TXORI
KANTAZALE
Xabier Leteren ildoan
JOANA OTXOA DE ALAIZA
ALEX GURRUTXAGA
AZ021 - Aztarna
www.aztarna.com/Txori
kantazale.htm |
Diska-liburuaren
aurkezpena
Ekainak 8, asteazkena, 11:00
Donostiako Udal liburutegia
Konstituzio plaza
Aurkezpena streaming
bidez ere eskeiniko da
Mezuaren edukia
ez badezu ongi ikusten egin -click-
hemen.
|
AURKEZPENA
Xabier Leteren (1944-2010) obrak interes literario, musikal
eta kultural nabarmena dauka. Haren abestiak ezagunak dira,
eta ohikoa da haien bertsioak egitea, mota bateko zein besteko
musika taldeetan. Txori Kantazalek harago joan nahi izan
du, ohiko birsorkuntzei buelta bat emanez: Otxoa de Alaiza
- Gurrutxaga bikoteak pianorako obra bat sortu eta azalpen
literarioekin osatu du, Leteren mundu poetiko eta musikaletik
abiatuz. Proposamen honek Eusko Ikaskuntza – Laboral
Kutxa Saria jaso zuen 2020an.
|
|
Entzun
Neguan
izan zen. 5:28 (10,20 MB - .mp3)
Joana Otxoa de Alaiza (pianoa)
|
Entzun
Izotz-ondorena.
2:23 (4,41 MB - .mp3)
Joana Otxoa de Alaiza (pianoa) |
DISKO-LIBURUA
Xabier
Leteren musikan oinarrituz bidaia intimo bat proposatzen du
Txori Kantazalek. Batetik, piano musika duen disko bat aurkezten
dugu; eta, bestetik, liburu bat, Leteren mundu poetikoari
eta diskoko musikari buruzko testu bat eskaintzen duena.
Diskoari
dagokionez, Txori Kantazale ez da ohiko bertsio disko bat,
baizik eta Leteren unibertso poetiko eta musikalean inspiratutako
piano solo lan bat. Musikaren inspirazio iturri gisa, hainbat
alorretatik edan du Otxoa de Alaizak. Batetik, noski, Leteren
melodien oihartzunak daude hainbat piezatan. Bestetik, ordea,
Leteren obrarekin harremanetan dauden musikek ere badute tokia.
Lau iturri aipa daitezke bigarren ildo honetan: beste musikari
batzuen doinuak, herri kantutegia, musika klasikoa eta bertsolaritza.
Iturri horiek guztiak fusionatzen dituen lana da Txori Kantazale.
Otxoa de Alaizak moldaketa orijinal eta ausartak egin ditu,
pianoaren baliabideak modu apartekoan baliatuz. Joxan Goikoetxeak
kolaboratu du akordeoiarekin bi abestitan, eta Alex Gurrutxagaren
ahotsa entzun liteke, errezitazio sotil gisa, hiruzpalau piezatan.
Testuari
dagokionez, saiakera literario bat eskaintzen du Gurrutxagak.
Leteren obrari buruzko ideiak dakartza bere testura, modu
zorrotz bezain pertsonalean. Horrez gain, Otxoa de Alaizaren
pianoak Leteren obrarekin ezarri duen elkarrizketari ere begiratzen
dio. Azken batean, bere hitzen bidez, elkarrizketa konplexu
bat osatzen da pianoaren, Leteren obraren eta gure munduaren
artean.
Manu
Urbieta artistaren lanak ditu disko-liburuak. Bereak dira
liburuaren eta diskoaren azaleko irudiak, eta baita liburuaren
barruko ilustrazioak ere (jatorrizko obren kalitatezko erreprodukzio
fotografikoak dira, Itziar Garaluzek eginak).
|
EGILEAK |
Joana
Otxoa de Alaiza Gracia |
Alexander
Gurrutxaga Muxika |
|
|
Piano
ikasketak egin zituen Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika
ikastegian, eta 2011az geroztik Gasteizko Musika Kontserbatorioko
irakaslea da. Ganbara-musikako masterra egin zuen Berlingo Arte
Ederren Unibertsitatean, eta ahots laguntzan espezializatu da.
Hainbat proiektutan parte hartu du piano-jotzaile laguntzaile
eta ganbara-musikako pianista gisa. |
Literaturan
doktorea da, eta aditua Xabier Leteren obran. Filologia eta literatura
ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Trentoko
Unibertsitatean. 2016tik EHUko irakasle eta ikertzailea da. Dibulgazio
eremuan, literatur kritikari gisa kolaboratzen du, bai hitzaldi
formatuan, baita argitalpen bidez ere. |
DISKO-LIBURUAREN FITXA TEKNIKOA
Egileak: Joana Otxoa de Alaiza Gracia (musika) – Alex
Gurrutxaga Muxika (testua)
Izenburua: TXORI KANTAZALE. Xabier Leteren ildoan
Argitalpena: AZTARNA (2022) - AZ022
ISBN: 978-84-09-40601-2
Liburuaren orrialde kopurua: 56.
Prezioa: 20 euro
Musikaren edizioa, nahasketak, soinu-trataera eta masterizazio
digitala: Juanan Ros – El Cantón de la Soledad
Estudios.
Azalak eta ilustrazioak: Manu Urbieta
Diseinua eta maketazioa: Grafikoki
Testuaren orrazketa: Beatriz Zabalondo eta J. L. Aranguren
‘Txiliku’
Margolanen argazkiak eta egokitzapena: Itziar Garaluze
Egileen erretratuak: Garazi Ugalde
|
ZUZENEKO EMANALDIA
Otxoa de Alaiza - Gurrutxaga bikotea zuzeneko emanaldi bat
eskaintzen ari da, Joxan Goikoetxea soinu-jotzailearen kolaborazioarekin.
Hitzez lagundutako piano kontzertu bat da, edo, bestela esanda,
piano musikaz jantzitako kontakizun bat. Ordubeteko narrazio
etengabe bat da emanaldiaren ardatza. Alde batetik, Leteren
obran inspiratutako musikak, sorkuntza propioak eta melodia
tradizionalak pianoaren zuri-beltzera eramaten ditu Otxoa
de Alaizak. Gurrutxagak, berriz, kontaketa, errezitazioa eta
abestia uztartzen ditu, entzulea Leteren mundu poetikoan zehar
gidatuz.
Oroitzapena, umorea eta hunkidura ditu osagai Txori Kantazalek,
eta enkontru atsegin eta intimo bat proposatzen die ikusleei.
Txori Kantazale Gasteizen (Santa Maria Katedrala eta Oihaneder)
eta Bilbon izan da dagoeneko. Uztailaren 8an Astigarragan
izango da (Erribera Kulturetxeko terrazan), eta uztailaren
15ean Getariako Elkano jatetxean (sarrera mugatua).
|
Prentsa dossierra .pdf formatoan ikusi
nahi badezu, egin -click-
hemen.
KONTAKTUA
Telefonoa: 630 666
256
txorikantazale@gmail.com
Aztarna
Latsunbeberri 10, behea
20120 Hernani - Gipuzkoa
|