|
Itzulpengintzako
Euskadi Saria 2015
Shakespeareren
Sonetoak lirikaren gailurrik
bikainenetarikotzat jotzen dira, eta kultura-gertakari
handitzat jotzen da obra hori beste hizkuntza batera
ekartzeko saio bakoitza.
Juan Garzia Garmendia
literatura-itzultzaileak aspalditik jardun
du buru-belarri pieza hori euskarara egokitzeko ahaleginean.
Hogei bat urtez landu eta orraztu ditu,
behin eta berriro,154 soneto horiek,
eta beste hainbeste argibide-iruzkin
ere egin ditu, alboan joango direnak, irakurleari bidea
errazteko. Horrenbestez, Sonetoen edizio eder
bat apailatu da 2014 urtean, sortuberri den
Mikel
Laboa Katedraren bultzadaz
eta laguntzaz.
|
Shakespeare euskaraz
biziberritzea Oihenart biziberritzea ere bada, edo Etxeberri
biak, edo Lauaxeta, Lizardi zein Lazarraga, eta are
Leizarraga, Aresti nahiz Atsular. Juan Garziak
horienean jo du atea kox-kox, baina ez gutxiago Bernat Etxepareren
erritmo-errimetan edo ahozko tradizioko ereduetan, bertsolaritza zaharrean
edo orainagoko idazle nahiz itzultzaileen ekarrietan. Soneto hauek irakurri-entzun
ahala, gure kultura literarioaren soinutxo hori atzematen da, kultura
unibertsalarekin parez pare mintzatzen jarria.
Sortu berritan
heldu zion Mikel Laboa Katedrak proiektu honi, testuarekin
batera euskal kulturako bestelako arte-hizkuntza batzuk ere hitzezko
hizkuntzaren jai honetara gogatzeko ametsaren atzetik.
|
|
Sonetoek soinua eskatzen dute, barne zein kanpoko ahots bat. Euskal poesian,
soneto edo hamalaudun deritzon moldeak ez du izan forma finkorik, eta
tradizio sendoagoa duten hizkuntzetako bertso-lerro estandarrak berak
ere –pentametro janbikoak, endekasilaboak– ez du baliokide
garbirik euskarazko olerkigintzan. Obra bakar batek ezin ditu bete, jakina,
hutsune horiek guztiak, baina bai eredu bat eskaini, Shakespearerek zerabilen
moldetik hurbilena. Errezitazioak, beraz, oso leku garrantzitsua du gure
egitasmoan, bolumen handiko corpus bat eskaintzen baitio euskal belarriari
forma horretara ohitu dadin.
Errezitazioen soinu-hartze
gehienak eta lehenak Donostiako EHUko Carlos Santamaria eraikinean egin
ziren. Bilbon ere izan ginen, Bilbo Zaharra euskaltegian. Bai eta Iruñean
ere, Zaldiko Maldiko elkartean. Gasteizen, berriz, Ignacio Aldecoa Kultura
Etxean. Tartean, Luhusoan, Ximun Haran zenaren etxekoek hartu gintuzten
beren lagunarte goxoan. Gainerakoak tantaka grabatuak dira, Hernanin gehienak,
Aztarna estudioan, eta han-hemenka gainerakoak.
Ezin liteke hitzez adierazi nolako jarrera bihotz-zabala jaso dugun inoren
atean ahots eske jo dugun bakoitzean. Gutxi dira hor halako lanetan eskarmentu
handirik zutenak, baina kostako zaio entzuleari hala dela sinestea emaitzaren
egokitasun eta are bikaintasunari erreparaturik .
|
|
Bistakoa da poesiak, eta lirikak bereziki, lotura zuzena duela musikarekin,
eta bada proiektuan beste partaidetza bat, arte horretarako ere: Joxan
Goikoetxea musikariak, berak sorturiko doinuz, kanta bihurtu
ditu Sonetoetariko batzuk, eta euskal kantari multzo ezagun batek jarri
dio ahotsa, Goikoetxearen beraren musika-moldaeraz eta haren gidaritzapean.
Paco Ibañez, Pier Paul Berzaitz, Olatz Prat, Eñaut
Elorrieta, Mikel Urdangarin, Estitxu Pinatxo, Petti eta Amaia Azkue.
Horra zirkulua osatua: Mikel Laboaren ume direnek jarri diote soinua
bardoaren hitz euskaratuei, Katedraren eta Aztarna argitaletxearen proiektuaren
ekimenez. Kanta bihurturikoez gainera, bada, hala ere, doinu gehiago.
Errezitazioetariko batzuk musikaz girotu eta apainduak doaz, bereziki
landurik eta kantekin tarkekaturik.
Zure
Bihotzean (102, 125 eta 95. sonetoak)
Eider Rodriguez - Iosu Zabaleta - Harkaitz Cano
Aizto
fina (95. sonetoa)
Harkaitz Cano
|
Orain 25 urte bete berri duen AZTARNA argitaletxeak,
bere lan eta argitalpen guztietan egin izan duen moduan, arteartekotasuna
bultzatu nahi du. Liburua-diskaren alderdi plastikoaz, hala, Koldobika
Jauregi artista bikaina arduratu da, bai diseinuari eta bai irudiztapenari
dagokionez.
|
|
Juan Kruz Igerabide
Mikel Laboa Katedraren zuzendaria
|
Azkenik, Olaso Dorrearen Fundazioa etorri zaigu babesle, zain-adarrak
hain zabaldurik abarotu ezinik genbiltzan landarea zaintzera. Eskertzekoa
da eman diguten laguntza hala material nola sinbolikoa.
