamika eta bizikidetza partekatuz, oso maila bikaina lortu zuten
Irlandako doinu tradizionalei eta Alanen berezko doinuei bide emanez.






Eta bi errealitate horiek, Euskadi eta Irlanda, ez al ziren inoiz nahastu?
Hona iritsi nahi nuen nik...

Pentsa dezakegu ia ezinezkoa edo saihestezina zela bi unibertso horiek bata besteaz ez
kutsatzea, baina Alanek zorrotz seinalatu zuen marker
stone
aren kokalekua, bi esparruak mugatzen zituen harri markatzailearena.
Oso ondo gogoratzen dugu nola haserretzen lehena izaten zen antolatzaile
edo kazetariren batek Alboka taldea musika zeltako banda gisa etiketatzen
zuenean, hainbestekoa baitzen izan ere bere zorroztasuna irizpideari eta
proiektu edo ideia batekin kontsekuente izateari zegokionez. Hori zen Alan.
Mutildantzak alde batetik eta reelak bestetik; zortzikoak beren izaerarekin
eta hornpipeak eurenarekin. Are gehiago, planteatu zuen berak ezin zituela
gure kontzertuak aurkeztu atzerritarra izanik, ez ziola sinesgarritasunik ematen gure
proposamenari, eta nahasmendua sor zezakeela publikoaren ondorioetan eta loturetan,
gauzen jatorria eta bilakaera imajinatzean. Ondorioa?
Honako honen ingeles ulertezina edota italiar eta frantses groteskoak atera
behar argitara... Alanek bere ohiko ironiarekin konpontzen zuen: “Goiko, badakizu nire akademian
onartuko nukeen azken ikaslea izango zinatekeela,
baina egia esan, ez dut ezagutzen inor hain ingeles gutxi jakinda hain ondo
molda daitekeenik planetaren luze-zabal osoan zehar...”. Horrekin guztiarekin
konforme ez eta Hi, Zelta! pieza idatzi zuen.

Horrela, Alan Griffin marker stone, harri markatzaile gisa, erreferentzia
izan zen gu guztiontzat, zorroztasunaren eta kontzientziaren eredu, bizitza
guztian zehar egin zuen lan emankorrean. Eta hori, nola eramaten da
oroitzapenezko CD batera? Nolako soinua izan behar du?

Egokitzat jo nuen material guztiarekin egindako lehen bahetzearen emaitza
berrogeita hamar doinutik gorakoa zen, lagunaren irizpide premiazko horrek
funtzionatzen ez zidanaren froga... Entzunaldi batzuk egin genituen estudioan,
eta Juanjo Otxandorenak –gutxi hitz egiten du, baina zentzu handiz– eman
zidan irtenbidea bere esaldi mamitsuetako batekin: “Alanek egiteko tarterik
sekula hartu ez zuen disko irlandar hori egin beharko genuke. Omenaldia
egiteko modurik onena litzateke”. Eta hala izan da!








Bidean balio sentimental handiko doinu asko utzi ditugu, erreserban,
hibernazio egoeran, etorkizun hurbilean bizia hartzeko zain. Gure
zuzenekoetan eboluzionatuz eta aldatuz joan diren doinu horietako asko,
esaterako Altsasuko dantza, Lehen, orai eta bethi edo Artolak deuko, laster
esnatzea espero dut moldaketa eta grabazio berriekin.

Disko berri bati forma eman behar genion bakoitzean, behin betiko
doinuak aukeratu eta erabakitzean, hautaketaren une zailean Alanen
sententzia zirtolarietako bat izan ohi zen: “Lasai, nik dagoeneko pentsatuak
dauzkat zazpigarrena, zortzigarrena eta baliteke bederatzigarren diskoa
ere... Denbora eta pazientzia kontua da dena”. Denbora amaitu egiten da eta
ihes egiten digu eskuetatik, Alan maitea, baina hitzematen dizut ez dudala
nire pazientzia agortuko eta hainbeste poz eragin digun bide horri jarraituko
diodala, eta, horrela, zure artxibo erraldoian behar bezala gordeta geratu den
material hori guztia argitara ateratzen jarraituko dudala. Alboka proiektuak
modu horretan jarraipena izan dezakeela pentsatzeak motibatu eta animatu
egiten nau.

