Amets Arzallus (ahotsa)
Joxan Goikoetxea (teklatua eta akordeoia)

Ikuskizun honetan Amets Arzallusek bertsolaritzaren
bat-batekotasunaren mugak alde batera utzi eta bertso jarriak
kantatu eta testu idatziak irakurriko ditu Joxan Goikoetxearen
musikaz lagunduta.

Sortuko dira besteak ikuskizunean abiatu zen harreman
estu baten ondorioetako bat da Ihes.

"Ihes egiteko motibo asko ematen ditu munduak,
bai hurbilean eta bai urrunean. Motibo horietako batzuk hautatu
eta zenbait erretratu atera ditugu"
(A.Arzallus)

Hala, pertsonei buruzko hausnarketa bidaia
batean murgilduko dute ikuslea.

 



Mugen arteko borroka, bidai sakonaren metafora.
Mugak edonon. Mugak inon. Mugatik mugara. Alde batean edo bestean.

Bi protagonistak muga fisikoez, muga imaginarioez eta muga horiek
gainditzen dituzten jendearen istorioez arituko dira.


Mugaren zein aldeetan zaude zain? Mugaren zein aldeetan nago zain?
Iheslarien, nomaden, errefuxiatuen, etorkinen bizitza bidaian murgildu zen antzokia.

Pertsonei buruzko hausnarketa bidai batean murgilduko dute ikuslegoa,
mugarik gabeko bidai sakon batera edo mugaz jositako bidai sakon batera gonbidataz bertaratzen direnak.

Ihesi nator. Ihesi zoaz. Ihesi goaz. Ihesi doaz.
Sentimenduetatik ihes. Oroitzapenetatik ihes.
Ekintzetatik ihes. Beldurretatik ihes. Giza arriskuetatik ihesi.
Arrisku naturaletatik ihesi. Latza.
Arrotza. Batzuetan fisikoki eta beste batzuetan psikikoki.
Batzuetan behartuta eta beste batzuetan borondatez.

Eta zu, nora zoaz?


 

Ertzik gabeko ur hau,
zein itsaso mortua, gure azken portua.
Bideak luze dirau, egun bakoitza bi gau.
Ur osin honen gainean, nor bizi da orainean,
ez nuke nahiko baina, ez gaitezen engaina...
Gu ez gara joango, zuen eskutan dago,
arbasoen haritza, emaiozue bizitza.

 

Ez denbora ez leku,
mundu guzian arrotz, burdinoletan arotz,
galdetu ta galdetu, itsasoa goldetu.
Dakarren urak daroa, gure ontzia badoa,
ta galdetzen du zakar, daroana noiz dakar.
Orain ene herria, dena da deserria,
zabalean da estu, ur honek ertzik eztu.



PUEBLOS QUE HUYEN – PALABRAS QUE CREAN FRONTERAS


En palabras de Amets Arzallus, "el mundo nos da suficientes motivos para salir
huyendo, tanto de lo inmediato como desde la lejanía. Hemos intentado escoger
algunos de esos motivos, y crear imágenes que los describan"
.

Pero el mensaje de Goikoetxea y Arzallus cuenta con una segunda parte en la que
se habla de límites (¿quizá limitaciones?) y fronteras… De la lucha entre dichas
fronteras, como profunda metáfora para describir la trayectoria vital.

De fronteras omnipresentes.

De fronteras diversas.

De idas y venidas entre fronteras. A un lado y a otro de cualquier frontera.

De fronteras físicas e imaginarias…

Y también de historias sobre personas que son capaces de superar dichas fronteras.

¿En qué lado de la frontera se sitúa cada uno de nosotros? ¿En qué lado esperamos al otro?






Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Shop
Proiektuak
Katalogoa
Agenda
Who?

Segi Aztarna...