.METROPOLIS
.Fritz Lang (1927)


.Joxan Goikoetxeak 1994an konposatu eta estreinatutako soinu-banda


.[eus] [cas]

."Buru planifikatzaile eta esku eraikitzailearen artean, bihotza de bitarteko"

.


Joxan Goikoetxea: sintetizadoreak
.
Roberto Yaben: gitarra elektrikoa.
.
















Fritz Lang
ek esan zuen behin:
"Lehenik eta hasteko zera esan behar dut,
pertsona bisuala naizela. Begiekin esperimentatzen
dut eta behin ere ez edo gutxitan entzumenarekin;
hau niretzat etengabeko lamentu bat da".



"...Langileak mantzo dabiltza lurrera begira.
Hesian zehar, batzuk sartu eta beste batzuk ateratzen
ari dira : txanda aldaketaren unea da.
Lur azpian ari dira lanean, denak batera,
mugimendu akonpasatuez, ia militarrez.
Goian pribilejiatuen hiria altxatzen da, etorkizuneko
paradisua. Metropolis-en trenak zerutik gertu
eta abioiak etxe erraldoien artean doaz.

2.026 urteko hiria imajinatu zuen Fritz Lang-ek.
Klase banaketa mugetaraino eraman zuen,
parabola filosofikoa eginez : buru planifikatzaile
eta esku eraikitzailearen artean, bihotza da
bitarteko.

Lurraren erraietan bizi diren langile-esklabuen artean,
Maria-k esperantza predikatzen du. Emakume-aingeru
honen erakargarritasunaz baliatu nahian, nagusiak itxura berbera duen errobota sortarazten du. Ez du horrela
langilegoa kontrolatzea lortuko, matxinada eta hondamena
derrigorrez iritsiko dira, baina azkenean, bihotza
izango da nagusia eta langileen arteko bitartekoa:
Maria eta nagusiaren semearen arteko amodioak
bukaerako besarkada ekarriko du.

Sinplezia, umekeria, mesianismoa...
horrelakoak eta haundiagoak aipatu izan dira
Metropolis-en mezua aztertzerakoan. Batzuk,
Thea Von Harbou, Lang-en emaztea zenari bota diote errua,
berak idatzi baitzuen jatorrizko nobela. Lang bera kritikoetan
kritikoena izan zen mezu liriko honekin.

Dena dela, inork ez du sekulan zalantzan jarri filmearen balioa,
eta gu ere, parabola morala baino, Metropolis-en irudi
ahaztuezinak gordetzea dugu nahiago.
Espresionismo alemaniarraren
bitxi hau zinema fantastikoaren aintzindari bihurtu da:
nor ez da hiri honetaz gogoratu Blade runner ikustean?

New York hirian aurkitu omen zuen Lang-ek inspirazio iturria
Metropolis egiteko. Irudimen handiz megalopolis izugarria
sortarazi zuen. eta dekoratuetan eta eszenaratzean
antzematen da zenbateraino zen perfekzionista Fritz Lang.

Bere estiloko etorkizuneko mundua eraiki zuen:
monumentalista, epikoa... Zentsurak eragindako
mozketen ondorioz, jatorrizko zenbait eszena
betirako desagertu zen eta hainbat artistak garai
desberdinetan musikatu zuten.

Joxan Goikoetxeak 1994an konposatutako soinu-banda
film mutuei laguntzeko erabiltzen zen
estilo inprobisatuan kokatzen da, baina fikzio hiperrealista
eta espresionista nabarmentzen saiatzen den
tratamendu elektroniko batekin.



ROSA ZUFIA








Fritz Lang
ek zuzendutako zientzia fikziozko film mutu alemaniarra da Metropolis, 1927koa, eta
Alemaniako zinema espresionistako eta munduko zinemaren historiako film haundienetako bat da.

Metropolis Unescok Munduko Memoriatzat jotzen dituen film bakarrenetako bat da. Kategoria hori
izan zuen lehena izan zen, gizarte osoaren erakusle eta bere giza eta gizarte-edukiaren sakontasunaren
babespean. 2026an girotua, zientzia fikzioaren oinarriak ereiteaz gain, zinemaren eta, oro har,
arte ororen gailurretako bat da gaur egun arte.

Filma 16 hilabetetan filmatu zen, ia 40.000 aktorek parte hartu zuten eta 5.100.000 reichsmarks kostatu zen.
Gaur egun, inflazioa kalkulatuz, 39 milioi dolar baino gehiago izango lirateke, zinemaren jatorrian
garestienetakoa. New Yorkera egindako bidaia batek eman zion zuzendariari imajinatzen zuen
lekuaren look-a eta girotzea asmatzeko gakoa; megalopoli monumentalista, epikoa...
Adierazpen abangoardisten bilduma bat izan zen plastikaren, arkitekturaren, diseinuaren,
poesiaren eta are musikaren lurraldean.


Buñuelek maite izan zuen, H.G. Wellsek gorrotatu egin zuen, ezkertiarrek faxistatzat
hartu zuten (Hitlerren pelikula kuttuna izan zen), eskuindarrek komunistatzat hartu zuten,
eta argentinar kritikari gazte batek ere peronistatzat jotzen du klaseak
bateratzearen fantasia betetzen delako».








Metropolis ez da soilik zientzia fikzio helduaren mugarri bat; lehen distopia zinematografiko handia ere bada.
Hasi berri baten izaera horrek, ordea, ez du huts egindako esperimentu bihurtu; aitzitik,
sortzaile garaikideen oinarri erreferentziala izan da eta da, bere itzala, itzal espresionista hori,
zinemaren mugetatik askoz haratago hedatuz.
Metropolis, bere izaera distopikoa gorabehera (edo agian horregatik beragatik),
belaunaldien isla da.





1995-XI-19 - Hernani. Biteri Kultur Etxea
1995-XI-20 - Lasarte. Manuel Lekuona Kultur Etxea
1995-XI-16 - ETB. "Euskadi Gaztea"
1998-XI-26 - Iruña - Pamplona. Planetario. Vº Aniversario
1998-XII-2 - Lasarte. Jalgi aretoa
1998-XII-14 - Ibarra. Kultur etxea
1999-II-12 - Zornotza Aretoa
1999-IV-10 - Durango. San Agustin Kultur Gunea
1999-IX-9 - Elorrio. Arriola Kultur Aretoa
2000-IX-11 - Vitoria-Gasteiz. Cines Florida
2001-I-10 - Donostia. Teatro Principal. Nosferatu zikloa
2014.X.09 - Donostia. Kresala Zine Kluba
2022.IX.02 - Hernani. Plaza
2022.XII.27 - Urnieta - Sarobe Arte Eszenikoen Gunea







Testuak - Iturriak:

Metrópolis - Homenaje a la película de Fritz Lang
Novela gráfica- Chirstian Montenegro - Fernando Martín Peña

Metrópolis (Metropolis). Fritz Lang, EUA, 1927
José Miguel Viña Hernández

Metrópolis - Wikipedia

Metrópolis: Cuerpo, manos, cabeza y corazón
Cine Club Alamos






 


Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Proiektuak
Shop
Katalogoa
Agenda
Who?

Segi Aztarna...