Disko hau seigarrena da, eta numerologian 6a orekarekin eta
harmoniarekin lotuta dago, eta hobekien egiten zenekienaren sinbolo gisa
ikusten da: ardurak hartu, aholkatu, sendatu eta zaindu. Zure anaia Hughiek
hitzaldi hunkigarria eman zuen Azken agurraren egunean, Hernanin, aitorpen
bat egin zeniola esanez: “Euskal Herrira etorri izan ez banintz irlandar
bizitza atzean utzita, gainerako urteak Galwayko Unibertsitateko irakasle
gisa pasatuko nituzkeen”. Eta nik diot pozten naizela hala izan ez zelako,
baina, funtsean, horretan aritu zara bizitza osoan: maisu bikaina izan zara,
eta etengabe lagundu diguzu dena modu bereziki aberasgarrian ikusten,
estimatzen, gozatzen eta ikasten.

The Marker Stone diseinatzeko bidea, goizeko lanbroa saretzen den eran,
bat-batean argitu zela zirudien. Argitalpen honetan pentsatzera eraman gintuen
abiapuntu bera izan zuen: azken urtean estudioan grabatu genituen zure azken
lau kantuak. Orduan esaten zenuen zure bizitzan ohitura erraza bihurtu zela
familiakoei eta lagunei opariak musika-lanekin egitea. Zorionekoak horien
hartzaile guztiak. Esan zenuen baita ere, paradoxikoa izan zitekeen arren, bizitza
modu bereziki bizi eta zoriontsuan bizitzen ari zinela. Soilik esan diezazukegu,
guretzat ere hala izan zela. Diskoa ez da batere tristea geratu eta, hiru baltsi
eta Ellen´s Arrivalari esker, dantzatzeko modukoa da. Ziur nago Patxi Monterok
koreografia politak prestatuko dituela Elgetako saioetan. Eskainiko dizkizugu.
.




Burren eta Irlandako itsaslabarrak irudikatuz kontenplaziozko entzuketa
bat izan zitekeenari lagunduko zioten aire lasaiak hautatzea izan zen
lehenengo arazoa. Bertsio ugari genituen gordeta, jatorrizko formatu, kalitate
eta instrumentazio desberdinetan, izenburuak ere desberdinak zirela. Hala
geneuzkan lagunek gordetako kasete-zintak, antzinako multipistak, telefono
mugikorreko grabazioak... Blokeak sortzea erabaki genuen, tonu bereko edo
antzeko atmosfera zuten hainbat doinu luze eta trinko konbinatuz, CDa hasieratik
amaierara bere batean entzuteko aukera emango zutenak, hausturarik edo
jauzirik gabe. Pentsa dezakezu konplikazio teknikoak Mikel F. Krutzagaren
ohiko bikaintasunarekin konpondu direla berriro ere, benetako magia egin
baitu jatorrizko iturriren batekin. Eta hori gutxi ezta, gitarra akustikoarekin
animatu da. Bridget´s Leave Taking abestiaren bere bertsioa bikain gelditu da,
CDko lehen singlea izateraino. Zer pentsatuko ote zukeen Bridgetek? Seguru
gustatu zaiola, entzuten duen lekutik entzuten duela. Mikel izan da gure disko
guztietako ingeniaria, lehenengoan izan ezik, eta Alboka zer izan zen eta
denaren ikuspegi pribilegiatua du. Zalantzarik gabe, esker on berezia zor
diogu. Eskerrik asko, Mikel.





Teknologiaren bertuteei esker eta momentuko AA onenaren mailan zurekin
jo ahal izan dugu Hamar Urteren Bueltan. Irizartarrak zoriontsu izango dira
elkarrekin dantzatuz, eta Javier Azparren ere bai bouzoukiarekin The Healer
piezaren zure bertsioarekin. Egia izango da terapeutikoa dela...

Kixkal, Cafe Eslava edo ToloFolkeko zuzenekoek leku bat merezi zuten
tracklistean, bereziki The Bacheloren zure bertsioak. Pena da zure abeslari
dohainak gehiago ez ustiatu izana! Entzuten zaitugu, halaber, Anach Cuain
malenkoniatsuan, Blackberry Blossomeko zure lilting berezian eta Ixiar
Jauregirekin batera Elurra zuri mendian lanean ere. Zeure letra duen errezitatu
horretan entzuteak kontsolatu egiten gaitu eta bake hunkigarria transmititzen digu.

