Menu nagusira itzuli

 


06 - Ezkutari
- 3´01


(Musika: Joxan Goikoetxea)
(Moldaketak eta ekoizpena: Joxan Goikoetxea)


[Eus] [Es] [Eng] [Fr] [It] [Cat]


Grabaketa arduraduna:
Joxan Goikoetxea
Hernaniko AZTARNA estudioan grabatu da 2017. urtean zehar.

Nahasketa, soinu-trataera eta masterizazio digitala:
Mikel F.Krutzaga – Musikart Studio (Amezketa - Gipuzkoa).


Alan Griffin: whistle-a
Joxan Goikoetxea: akordeoia
David Escudero: gitarra flamenko-a eta txaloak
Juanjo Otxandorena : bouzouki-a
Oscar de la Ó: Perkusio kaxoi flamenko-a eta txaloak

 

Joxanen beste abesti bat, flamenkoko gitarra-jotzaile David Escuderorekin egiteko berariaz sortutako fandangoa. Izan ere, “escuderoezkutari da euskaraz.



Joxanek estilo askotako obrak konposatu ditu, baina bitxia bada ere, ez ditu doinu asko sortu euskal modu tradizionalean.
Orain arte. Hemen dugu konpositore-lanean, lehen aldiz Alboka taldearen CD batean.

 


Ni zertxobait kezkatuta nengoen, Goikoetxearen erara egindako fandago batek izan zezakeen birtuosismoagatik.

Baina azkenean, oso atsegina izan zen nirekin. Hauxe esan zidan: ‘Alan, oraintxe bukatu dut Albokarentzako fandango hori. Oso erraza da, hori jotzeko gai izango zara.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

David Escudero


 

 

 

 

 

 

 




Tino di Geraldo


 

 

 

 

 

 

 

 

Menu nagusira itzuli

Lorius diskoan (2000) Etxeberriatarrak izeneko suite bat grabatu genuen (sarrera/fandangoa/arin-arina), Hernanin eta inguruetan abizen hori duten euskal ijito-familien omenez.
 
Gure herrian, badago horri buruzko pasadizo bat. Norbaitek beste bati abizena galdetzen dionean, erantzuna “Ni? Etxeberria!” bada, oso ezaguna da berehala entzuten den leloa: “Orduan, ijitoa! Seguru!
 
Nik neuk bi Etxeberria ditut lehenbiziko zortzi abizenetan, baina dakidan neurrian, ez dut ahaidetasunik familia berezi horrekin.
 
Grabazio historiko hartan erabili genituen tresnak akordeoia, flauta, kajoi flamenkoa eta, jakina, gitarra izan ziren. Emaitzak arrakasta handia izan zuen, abesti hori klasiko bihurtu zen eta hura erabiltzen genuen kontzertuak amaitzeko (oraindik ere askotan egiten dugu). Konbinazio hori gero eta gehiago erabiltzen dute euskal folk taldeek, eta txaranga eta berbena-taldeei ere entzun diegu txistulari klasikoen errepertoriokoak diren fandango eta arin-arin ospetsu horiek gure moldaketaren erara jotzen.
 
Tino di Geraldoren bitartez izan nuen lehen aldiz kajoi flamenkoaren berri, Javier Alvárez izeneko kantautorearen aurkezpen-biran. Ospe eta arrakasta handiak lortu zituen garai hartan kantautore honek.

 



Esan behar dut handik aurrera ezinezkoa izan zaidala tresna hori nire lagun Tinotik bereiztea, harekin bira, ekoizpen eta proiektu askotan jarduteko zorte handia izan baitut. Eta urte asko eta asko jarrai dezagula horrela, konpai!
 
Baina Lorius diskoko sorpresa handienetako bat Donostiako gitarra-jotzaile David Escudero izan zen. Haren teknikak, etorriak eta egin zuen akonpainamenduak txunditu gintuzten. Geroztik, adiskidetasun polita izan dugu eta noizbehinka kolaboratzen jarraitu dugu.
 
Ezkutari CD berrirako idaztean, argi nuen euskal flamenko gisako estilo horretan moldatzeko asmoa; beraz, fraseatzeak, harmoniak eta egiturak horretara bideratuta daude.
 
Oraingoan, Oscar de la O izan dugu kajoi flamenkoan, Daviden lagun eta neke kidea. Biak ala biak izugarrizko berotasuna eta artea jarri dute abestiaren entseguetan eta grabazioan.


Eta Juanjo Otxandorena? Ba, festara apuntatu da, eta fraseatze original bat sartu du bouzukiarekin, fandangoari euskal sustraiei eusten laguntzeko... Ia, ia, Euskal sukaldaritza berriko plater bat balitz bezala!








Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Proiektuak
Shop
Katalogoa
Agenda
Who?

Segi Aztarna...