|
Grabaketa
arduraduna: Joxan Goikoetxea
Hernaniko AZTARNA estudioan grabatu da 2017. urtean zehar.
Nahasketa,
soinu-trataera eta masterizazio digitala:
Mikel F.Krutzaga – Musikart Studio (Amezketa - Gipuzkoa).
Alan
Griffin:
whistle-a, alboka eta muxukitarra
Joxan Goikoetxea: akordeoia
eta sintetizadoreak
Fiachra Mac Gabhann: bouzouki-a
eta mandolina
Peter Maund: târ-a
eta riqq-a
Juan Arriola: biolina
Arin-arina
bitariko erritmoko dantza sozialaren euskal bertsioa da, Penintsulako
beste eremu batzuetan 'a lo ligero' edo 'a lo alto' deritzoten dantzen
modukoa.
Hona hemen albokarako egindako arin-arin bat. 40 zenbakia du Alanen
Halfway to Hell: Albokarako 333 doinu liburuan.
|
|
Halfway
to Hell liburuan honela azaltzen dut izenburua: 'Joxan
Goikoetxearekin musika jotzen hasi nintzenean, haren akordeoiaren 12
kiloak Joxanen gorputzaren pisuaren bostena ziren. Hogeita bost urte
hauetan proportzio erlatibo horiek zertxobait aldatu dira, eta horren
ondorioz, Joxanen Cavagnolo akordeioa arinagoa da neurri batean. Baina
Joxanek berdin kexatzen jarraitzen du'.
Zailtasun handiz, maketa bat prestatu nuen, doinua albokaren eta akordeoiaren
duelua bailitzan, banjoen artean egiten diren duelu horietako moduko
bat. Joxanek isilik onartu zuen (seinale arriskutsua). Nire zatia grabatu
nuen eta Irlandara joan nintzen. Itzuli nintzenean, bertsio hau ia amaituta
zegoen jada.
Badakit arin-arin honen D atala 'Johnny Maguire's' = 'The Glass of Beer'
= 'John Stenson's Nº 2' reelean inspiratuta dagoela. Nahita
egin dut, umorez.
|
CDaren azalpen-kreditu hauek prestatzen
ari garela iritsi zaigu gure lagun eta kolaboratzaile Fiachra MacGabhann-en
ustekabeko heriotzaren albiste goibel
eta zirraragarria.
Duela oso gutxi egin zuen bere
ekarpen aktibo eta aberasgarria gure
Lurra, ur, haize grabazioan, eta hari
eskaini nahi diogu lan hau.
Fiachrak, halaber, bouzukia eta mandolina
jo zituen taldearen aurreko grabazioetan
(Lorius - 2000 eta Lau anaiak - 2004),
eta haren estilo berezi eta
dinamikoaz gozatzeko parada
izan genuen, bai lan horietan,
bai eta zuzeneko emanaldietan ere.
Blackrock-en
(Co Louth) jaio zen, eta Mayo konderrian bizi zen gaur egun. Bertako
komunitateak atsekabe handiz jaso du ustekabeko albiste hau.
Irakasle zen Castlebar College of Further Education ikastetxean,
eta 'Logainmneacha Mhaigh Eo'
obra idatzi zuen (10 liburuki),
Irlandako gaelikoz idatzitako lan
bikainenetako bat.
Haren ahaide, lagun, lankide eta ikasleek talentu handiko pertsona zela
eman dute aditzera, grina handiz eta buru belarri
jarduten zuela irakaskuntzan,
eta oso maite zituela irlandera eta
Irlandako kultura eta musika.
Ar dheis Dé go raibh a anam dílis
Adiorik ez - Goian bego
Zaila
izango da gure testu eta oharren
kutsu alaiari eustea, baina agian,
horixe izan daiteke zu, Fiachra,
eta zure betiko irribarrea gogoan
izateko modurik onena,
oso gogokoa zenuen-eta halako giroa.
Izan bidaia ona, Fiachra!
Menu
nagusira itzuli
|
Alanek
idatzitako arin-arin honen estiloak eta egiturak ia oharkabean bultzatu
ninduen Hi zelta! (Lorius 2000) doinuaren antzeko moldaketa
bat planteatzera, eta ia berehala ohartu nintzen diskoaren lehenbizko
pieza izateko ezaugarri egokiak zituela.
Barkamena eskatu nahi diegu ezarritako ordenari eustea gustatzen zaienei,
dantzetako eta erromerietako ohiko doinu-pareko piezak, fandangoa eta
arin-arina, elkarrengandik bereizteagatik.
Fiachra gurekin berriz izateko zorte handiak aukera hori indartu zuen.
Nahikoa da lehenbiziko konpasak entzutea gure azken hiru diskoetan nabarmendu
den mandola horren kolorea eta nortasuna identifikatzeko.
Juan Arriolaren biolina izatea ere esperientzia gozagarria izan da,
gure arestiarekin poz handiz berrelkartzeko aukera.
Eta Peter Maund adeitsu eta dotorea gurekin izatea, zer esanik ez. Kalifornia
hain urrun egongo ez balitz...
Horrelako
musikariekin musika egiteak, oso erraza izateaz gain, bihotzak alaitzen
ditu.
Alanek Halfway to Hell liburuan doinu honi buruz egindako oharretan
ni aipatzen ninduela ikustean, gaelikoz gainera, bi gauza bururatu zitzaizkidan:
lehenik eta behin, ohar horiek ez zirela laudogarriak izango, eta bigarrena,
ez zuela nahi nik zer zioen ulertzea...
Gaur egun ditudan adinaren eta pisuaren arteko erlazioa ez da oztopoa
akordeoia jotzeko. Erlazio horrek alderantziko bilakaera izan balu,
zer gertatuko zen?
|