Márta bereziki inspiratua ere entzun ahal izango duzu gure zuzenetako
batean Lorius kantatzen, pianoan neronek lagunduta, zu estudioan ez zeundela
aprobetxatuz. Eta Lough Branetik Flaggy itsasertzera, Seamus Heaneyren
Postcript poema ere sartuko dut, hainbeste gustatzen zaizuna. Espero dut dei
gisa balio izatea eta iparrorratz lanak egitea bidaia musikal hau inspiratu duen
Burreneko paisaia eder hori oraindik ezagutzen ez dutenentzat.


Eta, amaitzeko, kreditu zerrenda zehatz bat prestatu dut, zuri gustatzen
zaizun bezala, eta hor bildu dut zuri eskaintzen dizugun CD hau osatzen
duten 29 doinuetako bakoitzaren jatorriari buruzko informazioa. Bide batez,
disko honekin batera zure 52 sasibaladak apailatu ditugu liburu berri batean.
Horietatik guztietatik bat, Frantziatik ederrenik, Arkaitz Minerren moldaketa
ikusgarri batean entzuten da hemen; abestu ere egin du. Iruditzen zait lehen
urratsa dela sasibalada horiek folkera eta musika tradizionalera hurbiltzen
diren belaunaldi berrien errepertorioa gizentzera pasatzeko zure irrikan. Zuk
atea zabalik utzi zenuen, gu gurutzatzen ari gara.





Eta hogeita hamar urte labur hauetan gure historia osatu duten pertsona
askoren zerrenda ere agertzen da: musikariak, kolaboratzaileak, dantzariak,
teknikariak, kazetariak, argazkilariak, diseinatzaileak, antolatzaileak, familia,
luthierrak, groupiesak, lagunak... Ziur norbait ahaztu dudala. I´m sorry...






Eta zure Alboka maitea? Ez kezkatu, une desberdinetan jotzen du, zure
lagun irlandarrei zer den, nolakoa den eta zer soinu duen kontatzeko bada
ere, bizi zinela zuk apenas egin zenuena, a very real Marker Stone... Arhane,
Barkatu, Pepe eta Intxausti, bakoitza maisulana. Eta amaitzeko, Iker Lope de
Bergarak, zure jarraitzaile leialak, gure bizitzetan oso modu berezian presente
jarraitzen duen pertsonarentzat agur duina konposatu eta interpretatu zuen
albokarekin. Izenburua “gero arte” bat eskaintzeko irakatsi zenigun hori
besterik ezin zitekeen izan:


Beir Bua, Alan






01. The Marker Stone (Alan Griffin) - 2´46

Flauta: Alan Griffin
Sintetizadoreak, akordeoia eta giroak: Joxan Goikoetxea

Alanen flauta Tolofolk jaialdian grabatua zuzenean, 2021eko apirilaren 11n.
Sintetizadoreak, akordeoiak eta giroak Joxan Goikoetxeak Aztarna
estudioan grabatua, 2024ko urrian.

Doinu hau My wish for Hughie and Mary, Bamboo edo Fonn mall gan
ainm
izenburuekin ere jo, erabili eta grabatu izan ditu Alanek.

02. Eavan and Her Men (Alan Griffin) - 2´50

Flauta: Alan Griffin
Bouzoukia: Juanjo Otxandorena
Mandolina: Arkaitz Miner
Akordeoia eta baxua: Joxan Goikoetxea

Alan Griffinek Eavan Griffini eskainitako doinua.

Joxan Goikoetxeak Aztarna estudioan grabatua, 2022an.
Doinu hau The Rakes izenburuarekin ere jo, erabili eta grabatu izan du
Alanek.
03. Bridget´s Leave Taking (Alan Griffin) - 2´02

Flauta: Alan Griffin
Gitarra akustikoa: Mikel F. Krutzaga

Alanek bere amaren heriotzean sortu eta etxean grabatua 2023an.

Gitarra akustikoa Mikel F. Krutzagak Amezketako Musikart estudioan
grabatua, 2024ko azaroan.



04. Ellen´s Arrival (Alan Griffin) - 3´48

Flauta eta whistlea: Alan Griffin
Bouzoukia: Juanjo Otxandorena
Mandolina: Arkaitz Miner
Baxua: Garbiñe Sagastibeltza
Akordeoia eta sintetizadoreak: Joxan Goikoetxea

Ellen O´Beirnen eta Eoin Griffinen arteko ezkontza egunean, Alan
Griffinek sarreran jotzeko doinua.

