Newsletter Nº 11.
25.03.2015 .
Juan Garzia - Koldobika Jauregi - Juan Kruz Igerabide - Joxan Goikoetxea

ZERU HORREN INFERNUAK

Shakespeare - Sonetoak
Estreinaldia


GONBIDAPENA
(Mezua ez badezu ongi ikusten egin ezazu hemen -click-)


Adiskide Shakespearezale:

Donostiako Victoria Eugenia antzokian martxoaren 29an estreinatuko dugun
ZERU HORREN INFERNUAK
ikuskizunera gonbidatzen zaitu Mikel Laboa Katedrak.

Dakizunez, Aztarna argitaletxeak Shakespeareren Sonetoak argitaratu ditu, Juan Garzia Garmendiak itzuliak eta Koldobika Jauregik irudiz osatuak. Liburuarekin batera, bi CD argitaratu dira: batean, kultura arloko jende ugarik errezitaturik entzun daitezke sonetoak; bestean, gaur egungo zenbait euskal kantariren ahotsean datoz sonetoetako batzuk, Joxan Goikoetxearen musikarekin, eta, kanten artean, zenbait errezitazio, musikaz lagunduta.
(informazio gehiago)




ZERU HORREN INFERNUAK
ikuskizunean, liburu-diskan irakurri eta entzun daitezken sonetoak
modu berezi eta erakargarri batean dastatzeko aukera izango dugu; hitza, irudia eta musikarekin batera dantza ere izango delarik
Joxan Goikoetxearen ideia eta zuzendaritzapean.

 


Shakespeare euskaraz zuzenean gozatzeko aukera izango dugu, bada.

Eskertuko genizuke lehenbailehen erantzutea gonbita onartzen duzunetz (aztarna@aztarna.com helbidean)
jaialdirako sarrerak denboraz antola ditzagun.

Jaso ezazu gure agurrik shakespearezaleena.

Juan Kruz Igerabide
Mikel Laboa Katedraren zuzendaria




Martxoak 29, igandea - 19:00h
VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA - DONOSTIA


ZERU HORREN INFERNUAK
Shakespeare - Sonetoak
Euskarazko bertsioa: Juan Garzia Garmendia
Ideia eta zuzendaritza: Joxan Goikoetxea

Kantariak
Olatz Prat, Petti, Pier Paul Berzaitz, Amaia Azkue, Estitxu Pinatxo



Musikariak
Roberto Yaben, Iosune Marín, Txema Garcés,
Michel Longarón, Maider Zapirain, Felipe Ugarte.

Dantzariak
Montse Zabalza (koreografia)
Txori García Uriz, Ion Barbarín.










Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Proiektuak
Shop
Katalogoa
Agenda
Who?

Segi Aztarna...