Menu nagusira itzuli

 


03 - The seventeenth
of July
- 2´33
(Uztailak hamazazpi)

(Musika: Alan Griffin)
(Moldaketak eta ekoizpena:Alan Griffin & Joxan Goikoetxea)


[Eus] [Es] [Eng] [Fr] [It] [Cat]

Grabaketa arduraduna: Joxan Goikoetxea
Hernaniko AZTARNA estudioan grabatu da 2017. urtean zehar.

Nahasketa, soinu-trataera eta masterizazio digitala:
Mikel F.Krutzaga – Musikart Studio (Amezketa - Gipuzkoa).


Alan Griffin: flauta, whistle-a, boha
Joxan Goikoetxea: akordeoia eta teklatuak
Arkaitz Miner:
biolina
Juanjo Otxandorena: bouzuki-aa
Fiachra Mac Gabhann: mandolina
Iosune Marin: gitarra akustikoa
iachra

Duela ia hogei urte sortutako baltsa, Brianen –Alanen anaia– eta Mary Quinnen arteko ezkontzarako. Albokarako moldaketa dago Halfway to Hell: Albokarako 333 doinu liburuan (189. doinua da).

Azken bi hamarkadetan, nola edo hala, lortu dut balts hau sartzea egon naizen taldeen errepertorioan.
 
Hala ere, erreparoak izan ditut grabatu ditudan euskal giroko diskoetan sartzeko orduan, disko horien euskaltasuna elementu zelten kutsaduratik babestearren.
Baina zaharra naiz jada horrelako idealismoetarako; beraz, hementxe duzue baltsa. Nire belarrietara, kanadiar kutsua hartzen diot nik. Eta oso ezkontza-opari merkea izan zen.
 




Joxanek eta Juanjok ehunka aldiz jo behar izan dute. Ez nuen doinua biolinik gabe imajinatzen; beraz, Arkaitzi ere esan genion, hark ere askotan jo baitu pieza hau gurekin.

 



 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Menu nagusira itzuli


Duela hogei urte edo, Alanen balts honen jatorrizko bertsioa grabatu genuen. Opari orijinala Brian anaiarentzat. Garai hartan Lastaolan (Hernani) nuen estudio kutunean egin genuen grabazioa..

 

Han proiektu asko sortu ziren, AZTARNA argitaletxea kasu, baina, batik bat, han egin genituen Josean Martín Zarkok, Txomin Artolak, Alanek eta nik ALBOKA taldearen lehenbiziko entseguak.

Laster liburu bat idatzi beharko dugu. Esperientzia eta abentura interesgarri asko daude kontatzeko...

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 




Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Proiektuak
Shop
Katalogoa
Agenda
Who?

Segi Aztarna...