Flautak, bouzoukia, akordeoia, sintetizadoreak eta mandolina Joxan
Goikoetxeak Aztarna estudioan grabatua, 2022an.
Baxua Mikel F. Krutzagak Amezketako Musikart estudioan grabatua,
2024ko azaroan.




05. Frantziatik ederrenik (Arkaitz Miner) - 3´28

Biolina, mandolina, gitarra eta perkusioak: Arkaitz Miner
Euskarazko itzulpena: Juan Garzia

Arkaitz Minerrek sortutako doinua, Alan Griffinen Sasibaladak
proiekturako Nemesio Etxanizen bertso doinu batean oinarriturik.

Arkaitz Minerrek bere etxean grabatua eta Mikel F. Krutzagak Amezketako
Musikart estudioan nahastua, 2024an.
06. What Harm (Alan Griffin) - 3´01

Flauta: Alan Griffin
Bouzoukia: Juanjo Otxandorena
Biolina eta mandolina: Arkaitz Miner
Akordeoia eta baxua: Joxan Goikoetxea

Alan Griffinek Hugh Griffini eskainitako doinua.

Joxan Goikoetxeak Aztarna estudioan grabatua, 2022an.
07. The Tackle (Alan Griffin) - 2´16

Flauta: Alan Griffin
Bouzoukia: Juanjo Otxandorena
Biolina eta mandolina: Arkaitz Miner
Akordeoia eta baxua: Joxan Goikoetxea

Alan Griffinek Eoin Griffini eskainitako doinua.

Joxan Goikoetxeak Aztarna estudioan grabatua, 2022an.
08. Caitlín Bhuartha · Oihaneko zuhainetan · Intxausti
(Alan Griffin - Euskal kantu herrikoia - Alan Griffin ) - 7’09


Flauta eta alboka: Alan Griffin
Ahotsa: Márta Sebestyén
Sintetizadoreak eta giroak: Joxan Goikoetxea
Bouzoukia: Juanjo Otxandorena

Caitlín Bhuartha doinua Aztarna estudioan grabatua, 90eko hamarkadan.
Oihaneko zuhainetan doinua zuzenean grabatua Iruñeko Gayarre
Antzokian, 2001eko urriaren 1ean.
Intxausti doinua Peio Gorrotxategik zuzenean grabatua Hernaniko
Biteri aretoan, 2016ko irailaren 30ean. (Alan Griffin & Friends izeneko emanaldia).

Caitlín Bhuarta doinua Cathlen izenburuarekin ere jo,
erabili eta grabatu izan du Alanek.
09. Blackberry Blossom (Lilting) · The Bachelor
(Irlandar herrikoiak) - 3´55


Flauta: Alan Griffin
Bouzoukia: Juanjo Otxandorena
Biolina: Arkaitz Miner
Akordeoia: Joxan Goikoetxea

Blackberry Blossom zuzenean grabatua Tolofolk jaialdian, 2021eko
apirilaren 11n.

The Bachelor Peio Gorrotxategik grabatu eta nahastua Ereñotzuko Aieka
estudioan, 2006ko abenduan.
10. The Flat of My Back · The Red Peril of Ormaiztegi · Barkatu , Pepe
(Alan Griffin) - 4´35


Flauta eta alboka: Alan Griffin
Bouzoukia: Juanjo Otxandorena
Biolina: Arkaitz Miner

Gallartan zuzenean grabatua, 2017ko urriaren 14an.
11. The Ostrich (Alan Griffin) - 2´25

Klarinetea eta tin whistlea: Alan Griffin
Bouzoukia: Juanjo Otxandorena
Mandolina: Arkaitz Miner

Ereñotzuko Aieka estudioan Peio Gorrotxategik grabatu eta nahastua,
2007ko maiatzean.
12. The Spring Released · Dainty Dominic (Alan Griffin) - 3´24

Flauta eta tin whistlea: Alan Griffin
Bouzoukia: Juanjo Otxandorena
Biolina: Arkaitz Miner

Ereñotzuko Aieka estudioan Peio Gorrotxategik grabatu eta nahastua,
2006ko abenduan.
13. Three Maidens · Arhane (Alan Griffin) - 4´58

Flautak eta alboka: Alan Griffin
Akordeoia: Joxan Goikoetxea
Biolina: Arkaitz Miner
Alan Griffinek Arhane Minerri eskainitako doinua.

