|
|||
Nahasketa,
soinu-trataera eta masterizazio digitala:
Ipar Euskal Herriko jauzi ezagun bat da doinu hau. Tradizioz, jauziak gizonek soilik dantzatzen zituzten, baina gaur egun, oso ondo dantzatzen dituzte Euskal Herri osoko gizon eta emakumeek. |
|||
Arkaitz, Juanjo, Iain eta nik urte askotan jo dugu elkarrekin dantza hau; beraz, aproposa baino aproposagoa iruditu zitzaidan haiei gurekin grabatzeko eskatzea. Joxanek ez zuen doinu hau bere errepertorioan, baina laster piztu zitzaion jotzeko gogoa, erakutsi nion maketari iseka egiteari utzi zionean. Gaur egun, 'Lapurtar motxak' Edinburgoko tabernetan ere jotzen dute, Iaini esker.
|
Nire ustez Alanen doinu kuttunetako bat da, eta egian esan, arrakasta handia izaten du, jendea dantzan hasten baita entzun orduko.
Baina, ez al da hori izango hor iparraldeko uharteetako hornpipeen antza handia duelako? Nik, nire lagunari atsegin egiteko, pianoa eta baxua grabatu ditut, bai eta atabala ere, tarrapatak ahal izan dudan bizkorren egiten. Entzun eta entzun, eta dantza egiteko gogoa ematen dizu beti...
|
Segi Aztarna... |