Menu nagusira itzuli

 


17 - Zamalzain -
6´06

(Musika: Herrikoia)
(Moldaketak eta ekoizpena: Joxan Goikoetxea)


[Eus] [Es] [Eng] [Fr] [It] [Cat]

Grabaketa arduraduna: Joxan Goikoetxea
Hernaniko AZTARNA estudioan grabatu da 2017. urtean zehar.

Nahasketa, soinu-trataera eta masterizazio digitala:
Mikel F.Krutzaga – Musikart Studio (Amezketa - Gipuzkoa).


Joxan Goikoetxea: pianoa, akordeoia, sintetizadoreak, txirula, ttunttun-a
Alan Griffin: whistle-a, flauta, muxukitarra (
Jew's harp)), ahotsa (lilting)
Juanjo Otxandorena: bouzouki-a
Iosune Marin: ahotsa

Kantu hasierako Txalaparta joaldia Egurraren Orpotik dator… Juan Mari Beltran & Joxan Goikoetxea (1993) diskatik hartu da. Mila esker NOCD Rekords argitaletxeari.

Joxanen moldaketa da hau, Zuberoako “bralia kontrapas” dantza ezagun batena da. Jatorrizko doinuko hirudun maiorrak minorrera jaitsi ditugu, eta linea melodikoa nolabait doitu dugu. Baina dantzariekin egiaztatu dugu doinua oraindik ere dantzagarria dela.

Joxanek aspalditik zuen dantza hau moldatzeko asmoa buruan. Baina ez dut uste argi eta garbi zeukanik zer-nolako forma eman nahi zion; beraz, osagai asko eta asko bota zituen, zeinek funtzionatzen zuten ikusteko. Metodo hori ezaguna zait, nik neuk horrela egiten baitut currya. Baina, jakina, Joxanek bazuen gustatzen ez zitzaizkion elementuak kentzeko aukera; nik, aldiz, curryra zer bota, hantxe geratzen da. Nolanahi ere, hiru minutu igarota, doinua laino moduko batean galdu egiten da, baina hori Joxanek azalduko dizue.
.
Nire ekarpenari dagokionez, Joxanek proposatutako tresnak sartu nituen bata bestearen atzetik, eta ahotsa ere (to!). Inoiz egin dudan grabazio lasaienetako bat izan zen; gehienbat, nahi nuena egin nezakeen egitura harmonikoaren eta erritmikoaren barruan. Ondo gogoratzen banaiz, den-dena hartualdi bakarretan atera zen.

 

 

 

 






 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kontrapasak hirur puntu
arrabiten zurdetan





 


Zamalzaina edo zamaltzaina
Zuberoako maskaradako pertsonaia
nagusietako bat da.
Dantzariak armazoi bat gerrian
jarrita egiten du dantza.
 
Buru txikiko zaldi baten irudikapenaren
antzekoa da, “gizon-animalia”,
zalditxoa edo “zaldun-zaldia”
sinbolizatu nahi duena.

Hori elementu garrantzitsua da
Mendebaldeko Europako zenbait
kulturatako herri-tradizioetan,
eta ezinbestekoa da
'bralia-kontrapasean'
eta Zuberoako beste
dantza batzuetan.
 
Haurren zalditxoarekin duen
lotura oso urrunekoa da
.

 

 

 

 

 

Menu nagusira itzuli



Pier Paul Berzaitzek asmatutako eta zuzendutako MaiteK proiektuaren baitan (2016) moldatu nuen doinu tradizional hau, Jon Maiak gidatutako Kukai dantza-konpainiak dantzatzeko. Juan Mari Beltranengandik ikasi nuen doinua, eta Egurraren orpotik dator... (1993) gure diskoko txalaparten pasarte bat sartzeko aprobetxatu dut.



Jatorrizko doinua modu minorrera aldatzean, aukera ematen du zenbait tresnarekin probak egiteko. Chill out moduko giroa sortzeko gogoa nuen, eta Alanen lilting-a zertxobait baxu geratu da nahasketan. Hori berreskuratzen saiatuko naiz etorkizunean, remix baterako. Ekoizpenaren hasieratik argi geneukan gauza gutxietako bat izan zen abesti hau izango zela diskoko azkenekoa...
 
Gogora ekarri nahi dut Fernando Larruquert, bihotz-bihotzez. 2016an utzi gintuen, eta harengandik hartu nuen zaldiaren irrintzina txalapartarekin eta zamalzainaren dantzarekin lotzeko ideia, Fernandoren Euskal Herri-Musika (1978) film zoragarri hartako sekuentzia batetik.

Bide batez, 'Larru' izan zen Alboka taldearen lehenbiziko diskoaren azaleko argazkiaren egilea..







Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Proiektuak
Shop
Katalogoa
Agenda
Who?

Segi Aztarna...