Three Maidens doinuan entzuten den flauta, Javier Ignacio Larrayoz
Larrik zuzenean grabatua Oiartzungo Herri Musikaren Txokoan, 2004ko
ekainaren 26an.
Three Maidens eta Arhane doinuetan entzuten den akordeoia, Joxan
Goikoetxeak grabatua Aztarna estudioan, 2024ko urrian.
Arhane doinuan entzuten diren biolina eta alboka, Peio Gorrotxategik
zuzenean grabatuak Hernaniko Biteri aretoan, 2016ko irailaren 30ean.
(Alan Griffin & Friends izeneko emanaldia).

14. Beir Bua (Iker Lope de Bergara) - 3´14



Alboka: Iker Lope de Bergara
Hypnotics: Suso Saiz
Perkusioa: Zohar Fresco
Sintetizadoreak eta giroak: Joxan Goikoetxea

Alboka Joxan Goikoetxeak Lutxanako Dultzaina tailer-eskolan grabatua,
2024ko azaroaren 24an.
Hypnotics giroak Suso Saizek Madrilen grabatutakoak.
Perkusioak Amasako IZ estudioan Mikel F. Krutzagak. 2004Ko ekainean grabatuak.
Sintetizadoreak eta giroak Joxan Goikoetxeak grabatuak Aztarna
estudioan, 2024ko azaroan.
Beir Bua doinua Iker Lope de Bergarak sortu zuen The Lament for
Limerick
doinu irlandarrean oinarriturik, Alan Griffini 2024ko otsailaren
17an Lisdoonvarnan egin zitzaion azken agurrean jotzeko sortu zuen
doinua Ikerrek.


15. Elurra zuri mendian (Alan Griffin) - 4´41



Hitzak: Alan Griffin
Euskarazko itzulpena: Irene Aldasoro
Flauta eta ahotsa: Alan Griffin
Ahotsa: Ixiar Jauregi
Gitarra: Iosune Marín
Sintetizadoreak eta perkusioak: Joxan Goikoetxea

Joxan Goikoetxeak Aztarna estudioan grabatua, 2015eko otsailean.





16. Taimse Im´Chodlach · The Shores of Lough Bran · Hazafelé
(Irlandar herrikoia · Irlandar herrikoia · Hungariar herrikoia) - 6’26



Flautak eta alboka: Alan Griffin
Ahotsa: Márta Sebestyén
Sintetizadoreak, pianoa, akordeoia eta giroak: Joxan Goikoetxea

Taimse Im´Chodlach doinuko flauta Alanek zuzenean grabatua Tolofolk
jaialdian, 2021eko apirilaren 11n.
Sintetizadoreak, pianoa, akordeoia eta giroak Joxan Goikoetxeak Aztarna
estudioan grabatuak, 2024ko urrian.
The Shores of Lough Bran eta Hazafelé doinuetan, Márta Sebestyénen
ahotsa zuzenean grabatua Iruñeako Gayarre Antzokian, 2001eko
urriaren 1ean.


17. Hamar urteren bueltan (Alan Griffin) - 2´55



Tin whistlea: Alan Griffin
Bouzoukia: Juanjo Otxandorena
Biolina eta mandolina: Arkaitz Miner
Txirula: Iker Lope de Bergara
Akordeoia: Joxan Goikoetxea

Alan Griffinek Imanol Irizarri eskanitako doinua.

Tin whistlea Alanek bere etxean grabatua, 2016an.
Txirula Joxan Goikoetxeak Lutxanako Dultzaina tailer-eskolan grabatua,
2024ko azaroaren 24an.
Biolina eta mandolina Arkaitzek bere etxean grabatuak, 2024ko abenduan.
Akordeoia eta bouzoukia Joxan Goikoetxeak Aztarna estudioan
grabatuak, 2024ko azaroan.



18. Javier Sendatzailea · Anach Cuain · Oileán
(Alan Griffin - Irlandar herrikoia - Alan Griffin ) - 4’50



Bouzoukia, klarinetea eta ahotsa: Alan Griffin
Sintetizadoreak eta giroak: Joxan Goikoetxea

Javier sendatzailea eta Oileán doinuetan entzuten diren bouzoukia,
klarinetea eta sintetizadoreak Alanek eta Joxanek grabatuak, 1990eko hamarkadan.
Anach Cuain doinuan entzuten den ahotsa Hernaniko Kixkal tabernan
grabatua zuzenean, 2010eko martxoaren 15ean.
Anach Cuain doinuan entzuten diren sintetizadoreak eta giroak Joxan
Goikoetxeak Aztarna estudioan grabatuak, 2024ko azaroan.

