Itzulpengintzako Euskadi Saria 2015

Shakespeareren Sonetoak lirikaren gailurrik
bikainenetarikotzat jotzen dira, eta kultura-gertakari
handitzat jotzen da obra hori beste hizkuntza batera
ekartzeko saio bakoitza.


Juan Garzia Garmendia

literatura-itzultzaileak aspalditik jardun
du buru-belarri pieza hori euskarara egokitzeko ahaleginean. Hogei bat urtez landu eta orraztu ditu,
behin eta berriro,154 soneto horiek,
eta beste hainbeste argibide-iruzkin
ere egin ditu, alboan joango direnak, irakurleari bidea
errazteko. Horrenbestez, Sonetoen edizio eder
bat apailatu da 2014 urtean, sortuberri den
Mikel Laboa Katedraren bultzadaz
eta laguntzaz.

 

 

Shakespeare euskaraz biziberritzea Oihenart biziberritzea ere bada, edo Etxeberri biak, edo Lauaxeta, Lizardi zein Lazarraga, eta are Leizarraga, Aresti nahiz Atsular. Juan Garziak horienean jo du atea kox-kox, baina ez gutxiago Bernat Etxepareren erritmo-errimetan edo ahozko tradizioko ereduetan, bertsolaritza zaharrean edo orainagoko idazle nahiz itzultzaileen ekarrietan. Soneto hauek irakurri-entzun ahala, gure kultura literarioaren soinutxo hori atzematen da, kultura unibertsalarekin parez pare mintzatzen jarria.

Sortu berritan heldu zion Mikel Laboa Katedrak proiektu honi, testuarekin batera euskal kulturako bestelako arte-hizkuntza batzuk ere hitzezko hizkuntzaren jai honetara gogatzeko ametsaren atzetik.

 



Sonetoek soinua eskatzen dute, barne zein kanpoko ahots bat. Euskal poesian, soneto edo hamalaudun deritzon moldeak ez du izan forma finkorik, eta tradizio sendoagoa duten hizkuntzetako bertso-lerro estandarrak berak ere –pentametro janbikoak, endekasilaboak– ez du baliokide garbirik euskarazko olerkigintzan. Obra bakar batek ezin ditu bete, jakina, hutsune horiek guztiak, baina bai eredu bat eskaini, Shakespearerek zerabilen moldetik hurbilena. Errezitazioak, beraz, oso leku garrantzitsua du gure egitasmoan, bolumen handiko corpus bat eskaintzen baitio euskal belarriari forma horretara ohitu dadin.

 

Errezitazioen soinu-hartze gehienak eta lehenak Donostiako EHUko Carlos Santamaria eraikinean egin ziren. Bilbon ere izan ginen, Bilbo Zaharra euskaltegian. Bai eta Iruñean ere, Zaldiko Maldiko elkartean. Gasteizen, berriz, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean. Tartean, Luhusoan, Ximun Haran zenaren etxekoek hartu gintuzten beren lagunarte goxoan. Gainerakoak tantaka grabatuak dira, Hernanin gehienak, Aztarna estudioan, eta han-hemenka gainerakoak.

Ezin liteke hitzez adierazi nolako jarrera bihotz-zabala jaso dugun inoren atean ahots eske jo dugun bakoitzean. Gutxi dira hor halako lanetan eskarmentu handirik zutenak, baina kostako zaio entzuleari hala dela sinestea emaitzaren egokitasun eta are bikaintasunari erreparaturik .


 

Zeru Horren Infernuak (129. sonetoa)
Petti





Bistakoa da poesiak, eta lirikak bereziki, lotura zuzena duela musikarekin, eta bada proiektuan beste partaidetza bat, arte horretarako ere: Joxan Goikoetxea musikariak, berak sorturiko doinuz, kanta bihurtu ditu Sonetoetariko batzuk, eta euskal kantari multzo ezagun batek jarri dio ahotsa, Goikoetxearen beraren musika-moldaeraz eta haren gidaritzapean. Paco Ibañez, Pier Paul Berzaitz, Olatz Prat, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Estitxu Pinatxo, Petti eta Amaia Azkue.

Horra zirkulua osatua: Mikel Laboaren ume direnek jarri diote soinua bardoaren hitz euskaratuei, Katedraren eta Aztarna argitaletxearen proiektuaren ekimenez. Kanta bihurturikoez gainera, bada, hala ere, doinu gehiago. Errezitazioetariko batzuk musikaz girotu eta apainduak doaz, bereziki landurik eta kantekin tarkekaturik.


Zure Bihotzean (102, 125 eta 95. sonetoak)
Eider Rodriguez - Iosu Zabaleta - Harkaitz Cano


Aizto fina (95. sonetoa)
Harkaitz Cano






Orain 20 urte bete berri duen AZTARNA argitaletxeak, bere lan eta argitalpen guztietan egin izan duen moduan, arteartekotasuna bultzatu nahi du. Liburua-diskaren alderdi plastikoaz, hala, Koldobika Jauregi artista bikaina arduratu da, bai diseinuari eta bai irudiztapenari dagokionez.





www.urmara.com







Juan Kruz Igerabide
Mikel Laboa Katedraren zuzendaria




Azkenik, Olaso Dorrearen Fundazioa etorri zaigu babesle,
zain-adarrak hain zabaldurik abarotu ezinik genbiltzan landarea zaintzera. Eskertzekoa da eman diguten laguntza hala material nola sinbolikoa.

