Ohidurarekin
lokarri sendoa duten beste ainitz gizarteri bezala, euskal gizarteari
ere misoginia miaz leporatu izan zaio. Egia da gure historiografiak bereziki
goretsi izan dituela «gizon handiak» (mariñel,
elizgizon, jakintsu, kirolari nahiz edergileak) emazteak ardura ahantziz.
Herri honetako seme-alaba garenek badakigu ordea, «etxeko anderea
» euskal jendartearen erdigunea eta oinarria dela. Ezen, ukaezina
da emaztearen eragina giza harremanetan, heziketan, herri jakintzaren
hedapenean (sukaldaritza, osagarri nahiz kultura arloko ezagutzen zabalkundean)
eta bereziki euskararen transmisioan. Toki berezi horren adierazle dira
Euskal Herriaren historia beren hatzaz markatu duten emazte paregabe zenbait.
Abenturazale, jakintsu, borrokalari ala artista izanik, nor bere arloko
gailurreraino heltzeko ahaleginean, gertakari harrigarrien eta noiztenka
tragikoen lekuko izan dira.
|
IKUSKIZUNA
2016 Arte Grafikoa:
Nils Inne |
- Maite K - 2016 Datak - |
Inesa Gaxen eta sorginen aurkako auzibideak 1611an
gaude, eta puri-purian diren sorginen auziek hobenik batere gabeko jende
andana heriotzera daramatzate. Auzi basati horietarik baten ondorioz,
ile-adatsa guziz nahasia daukan eta soinean atorra beltz soil bat besterik
ez daukan emaztea ontzi batetara jaurtiki dute, Hondarribiko portuan.
Txalupa hauskorra itsas-haizearen eraginez urrunerantz abiatzen delarik
ere Inesak etengabe oihatzen du : Negar eta laidokeria dagon toki hontan Bainan, ilun senditurik’re biharra Ez zait beldurra sartuko. Bidea hertsi, salaketak eta gaitzespenak handi Baina
oraindik aske : |
|
1942ko udaberrian, Euskal herriko mendigune batean, bost itzal iheskor dabiltza xendra hertsian barna, ilargia lagun. Buruan txapela tinko sarturik aitzinean dabilena Florentino Goikoetxea da: gizon sendoa, bipila bezain lerden eta arina. Gibeletik jarraikitzen zaio emazte ttipiño bar, osoki beltzez jantzia, arrosarioa eskuan. Eta lerro buruko hiru gizon gazteak, lau urratsetan dituzte, hegazkin gidarien ohizko paltoak soinean. Haien hegazkinak susntsituak izan dira Belgikan eta badute Aliatuekin batzeko asmoa, Espainiatik iraganez. «Comète Sarea»famatuaren kide gisara Kattalin eta Florentinok 1942 eta 1944 bitartean zortzi ehun bat jende lagundu zituzten muga zeharkatzen.
Uhure gorazarre beti Jainkoak gerta dezala zuretako Bakea bere erreinuan
|
|
Mentxu Gal margolariaren paleta koloretsua 1937ko
ekaina. Uda hasia da Xiberuko zelaien orlegiz apaintzen. Mentxu gelditu
da Atarratzen, Uhaitz hegian, bere tindatzeko-xibaleta hantxe jartzeko.