Proiektua bera zuzenean ere entzun ahalgo dugu 2015 urtean Euskal Herriko
hainbat antzokitan egingo diren aurkezpen emanaldietan
Bedatsaren pare loratu zaigu proiektua, letratik ahotsera eta musikara
eta irudira; Shakespeare euskaraz arnasberritu da, eta euskara Shakespearez.
Nola eskertu kantari-musikari eta errezitatzaileen lana –haien
artean, Paco Ibañez gurea, Mikelen xinaurri oraingoan–,
hain ederki soinupiztu baitute tinta zahar betiereko hau.
Tamala Mikel Laboa haragiz gure artean ez egotea: zezelkatuko zigun
lekeitioren bat, eta dastaraziko izarren hauts Letezkoa, lau haizetatik
lau haizetara, lau haizetara.
Trailerbook
|
WILLIAM SHAKESPEARE
- SONETOAK
Zeru horren infernuak
Kredituak
Liburua - 344 orrialde + 2 CD Audio
23 doinu – 154 errezitatu
Bertsioa eta iruzkinak: Juan Garzia Garmendia
Azala eta ilustrazioak: Koldobika Jauregi
Musika: Joxan Goikoetxea
Kantariak
Olatz Prat, Eñaut Elorrieta, Pier Paul Berzaitz, Paco Ibañez,
Estitxu Pinatxo, Amaia Azkue, Petti, Mikel Urdangarin
Musikariak
Txema Garcés – Oriol Flores – Roberto Yaben –
Balen López de Munain
Iosune Marin – Ion Mari Beasain – David Escudero –
Oihane Igerabide
Alan Griffin – Mixel Ducau – Juanjo Otxandorena –
Luis Fernández
Suso Saiz – Joan Valent – Ara Malikian – Robert Rich
– Felipe Ugarte
|
Errezitatzaileak
Gana Salaberri -
Lorea Arrieta - Pierre Salaberri - Patxi Zubizarreta - Odile Kruzeta
- Aritz Gorrotxategi
Jon Aurre - Jon Bagüés - Maialen Berasategi - Mari Jose
Olaziregi - Asier Larrinaga - Juanan Legorburu
Jose Ramon
Etxebarria - Iratxe Goikoetxea - Mirentxu Larrañaga - Lauren
Etxepare - Itziar Iriondo
Lurdes Auzmendi - Auxtin Zamora - Xabi Paya - Mila Garmendia - Kirmen
Uribe - Jose Angel Lasa
Larraitz Ariznabarreta - Joxerramon Zubimendi - Joxean Sagastizabal
- Miren Agur Meabe
Arantxa Urretabizkaia Idoia Santamaria - Maialen Heguy-Lucu - Pello
Otxoteko - Itziar Zubizarreta
Rikardo Arregi - Joseba Urteaga - Lontxo Oihartzabal - Monika Czerny
- Leire Mendiburu - Ramon Agirre -
Arantzazu Royo - Julia Marin - Mañu Elizondo - Bego Montorio
- Lourdes Oñederra - Gotzon Egia
Bego Muruaga - Jexuxmari Mendizabal - Jexuxmari Mujika - Aizpea Goenaga
- Joxean Muñoz
Gerardo Markuleta - Anjel Lertxundi -Txomin Sagarzazu - Joseba Andoni
Lakarra - Koldo Tapia
Joxe Austin Arrieta - Manex Fuchs - Jose Luis Padrón - Joxerra
Garzia - Karlos Linazasoro
Patxi Goenaga Xabier Olarra - Pello Lizarralde - Edorta Jimenez - Fernando
Rey - Karlos Zabala
Itziar Alkorta - Koro Navarro - Angel Erro - Maite Iribar - Xabi Auzmendi
- Itxaro Borda - Miren Azkarate-
Ximun Fuchs -
- Julian Maia - Maika Etxekopar - Joseba Urkia Uxue Alberdi - Patxi
Petrirena - Mayi Iza
Xabier Mendiguren Bereziartu - Manu Lopez Gaseni - Xabier Mendiguren
Elizegi - Juan Kruz Igerabide -
Koldobika Jauregi - - Beñat Sarasola - Pello Salaburu - Beñat
Axiari - Pedro Alberdi - Bakartxo Arrizabalaga -
Iñaki Ugarte - Eider Rodriguez - Oskar Arana - Mikel Lasa - Pako
Aristi Juan Luis Zabala - Iñigo Roque
Iñaki Iñurrieta Xabier Zaldua - Xabier Euzkitze - Joxemari
Iturralde - Irene Arrarats - Irene Aldasoro
Isabel Etxeberria Frantxi Lopez Landatxe - Patziku Perurena Harkaitz
Cano Jabier Kaltzakorta
Agustin Arrieta - Itziar Laka - Inazio Mujika Iraola - Jorge Gimenez
- Josu Zabaleta - Aritz Branton
Amets Arzallus - Jose Ramon Muruaga Bernardo Atxaga - Mikel Taberna
- Andoni Egaña
Maddi Oihenart - Oier Guillan - Koldo Biguri - Manex Mujika - Ramon
Saizarbitoria - Hasier Etxeberria
Rikardo Etxepare - Xabier Montoia - Nekane Lasa - Juan Ramon Makuso
- Jokin Ansorena
Elixabete Perez Gaztelu - Arantxa Iturbe - Joxan Goikoetxea - Pantxoa
Etchegoin - Iban Zaldua
Alfontso Mujika - Ramon Etxezarreta - Gidor Bilbao - Juan Garzia Garmendia.
|
|