Proiektua bera zuzenean ere entzun ahalgo dugu 2015
urtean Euskal Herriko hainbat antzokitan egingo diren aurkezpen emanaldietan

Bedatsaren pare loratu zaigu proiektua, letratik ahotsera eta musikara eta irudira; Shakespeare euskaraz arnasberritu da, eta euskara Shakespearez.

Nola eskertu kantari-musikari eta errezitatzaileen lana –haien artean, Paco Ibañez gurea, Mikelen xinaurri oraingoan–, hain ederki soinupiztu baitute tinta zahar betiereko hau.

Tamala Mikel Laboa haragiz gure artean ez egotea:
zezelkatuko zigun lekeitioren bat, eta dastaraziko izarren hauts Letezkoa, lau haizetatik lau haizetara, lau haizetara.




WILLIAM SHAKESPEARE - SONETOAK
Zeru horren infernuak
Kredituak

Liburua - 344 orrialde + 2 CD Audio
23 doinu – 154 errezitatu

Bertsioa eta iruzkinak: Juan Garzia Garmendia
Azala eta ilustrazioak: Koldobika Jauregi
Musika: Joxan Goikoetxea



Kantariak
Olatz Prat, Eñaut Elorrieta, Pier Paul Berzaitz, Paco Ibañez,
Estitxu Pinatxo, Amaia Azkue, Petti, Mikel Urdangarin

 

Musikariak
Txema Garcés – Oriol Flores – Roberto Yaben – Balen López de Munain
Iosune Marin – Ion Mari Beasain – David Escudero – Oihane Igerabide
Alan Griffin – Mixel Ducau – Juanjo Otxandorena – Luis Fernández
Suso Saiz – Joan Valent – Ara Malikian – Robert Rich – Felipe Ugarte





Errezitatzaileak

Gana Salaberri - Lorea Arrieta - Pierre Salaberri - Patxi Zubizarreta - Odile Kruzeta - Aritz Gorrotxategi
Jon Aurre - Jon Bagüés - Maialen Berasategi - Mari Jose Olaziregi - Asier Larrinaga - Juanan Legorburu
Jose Ramon Etxebarria - Iratxe Goikoetxea - Mirentxu Larrañaga - Lauren Etxepare - Itziar Iriondo
Lurdes Auzmendi - Auxtin Zamora - Xabi Paya - Mila Garmendia - Kirmen Uribe - Jose Angel Lasa
Larraitz Ariznabarreta - Joxerramon Zubimendi - Joxean Sagastizabal - Miren Agur Meabe
Arantxa Urretabizkaia Idoia Santamaria - Maialen Heguy-Lucu - Pello Otxoteko - Itziar Zubizarreta
Rikardo Arregi - Joseba Urteaga - Lontxo Oihartzabal - Monika Czerny - Leire Mendiburu - Ramon Agirre Arantzazu Royo - Julia Marin - Mañu Elizondo - Bego Montorio - Lourdes Oñederra - Gotzon Egia
Bego Muruaga - Jexuxmari Mendizabal - Jexuxmari Mujika - Aizpea Goenaga - Joxean Muñoz
Gerardo Markuleta - Anjel Lertxundi -Txomin Sagarzazu - Joseba Andoni Lakarra - Koldo Tapia
Joxe Austin Arrieta - Manex Fuchs - Jose Luis Padrón - Joxerra Garzia - Karlos Linazasoro
Patxi Goenaga Xabier Olarra - Pello Lizarralde - Edorta Jimenez - Fernando Rey - Karlos Zabala
Itziar Alkorta - Koro Navarro - Angel Erro - Maite Iribar - Xabi Auzmendi - Itxaro Borda - Miren Azkarate Ximun Fuchs - Julian Maia - Maika Etxekopar - Joseba Urkia Uxue Alberdi - Patxi Petrirena - Mayi Iza
Xabier Mendiguren Bereziartu - Manu Lopez Gaseni - Xabier Mendiguren Elizegi - Juan Kruz Igerabide Koldobika Jauregi - Beñat Sarasola - Pello Salaburu - Beñat Axiari - Pedro Alberdi - Bakartxo Arrizabalaga Iñaki Ugarte - Eider Rodriguez - Oskar Arana - Mikel Lasa - Pako Aristi Juan Luis Zabala - Iñigo Roque
Iñaki Iñurrieta Xabier Zaldua - Xabier Euzkitze - Joxemari Iturralde - Irene Arrarats - Irene Aldasoro
Isabel Etxeberria Frantxi Lopez Landatxe - Patziku Perurena Harkaitz Cano Jabier Kaltzakorta
Agustin Arrieta - Itziar Laka - Inazio Mujika Iraola - Jorge Gimenez - Josu Zabaleta - Aritz Branton
Amets Arzallus - Jose Ramon Muruaga Bernardo Atxaga - Mikel Taberna - Andoni Egaña
Maddi Oihenart - Oier Guillan - Koldo Biguri - Manex Mujika - Ramon Saizarbitoria - Hasier Etxeberria
Rikardo Etxepare - Xabier Montoia - Nekane Lasa - Juan Ramon Makuso - Jokin Ansorena
Elixabete Perez Gaztelu - Arantxa Iturbe - Joxan Goikoetxea - Pantxoa Etchegoin - Iban Zaldua
Alfontso Mujika - Ramon Etxezarreta - Gidor Bilbao - Juan Garzia Garmendia.




AURKEZPENA - 2015eko URTARRILAren 30ean







Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Proiektuak
Shop
Katalogoa
Agenda
Who?

Segi Aztarna...