Javier sendatzailea, Javier Azparreni eskainitako doinua The Healer eta
Remembrance izenburuekin ere jo, erabili eta grabatu izan ditu Alanek.



ALBOKA



Those we love live in our hearts forever...
(Bridget Griffin)




EÑAUT AGIRRE · ANDONI AIZPURU · CORO AKARRETA · IRENE ALDASORO · JULIO ANDRADE · IRAIDE ANSORENA · JOSE IGNAZIO ANSORENA
JUANMA ARAMENDI · JOXE ANJEL ARBELAITZ · JAVI AREA (†) · JUAN ARRIOLA · MIKEL ARTIEDA · IXIAR ARTOLA · TXOMIN ARTOLA
URBIL ARTOLA · AMETS ARZALLUS · AURTEN BAI FUNDAZIOA · JAVIER AZPARREN · FRANCESCO AVESANI · ZIYA AYTEKIN · ANDER BARRENETXEA
JONE BARRENETXEA · FRANCESCA BASEVI · ION MARI BEASAIN · JUANMARI BELTRAN · MONIKA BENGOETXEA
NICO BERARDI · MIKE & JEANETTE BIDART · ROGE BLASCO · LUIGI BOLOGNESE · MICHELE BOLOGNESE · CORMAC BREATNACH
GIGI BRESCIANI · PABLO CABEZA · LUIS CAMINO · MIKEL CAMINO · HARKAITZ CANO · JOSERRA CARBALLO · CARLO CARDINALE · GABRIEL CASEY
MASSIMO CATTANEO · IÑAKI CORTÁZAR “TXOPO” · ANDREW CRONSHAW · DAVID DE LA O · FEDE DE DIOS · ANDREA DEL FAVERO · ANJE DUHALDE
SARA ESTÉBANEZ · JUANTXO EGAÑA · UNNI EIKESETH · IGNACIO ELEZCANO · EÑAUT ELORRIETA · ALBERTO ELOSEGI · DAVID ESCUDERO
MIGUEL ANGEL ESPIGARES · NIKO ETXART · GORKA ETXEBERRIA · MIXEL ETXEKOPAR · XABIER EUZKITZE
JORDI FÁBREGAS · ALVARO FEITO · MIKEL F. KRUTZAGA · ALASDAIR FRASER · ZOHAR FRESCO · SONIA FRÍAS · EUGENIO GANDIAGA
JUAN ANTONIO GARCÍA CORTÉS · ELIXABETE GARMENDIA · JOSERRA GARZIA · JUAN GARZIA · TXEMA GARCÉS
TINO DI GERALDO · ANDER GILLENEA · FILIPPO GIORDANO · JOXAN GOIKOETXEA · MARTIN GOIKOETXEA · ANGEL GOYANES
BORJA GOITIA · MANU GOJENOLA · JON GOMEZ GARAI · KRUZ GOROSTEGI · AITOR GOROSTIZA · PEIO GORROTXATEGI
ALAN GRIFFIN · GRIFFIN FAMILY · NATALIE HAAS · IGNACIO HERRERO · ALAIN HERVOCHON · COLIN HYND
FELIX IBARGUTXI · CESAR IBARRETXE · ARANTXA IRAZUSTA · RAMON IRIARTE · KONTXI IRIZAR · IRIZARTARRAK
AMAIA ISPIZUA · IXIAR JAUREGI · KEPA JUNKERA · CRISTOPHE JUSTE · MIKI KAGAMI · JABIER KALTZAKORTA · MARGARET KEARNS
MIKEL LABOA (†) · IMANOL LABURU · JAIME LA FUENTE · LAMIA ARGAZKIA · LANDARBASO ABESBATZA · JUANBAU LARBURU · AINHOA LARRAÑAGA
JAVIER IGNACIO LARRAYOZ “LARRI” · IRENE LARRAZA · FERNANDO LARRUQUERT (†) · PATRICE LEMAIRE
BENITO LERTXUNDI · IKER LOPE DE BERGARA · BALEN LÓPEZ DE MUNAIN · XABI LÓPEZ DE MUNAIN (†) · JOSÉ MIGUEL LÓPEZ DE HARO · LARA LÓPEZ
FRANCO LUCA (†) · CONOR MAC CARTHY · PATRICK MAC CIONNAITH · FIACHRA MAC GABHANN (†) · SALVATORE MAIORE
IOSUNE MARÍN · MIKEL MARKEZ · ALFREDO MARKINEZ · JOSEAN MARTIN ZARKO · JOSEBA MARTÍN · LUIS MARTÍN · MOSSIE MARTIN
JOSUNE MARTIRENA · DARIO MARUSIC · FLORENCI MAS · PETER MAUND · JON MAYA & LAXOK · IAIN MCLEOD
BINGEN MENDIZABAL · ARKAITZ MINER · XAVIER MINGUELLA · CHRISTIAN MOLL · IÑIGO MONREAL · PATXI MONTERO · MARIA MORAMARCO · LUIS MORATINOS
JOSU MURGIA · MIKE MURPHY · AITOR NARBAIZA · FERNANDO NEIRA · ALESSANDRO NOBIS · IDOIA NOBLE · MARIFE NOGALES
CHRIS NORMAN · ENDA Ó CATHÁIN · FERGAL O DÓDAIGH · GEARÓID Ó DONNCHADHA · JONAN ORDORIKA (†) · IXIAR OREJA · JOSÉ ANTONIO OSSES
JUANJO OTXANDORENA · MARTA PALAU · ELISEO PARRA · XABI PAYA · IÑAKI PEÑA · PETTI · ANDRES PORTERO · ZSÓFIA PESOVAR · ALBERT REGUANT
XABIER REKALDE (†) · JUAN REKARTE (†) · FON ROMÁN · JUANAN ROS · ARMANDO RUAH “SURISTÁN” · SABINO ARANA FUNDAZIOA · ZIGOR SAGARNA
GARBIÑE SAGASTIBELTZA · SUSO SAIZ · AITOR SAIZAR · FLAVIO SALVADOR · MANUEL SANCHEZ · XABI SAN SEBASTIAN · ALEX SARDUI
MÁRTA SEBESTYÉN · PETER SELE · JOSÉ MANUEL TEJEDOR · ANGEL TELLERIA · IKER TELLERIA · NANNI TEOT · SILVIO TEOT · DONAL THOMPSON
TONI TORREGROSA · RAMON TRECET · JACK “TWO METERS” · JUAN ULLIBARRI · FERNANDO UNSAIN · JUAN ANTONIO URBELTZ · MIKEL URDANGARIN
ION URRESTI · ANJEL VALDES · JÁNOZ VARRO · JUAN ANTONIO VÁZQUEZ · PATXI VILLEN · VANIA VITI · GEOFF WARREN · PADDY WOODWORTH
EDUARDO YAÑEZ · JOHN & JENNY YSURSA · JOSE MARI ZABALA · JOSU ZABALA · XABIER ZABALA · IÑAKI ZARATA
AMAIA ZUBIRIA · ANDONI ZUGASTI · OLATZ ZUGASTI · ZUT! CREATIVOS




