ALAN GRIFFIN

 

 

 

- Biografia en castellano -

- Biography in english -




(1952), Ennis (Irlanda). Literatura alorreko doktoretza baten aitzakian 1984. urtean iritsi zen Donostira Alan Griffin irlandarra eta orduantxe hasi zen euskal musikara urbiltzen, ezagutzen eta maitatzen. Urte haietan hainbat kantari eta taldeekin egin zituen kolaborazio ugari bai diskoen grabaketetan bai eta zuzeneko emanaldietan. Hasiera batean Txomin Artola eta Amaia Zubiriaren Folk-Lore Sorta proiektuan eta geroztik Xabi San Sebastian, Juan Mari Beltran, Joxan Goikoetxea, Gorka Knörr, Benito Lertxundi, Olatz Zugasti, Pier Paul Berzaitz edo Xabier Euzkitze bezalako artistekin.

Alboka folk taldeko sortzaileetariko bat dugu Alan Griffin. Euskal musika herrikoiaren esparruan kantutegiko doinu inedito edo ezezagunen bilaketan naiz kutsu zaharreko kantu eta dantzen sortzaile, Alboka taldearekin 5 CD sortu, ekoiztu eta grabatu ditu eta ehundaka emanaldi eskeini ditu Euskal Herrian naiz Europa, Amerika eta Afrikako hainbat jaialdi esanguratsuetan.



Alboka
(Aztarna, 1994)


Bi beso lur
(Aztarna, 1998)


Lorius
(Resistencia, 2001)


Lau anaiak
(Elkar, 2004)

Lurra, ur, haize
(Aztarna, 2017)


2002. urtean Alboka taldearen Lorius diska, SGAE-AIEk sortutako Academia de las Artes y las Ciencias-ek urtero banatzen zuen Euskerazko diskarik onenaren finalean aritu zen beste birekin batera. .
2005. urtean Lau anaiak kanta, Griffin-ek sortua,SGAE-AIEk sortutako Academia de las Artes y las Ciencias-ek urtero banatzen zuen Euskerazko kanturik onenaren finalean aritu zen beste birekin batera.
Urte hartan Lau anaiak diska mundu mailako folk diska onenen artean aukeratua izan zen Folkworld aldizkari alemaniarraren arabera.
2004. urtean TVE-k, Griffin-ek sortutako Hegohaizea doinua aukeratu zuen egunero eskeintzen zuen San Ferminetako
entzierroa musikaz girotzeko.



Alan Griffinek sortutako hainbat doinu: Jauntxoa (fandangoa), Txakur berdea, e Hi, zelta! (arin-arinak), Fitaren bila (kalejira), Adarra (mazurka) edo Hanka hotzak (ezpatadantza) gaur egungo albokarien ohiko errepertorioan aurkitu daitezke baita 2013. urtean Juan Mari Beltran-ek argitaratutako Alboka: Inguru folklorikotik eskolara liburuan.




Urte batzuetatik hona euskal kantu narratiboen esparruan murgildu da Alan Griffin, ikerketa sakon bat eginaz doinu zaharren inguruan. 2006. urtean Aintzina taldea sortu zuen hauetariko hainbat kantu inedito errekuperatuaz eta genero hontan doinu berriak konposatuaz. Aintzina taldeak 2 CD argitaratu ditu Alan Griffin-en zuzendaritzapean, bera delarik ikertzaile eta moldatzaile nabarmenena.



Suitian
(Aztarna, 2009)


Kosinatik kanberala
(Aztarna, 2011)

2007. urtean , J.A.M. Ossés luthierrarekin aritu zen elkarlanean Re tonoan zegoen alboka bat sortzearren, oktaba osoko tesitura eta hainbat aukera kromatiko berriekin. Hernanin 2007ko azaroaren 18an XIV. Albokarien Topaketaren barruan ospatu zen Tailerrean, Griffinek eta Ossesek gerora albokarien artean harrera oso ona izan duen instrumentu hau aurkeztu zuten.

Musika irlandarren esparruan, interpretatzaile eta irakasle moduan, Alan Griffinek emanaldi ugari eskeini ditu Frantziako hegoaldean bai eta flauta irlandarrari buruzko mintegiak.
Estilo honetako musika eskeintzen duen Turlach taldeko kidea dugu Alan.

2011. urtean Interfolk aldizkarian hasi zen musika herrikoiari buruzko artikuloak idazten.

2016. urtean HALFWAY TO HELL - Albokarako 33 doinu - 333 Tunes For The Alboka
liburua argitaratu zuen.



 




Kolaborazio diskografikoak

Txomin Artola
Berriz arte, 1989
Bilduma, 1990
Banako, 1993
Zurartean, 1996

Txomin Artola eta Amaia Zubiria
Folk-lore Sorta 1, 1991
Folk-lore Sorta 2, 1992
Folk-lore Sorta 3, 1993

Olatz Zugasti

Bulun bulunka, 1999

Joxan Goikoetxea
Atxia motxia, 2000
Agur 2000 kantuz, 2000
Innervisions, 2007
Zeru horren infernuak, 2014

Gorka Knörr
Gogoaren taupadak, 2000

Xabi San Sebastian
Orai, 2004

Juan Mari Beltran
Orhiko xoria, 2006

Arkaitz Miner
Esan, 2015

Khami
Mugen dantza, 2021




Beste artistek grabaturiko Alan Griffinen doinuak

Xabi San Sebastian
(Orai, Elkar, 2004) Iparhaizea eta Hegohaizea


Kalakan (Kalakan, Iparraldea, 2010) Piztiak


The Lost Mode
(The Lost Mode, USA, CD Baby, 2011) Ekihaizea


Cormac Breatnach
(Éalú, Irlanda, Diosca Mandala, 2011)
Zazpigarren eguna & Mendiokerra

Brian Finnegan & William Coulter
(Toward the Sun, 2014) - Mendiokerra


Laoise Kelly & Tóla Custy
(2015) Zazpigarren eguna & Mendiokerra
Bideoa Youtube bertsioa 1
Bideoa Youtube bertsioa 2

The Loose Roots Band
(2016) Mendiokerra

Obtuse
(2015) Mendiokerra

 





Home
Newsletter
Multimedia
Artistak
Kontaktoa
Proiektuak
Shop
Katalogoa
Agenda
Who?

Segi Aztarna...