Ikuspegi xarmangarriak, harri xabalen artetik jauzteka dabilen ur hain
gardenak eta urrunera ageri diren Pirineo kateko gailur oparoek herbesteratua
den euskal margolariaren paleta koloretsuan eragin nabaria ukanen dute
eta bere zaletasunaren oldea adieraziko du erranez : Eguneko grinak beltzez tintatu ditut Azaltzeko haien historio hutsak et’erortzeak Idatzi sasoinen doluak adimenaren minak Et’ilunabarreak Berdez baratze ta mendi ezagunak Urdinez amodiozko gauak eta lur epelak Gorriz erre nauten su guziak Lagunen odolak itsaoaren gaindi joanak |
|
|
Bizenta Mogel olerkariaren alegiak Bizenta neskatiko soila isilka sartzen zen juan jose bere anaiari latina irakasten ari zitzaion osabaren lan gelan. Aita hil zitzaienetik markina-xemein herriko osabengana bildu ziren, eta osaba apezaren jakintza zabala miresten zuen. Neska guziz ernea zen eta latina ederki menperatu orduko hasi zen mundu lilluragarri bezain fantastikoaren ateak idekiko zizkioten esoperen alegien euskaratzen. Bizentak « ipui onac » bere lehen liburua argitaratu zuenean, idazle lana bakarrik gizonezkoen ekimentzat zeukaten garaikideen ohidurak doi bat kordokatu zituen. Euskaraz idaztearen alde etengabe borrokatu zen sutsuki aldarrikatuz « isil bitez, euskara begi txarrez dakusatenak »
Igoten duenak goregi jo bearko du beregi |
Emiliana Zubeldia pianojoilearen zortzikoa 1888an Nafarroan, boleran zebiltzan ezkilek eman zioten konposaketa arloko lehen ikasgaia. Sei urte baizik ez zituen lehen piano errezitala eskaini zuelarik. Hogei urtetan, aita hiltzearekin, familia Iruñara aldaratu zenetik, entzute handiko piano-joile profesionalen gisara bizi izan zen. Bat-batean, goitasun eta askatasun betearen irrikak bereturik, senarra eta senideak hantxe utzi eta lekutu zen : Parisen Kuban, Argentinan zehar bidaiatu eta, azkenik New-York hirian topo egin zuen «mundu berriarekin» eta hango musikazaletasun kilikagarriarekin. Gerla gorrian hondatzen ari zen sor-herrirat sekula itzuli ez bazen ere, aberriaren hatza betiereko bere baitan zeukala zioen : «Nere sakoneraino senditzen naiz Euskaldun».
Han nahi nuke bizi Amak kulunkan zuen nere seaska Mendi haietan hil nadin |
|
Madalena, begiralea Familiaren seaska zen Xiberutik bere aitak jabetu zituen Argentinako lurretarainoko bidaian, Madalena bi behar gorriz jabetu da, emeki-emeki : euskal ondarea zaintzearen premiaz eta emazteek ondare horretan duten leku bereziaz. 1934an, Augusta Larralde ezizenaren babespean gerizatu zen Piarres Lafitte kalonjeak emazte abertzale mogimenduaren aldeko deia egin zuelarik, Madalenak azkenean aurkitu zuen bere egitasmoari bidea zabalduko zion erantzuna. Begiraleak mogimendua sortu zuen, aitzinako euskal eskubideak berriz indarrean jartzeko asmoz, emazteen fagore : «Aspaldiko euskal eskubidean, emazteek legemodernoan baino ahalmen aise gehiago bazuten. Hamabi urtetan lortzen zuten beregaintasuna, gizonek hamalau urtetan baizik ez zutelarik. Oinordeko izendatuak izaiten ahal ziren, edozein gizonezko bezala... Herriko biltzarretan beren izenean mintzatuko zen eta beren ordez bozkatuko zuen ordezkaria hauta zezaketen...» Euskara irakasle, kazetari, unibertsitateko irakasle eta akademia kide izan zen andereak biziaren azkeneraino tinko iraun zuen bere engaiamenduan. Xuberoko Andere Madalena Utzi deikuzu mezu ederrena Maita Herria maita hizkuntza Artizarraren pare zeluetan jarria Hor zira betiko gure begiralea |
|
Emazte bertsulariak Bat-bateko bertsularitza luzaz gizonezkoen erreinua izan bada ere, gaurregun emazteak ari dira euskal kulturaren esparru berezi horren berenganatzen, kodigo guziz zehatzak dituzten bertsu saioetan gizonekin lehiatuz. Erretorika, olerkia eta kantua bata bestearekin ehainduz, bertsulariak euskararen «bitxigileak» ditugu. |
|
Segi Aztarna... |