FRANTZIATIK EDERRENIK

(Frantziako neska)


Hitzak: 1550eko Cancionero de romances de Amberes; Juan Garziak euskaratua


1 Frantziatik ederrenik,
Abian da neska;
Bidazti doa Parisa
Aita-amen xerka.

2 Hara bidea okertuz
Xahutua beta,
Haritzpe bat babes hutsa
Lagunik ez eta.

3 Jaun dotore bat Parisa
Horra zaldiketa;
Harengana doa neska,
Arrenduz arreta:

4 - Otoi eraman nazazu,
Oi jaun zaldun presta!
- Bai bihotz osoz, damatxo,
Bihotz osoz, neska.

5 Zalditik kilimusia,
Bonetaz fereka,
Neska zelaren atzean
Jarri du aldeka;

6 Bidearen erditsuan,
Amorez galdezka.
Neskak, hori entzunik,
Hain zorrotz kopeta:

7 - Ixo, ixo, jaun zalduna,
Gaizto duzu seta,
Aita-ama legendunen
Haurra nauzu eta:

8 Bizi nahi ote zara
Legenez beteta?
Jaun zalduna, ikaratan,
Mutu eleketa.

9 Parisa heldurik, neskak
Irribarrez festa.
- Zer zaizu hain irrigarri,
Zer ote hor, neska?

10 - Jaun zaldun bat irrigai nik,
Kikil zer den eta:
Neska landan hain eskura,
Eta berriketa!

