Menu nagusira itzuli

 


12 - Txipititxonian
- 2´32


(Musika: Joxan Goikoetxea)
(Moldaketak eta ekoizpena: Joxan Goikoetxea)


[Eus] [Es] [Eng] [Fr] [It] [Cat]

Grabaketa arduraduna: Joxan Goikoetxea
Hernaniko AZTARNA estudioan grabatu da 2017. urtean zehar.

Nahasketa, soinu-trataera eta masterizazio digitala:
Mikel F.Krutzaga – Musikart Studio (Amezketa - Gipuzkoa).


Alan Griffin: flautak eta alboka
Joxan Goikoetxea: akordeoia, sintetizadoreak eta perkusioa
Fiachra Mac Gabhann: mandolina
Iosune Marin: gitarra akustikoa
Silvio Teot: pandereta
Nani Teot: fliskorno-a

 

Joxanek idatzitako kalejira honen inspirazio-iturria Italiara sarritan egiten dituen bidaiak dira. Lehen aldiz entzuten dira metalezko musika-tresnak Alboka taldearen disko batean.
 
Txipititxonian Hernanin erabili ohi den termino bat da, txarangetan dantzatzeko modu berezi bat adierazteko. Txarangetan ibiltzearena sendo-sendo errotutako tradizioa da gure herrian
.

Txipiti-Txopiti-niian...!



Ez nuen inoiz pentsatuko Joxanek hain kalejira sinplea eta gardena konposatu nahiko zuenik edo konposatzeko kapaz izango zenik...

 

 

Baina berehala aldatu zuen hori, egin duen moldaketaren %100a Goikoetxea baita...

 

 

 






San Joan jaiak Hernanin (1940-50)ies

 

 

ta

Silvio Teot (panderoa) eta Nani Teot (fliskornoa)
Luigi Bolognese-rekin, Puglia-ko Uaragniaun taldekiak.
gi Bolog

 

Euskadiko Filamtegiko bideoa, bertan
Hernaniko San Joan jaiak 40. hamarkadan.
Txaranga giroa bideoklip.-aren bukaeran.

 





Menu nagusira itzuli

Nire amak beti esan du nire aita, Goikoetxea-Goikoetxea denez (egia esan, “Goikoetxea guztiak bezala” esaten du), dantzari txarra dela. Nire aitak, berriz, gogoratzen du Sanjoan jaietan oso modu berezian helduta dantzatzen zutela txarangetan. Hori entzutean, baietz dio amak, oso modu berezia izan beharko zuela, nire aita bazen dantzan ari zena......

Inoiz kalejirarik idatzi gabe nengoen, eta iruditu zait bazela garaia. Gainera, banuen izenburua: nire aitaren Txipititxonian hori berreskuratu behar nuen, gero eta gutxiago ikusten baita Hernanin..

 

Sakabiren Biribilketa (Lau anaiak – 2004) doinuarekin lortu genuen giroa nuen buruan, batik bat pieza hori Italian Balen López de Munainen laukotearekin (Euskamerata esaten genion taldeari, Mussolini gogora ekar zezakeela ohartu ginen arte...) edo Uaragniaun taldearekin (Pugliakoak, Italiako hegoaldekoak) jotzen genuenean lortutakoa..



Kalejiraren eta tarantelaren antzekotasuna dela eta, gure erritmo horrek oso harrera ona izan du Italian egin ditugun biretan. Tartetxo bat hartuko dut orain lurralde atsegin eta eder haietara egin ditugun bidaietan egin ditugun lagunak agurtzeko, eta haiei doinu hau eskaintzeko:
 
Balen, Francesca, Xabi, Salvatore, Geoff, Mario, Antonio, Jamal, Alessandro, Francesco (La Fontana), Paolo, Luigi, Maria, Silvio, Nani, Filippo, Michele, Luciano, Angelo, Nico, Carlo, Vania, Gigi, Dario, Andrea... eta oroimenaren zulo beltzetan geratu zaizkidan guztiak. Molto grazie a tutti voi!
 
Eta esker bereziak Silvio eta Naniri, erremate ederra eman baitiote pieza honi!
 
Norbait gogoratzen al da Chuck Mangionez?




Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Proiektuak
Shop
Katalogoa
Agenda
Who?

Segi Aztarna...