11 Jaun zaldunak, zapuzturik,
Limuri hizketa:
- Itzul gaitezen, gauza bat
Ahantzi dut eta.

12 Neskak sotil-sotil dio:
- Ez eman buelta,
Gorputzez itzuli arren
Ni nihaur naiz eta.

13 Erregek bainau alaba,
Ohorez pareka:
Bizi guztiko zintzaket
Burdinez esteka.



OIHANEKO ZUHAINETAN

(Euskal kantu herrikoia)

Oihaneko zuhainetan eder zuhainik gorena
Europako popülietan famatürik üskaldüna
Hura da zaharrena Kantabriaren semia
Lorius bere lurretan beti libre egon dena.

Amongst the trees of the forest
The most beautiful is the one on the summit.
Amongst the peoples of Europe
The most famous are the Basques.
They are the oldest,
The sons of the Cantabrian,
Happy in their lands,
Always living in freedom
.



ELURRA ZURI MENDIAN
(Hitzak eta musika: Alan Griffin)
Euskarazko itzulpena: Irene Aldasoro

Elurra zuri mendian,
Ulukari otsoa,
Gosez dator, eta bildu,
Artzain, arkumetxoak.
Haurra salbu dauka irmo
Aitak beso sendoan;
Ama(k) kulunka sehaska
Gozo dagien loa.

Howls the wolf upon the mountain,
Treading snow ten inches deep,
Down in hunger, sloping slowly,
Shivering shepherd, watch your sheep.
Here, where father’s arm is strongest,
Stone walls safe an infant keep,
Here the hearth will warm the cradle,
Mother’s hand rock you to sleep.






THE SHORES OF LOUGH BRAN
(Irlandar kantu herrikoia)

Sit you down, loyal comrade, sit you down for a while,
While I spend my last hours in Erin’s green isle.
So fill up your glasses and we’ll drink hand in hand,
For tomorrow I’ll be leaving the shores of Lough Bran.
In the incoming morning I will bid you adieu,
To my father and mother and sweet Carrick too,
But no matter what fortune I shall meet far away,
My thoughts shall be with you by night and by day.











THE BACHELOR
(Irlandar kantu herrikoia)

Ah, when I was a bachelor young and easy, hearty was I and content
I married a wife for to lie by me causing me now for to lament.
When I get home both wet and weary, ‘tis wet and weary do I come
The wife’s in bed ‘til after eleven on the longest day in the month of June.

And the first six months that we were married she never gave me a wink of sleep
For she scratched my head ‘til the blood near trickled, ‘Husband dear put down your feet.’
But when that I asked her that question, ‘twas ‘Husband, husband dearest come!’
Young women, you know, they must have pleasure, and the poor man’s
labour’s never done.

The second six months that we were married, she gave to me a loving son
She sits me for to rock the cradle and she gives me kisses when I’m done.
And if he shrieks, she beats and bangs me and, if he cries, I’m the first to run
Away from the cradle with my bother and my britches and the poor man’s labour
is never done.

Come all young men, from me take a warning, be sure and choose a loving wife
And take home my wife’s sister or she’ll plague you all your life.
And don’t take home my wife’s mother or she’ll plague you even more
But take from me my wife and welcome, then my sorrows will be o’er.



HAZAFELÉ
(Hungariar kantu herrikoia)


Édes Rózsám, tudod azt az egyet,
Hogy én téged, igazán szeretlek,
Nincsen oly kincs, miért odadnálak,
Mer’ én téged hóttig siratnálak.
Édes rózsám, ki volt indítója,
A mi szerelmünknek elrontója?
Hazafelé áll a kocsi rúdja.
Úgy szeretlek, az Isten is tudja.
Gyere rózsám, ne kérd az anyádat,
Eszem azt a csókra termett szádat.



ANACH CUAIN
(Irlandar balada herrikoia)

Ma fhaighimse sláinte is fada a bheas trocht ar
an mhéid a báthadh as Anach Cuan.
Mo thrua amhrach gach athair is mathair
bean is páiste atá ag síleadh síl.
A RÌ na nGrásta, a cheap neamh is Páthas,
nár bheag an bhacht dinn beirt nó triúr?
Ach chomh breá leis gan gaoth gan bí isteach
is lán an bháid acu a scuabadh ar shiúil.





Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Proiektuak
Shop
Katalogoa
Agenda
Who?









Segi gure Aztarna...


AZTARNA
Latsunbeberri 10 behea

20120 Hernani - Gipuzkoa

www.aztarna.com
aztarna@aztarna.com